Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Gabonetako ohitura zaharrak berreskuratuko dira abenduko zubian Sagardoetxean

Gabonetako ohitura zaharrak berreskuratuko dira abenduko zubian Sagardoetxean

  • Sagardoetxea

Abenduko zubian (abenduak 5-8), Sagardoetxeak garai honetako ohitura zaharrak berreskuratuko ditu: bisitariek sagar eta kandelekin apainduko dute gabonetako pinua antzinan bezala eta sagardo berridun barrikotea dastatuko dute gaztainekin lagunduta.

Udalherria: Astigarraga

Lekua: Sagardoetxea

Ordua:  

Hasiera: 2019/12/5

Amaiera: 2019/12/8

Sarrerak:  

Sagardoetxea. Euskal Sagardoaren Museoa

Kale Nagusia, 48. (20115) Astigarraga

Telefonoa: 943 550 575
Faxa: 943 550 575
Weba: http://www.sagardoetxea.com/
Emaila: info@sagardoetxea.com

Debekatutako fruitua argitan

Abenduko zubian (abenduak 5-8) antzinako ohitura zahar hau berreskuratuko da Sagardoetxean. Gabonetako pinu bat jarriko da botila, sagar eta kandelekin apainduta eta museora gerturatzen diren bisitariek beren sagarrak apaindu, urte berrirako desioak idatzi, pinuan zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute.

Jatorri alemaniarra duen kristau usadio honek 1.400 urte baino gehiago dauzka. Jatorriz, pinuak sagarrekin (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio.

Sagarrak nahiz desioak zintzilikatu eta kandelak piztu ostean, bisitariek sagardo berridun barrikotea dastatzeko aukera izango dute gaztainekin lagunduta, data hauetan ospatzen den usadioa.

Barrikotea gaztainekin

Aurreko urteetan bezala, sagardoaren kulturako usadio zahar hau berreskuratuko da: barrikotea, eta gaztainekin lagunduta dastatuko da.
Garai batean, elaborazio lanak amaitutakoan, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago festa bat antolatzen zen bizilagunen artean barrikotea gaztainekin lagunduta dastatzeko.

Ordutegiak:
Abenduak 5, 6 eta 7, osteguna, ostirala eta larunbata: 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.
Abenduak 8, igandea: 11:00etatik 13:30era.



Ekei Kulturweb S.L.L.