Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Azpeitiko Danborrada

Azpeitiko Danborrada

  • Azpeitiko Danborrada

Urtarrilaren 19 eta 20ko festak danborraden ingurukoak dira. Desfile jendetsu eta koloretsu hauetan danbor-hotsa da nagusi.

Udalherria: Azpeitia

Lekua:  Azpeitia

Hasiera: 2020/01/19

Amaiera: 2020/01/20

Azpeitiko Udala

Nagusia Enparantza<br>Plaza Nagusia, s/n (20730) Azpeitia

Telefonoa: 943157200
Faxa: 943157201
Weba: http://www.azpeitia.net
Emaila: azpeitia@azpeitia.net

San Sebastian festak, Azpeitian urteko lehenak dira. Azpeitiko parrokiako Soreasuko San Sebastian zaindariaren omenetan ospatzen dira. Festa urtarrilaren 19ko gauean hasten da eta 20aren (San Sebastian egunaren) eta 21aren arteko gauean amaitzen dira.

Nagusien bezperako danborrada eta San Sebastian eguneko umeen danborradak Donostiatik ekarritako ohiturak dira, baina azpeitiarrengan sakon itsatsi da eta beraien artean tradizio handia du.

Danborradan herriko kaleetan talde ezberdinek desfilatzen dute festa-bezperan, eta festa-egunean herriko eskoletako umeen danborradako martxa koloretsua izaten da. Horregatik San Sebastian jaietan jendearen parte-hartzea oso handia da (urtean zehar daudenetan handienetakoa) eta oso geuretzat ditugu.

AZPEITIKO DANBORRADA:

  • Jatorriak:
    • Azpeitiko Danborradaren jatorria Donostiako bi apaizen eskutik dator. Apaiza hauek Azpeitiko bi elizetako kapilauak ziren, aldi berean Soreasuko San Sebastian Parrokiko laguntzaileak zirelarik. Gainera Ekintza Katolikoko Oiargi taldearekin elkarlanean aritzen ziren.
      Azpeitian San Sebastian jaia ospatzen zela ikustean, egitarauan musika, dantza, sokamuturra eta abar sartzen zirelarik, danborrada bat antolatzea bururatu zitzaien. Hau 1956. urtean izan zen.
      Urteekin danborrada handituz eta hobetuz joan zen.
      • 1957an Haur Danborrada antolatu zen, baina eguraldi txarra egin zuenez ez zuen arrakasta handirik izan.
      • 1958an lehenengo karroza irten zen, Azpeitiko "ederrarekin": idi-pare batek bultzatutako karroza. Musikak Sarriegik konposatutakoak ziren.
      • Gaur egun Jose Luis Francesenak, musikaria, organo-jolea eta Azpeitiko abesbatzaren eta bandaren zuzendaria, konposatutako hainbat pieza ere jotzen dira.
  • Gaur egungo danborrada:
    • Jaiari hasiera San Sebastian bezperako Helduen Danborradak emango dio. Elkarte ezberdinen ordezkariak diren hogeiren bat talde irteten dira, bakoitzak beraien jantziekin (sukaldariak, arrantzaleak, mendizaleak, soldaduak,...).
      Danborradak alde zaharreko kaleak zeharkatuko ditu. Ibilbidearen erdialdean Soreasuko San Sebastian parrokiara ailegatzen da, bertan talde guztiak formazioan jarri eta San Sebastian martxa joko dute elizaren fatxada neoklasikoan kokatua dagoen Santuaren ohorez. Ibilbidea Enparantza Nagusian amaituko du danborradak, bertan konpainia guztiak Udaletxearen aurrean kokatuko direlarik. Gaueko hamabitako kanpai-hotsekin batera eta zuzendariaren agindupean berriro ere San Sebastian martxa joko dute danborrariek. Ordu erdi bat irauten duen saioan Sarriegi eta Francesena maisuen martxak interpretatuko dira. Ondoren konpainia bakoitza bere elkartera joango da, bertan jaia jarraitzeko asmoz.
      San Sebastian egunean, urtarrilak 20an, Musika Bandak San Sebastian eguneko kalejira eskainiko du. Ondoren Danborrarien bi konpainiekin eta Musika Bandarekin batera Udal korporazioa Parrokiarantz hurbilduko dira. Bertatik eta Santua bizkarrean eramanez ohizko prozesioa burutuko dute. Bi kale zeharkatu ondoren eta Parrokiara sartu aurretik danborrariek eta Musika Bandak berriro era San Sebastian martxa joko dute.
      Jaiak Haur Danborradarekin jarraitzen du. Eguerdian, ikastetxe ezberdineko 500 bat haurrek alde zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte ohizko danborrada doinuak joaz. Danborrada honekin batera ateratzen den karrozak Azpeitirako gertaera edota urteurren garrantzitsuak irudikatzen ditu. Arratsaldean ohizko Sokamuturra ospatzen da.
  • Testua: MĒ Carmen Altunaren "Tamborrada De Azpeitia - 50 Años", F. I (Azpeitia - 2007)

EGITARAUA 2020:

Urtarrilak 19, igandea. SAN SEBASTIAN BEZPERA:

  • 11:00-14:00 / 16:00-20:00: Haur Parkea Izarraitz Pilotalekuan.

  • 22:00: Helduen Danborrada.
    • Olazko Andre Mariaren plazatik irtenda, herriko kaleetan.
    • Aurten, hiru talde berri izango ditugu: Ilunpe, Inpernue, Izarraitzpe Elkarteak

  • 24:00: Talde guztiak elkartuta Plaza Nagusian danborradako doinuak joko dituzte.
    • Egileak: J. Azarola, J.L. Frantsesena eta R. Sarriegi.

Urtarrilak 20, astelehena. SAN SEBASTIAN EGUNA:

  • 09:00: Herriko kaleetan zehar Izarraitz Txistulari taldea eta Musika Eskolaren Goiz-Eresia.
    • Egilea: J.l Aldalur.
    • Mold: J.M. Altuna

  • 09:30: Ardozaleak eta Gure Ametsa Taldeek, Udal Musika Bandarekin batera eta Musika Eskolako Txilibatuak kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar.
    • Egileak: J.l. Aldalur eta J.L. Frantsesena.

  • 10:15: Herriko agintariak Korporazioan San Sebastian Eliza Nagusira joango dira.

  • 10:30: Herriko Kaleetan zehar Prozesioa.

  • 10:45: San Sebastian Eliza Nagusian Meza Nagusia.
    • Parrokiko eta Julian Barrenetxeako Abesbatzen laguntzarekin.
    • Egilea: J.M. Altuna.
    • Zuzendaria: Javier Alberdi.
    • Organo-jolea: Ignazio Arakistain

  • 12:00: Sokamuturra Plaza Nagusian.
    • Ganadutegia: Arno.

  • 12:30: Haurren Danborrada eta Karroza.
    • Aranetik eta Artzubitik irtenda.
    • Izenburua: Baserriko bizimodua, belaunaldiak lotu dituen uzta
    • Karrozaren egilea:Aitor Exposito Ibarmia azpeitiarra.
    • Bide batez, Udalak gaurko egunez goraipatu nahi ditu Azpeitiko hainbat herritarrek adineko pertsonei beren egunerokotasunean ematen dioten laguntza.

  • 16:30: Sokamuturra kaleetan zehar.

  • 17:00-20:00: Haurrentzat Birziklatuz eskulan tailerrak Azoka Plazan.

  • 23:15: Bandera Jaitsi arteko Danborrada.
    • Bustinzuriko Errebaletik abiatuko dira.
    • Ibilbidea: Olazko Andre Manaren Plaza, Goiko kalea, Donejakue kalea, Elizkalea, Enparan Kalea, Erdikalea eta bukatzeko, Plaza Nagusia.

  • 24:00: Bandera jaistea herriko Udal Musika Banda eta Azpeitiko sei elkarterekin: Basazabal (B) - Ziripot ( D) - Landeta Egizale (B) - Alkartasuna (D) Ollagorra (B) - Loilabidezahar (D).



Ekei Kulturweb S.L.L.