Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. XXVII. Sagardo Berriaren Eguna

XXVII. Sagardo Berriaren Eguna

  • Astigarragako Sagardo Berriaren Egunaren une bat 2019

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 15ean (asteazkena) XXVII. Sagardo Berriaren Eguna 2020 ospatuko da 2020ko txotx boladari hasiera emateko.

Udalherria: Astigarraga

Lekua: Sagardoetxea

Ordua: 12:00

Hasiera: 2020/01/15

Amaiera: 2020/01/15

Sarrerak: Invitación / Gonbidapena

Astigarragako Udala

Foruen Enparantza<br>Plaza Fueros, 13 (20014) Astigarraga

Telefonoa: 943335050 - 943335311
Faxa: 943335244
Weba: http://www.astigarraga.eus/eu/html/
Emaila: udal@astigarraga.eus

Urtarrilaren 15ean XXVII. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko da eta Izaro Andres Zelaieta musikariak emango dio haisera 2020ko txotx boladari Alorrenea sagardotegian.

Egitaraua:

  • 11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.

  • 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2019ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.

  • 12:45: Izarok sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.

  • 13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek Izaro soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzeko.

  • 13:45: Alorrenea sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu eginda lehen kupela irekiko du Izarok, eta honekin batera, 2020ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio.

  • Ondoren: Denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da

Txotx berri herrikoia Sagardoaren lurraldea eta Astigarragako sagardogile, taberna, herriko talde eta Astigarragako Udalak antolatu dute.



Ekei Kulturweb S.L.L.