San Nikolas bezperan, herriko ikasleak kalera irteten dira, egun horretan kantatu ohi diren koplak kantatzera. Lehenengo, gotzainez jantzitako ikasle bat joaten da. Aurtengoan San Nikolas Unai Huarte Valdivielso, Haztegi Ikastolako DBH1eko ikaslea.
Aurten abenduaren 4ean, asteazkenean ospatuko da.
Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?
Bi ohitura nahasten dira gure ospakizun honetan:
- San Nikolas Asian kokatua dagoen Myrako gotzaia zen eta bere inguruan sortutako kondaira baten arabera (ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei urrezko poltsa bana utzi zien leihoan). Gabon aurretik umeei opariak banatzen dien pertsonai herrikoia bilakatu da (Santa Klaus, Papa Noel).
- Ikasleen artean gotzaia izendatzearen ohitura, Europan Erdi Aroan ospatzen ziren "zoroen festetatik" dator. Hau da San Nikolas errondan abesten den letraren zentzugabekeria eta euskara-erdara ahasketaren arrazoia.
Legazpik, Segurak eta Arrasatek soilik eutsi diote ohitura horri.
Ibilbidea:
- Laubide Kalea
- Santikutz kalea
- Santikutz Egoitza
- Santikutz Kalea
- Kale Nagusia
- Euskal Herria Plaza
Parte-hartzaileak:
- Doinua Musika Eskola
- Domingo Agirre Ikastetxea
- Haztegi Ikastola
- Olazabal Institutua
ABESTIAK:
- SAN NIKOLAS
- Nikolas Deuna ospean
gabiltaza pozez betean
ohitura hala delarik
aterik ate eskean - Gazte gaztetandik
zoli maitatua
lur zabalarentzat pakea
gure obispo santua
santua eta gorestua - Oin arina
Kriskitina joaz
pozak bezain lotsaz
santuaren ondraz
bai esan, ez esan
sartu gaitzala kalizan - Diruz urri gabiltza
ez daukagu deus
zuen zain gauzkazue
jaun andreaok. EUP!
- SAN NIKOLAS SANTUA
- San Nikolas santua
Udalaitzen sortua
Anboto madarikatua. - San Nikolas koronado
Artzobispo Mari Andres
egizu egizu piloa. - A la una noche y día
etxekoandra nobila
egizu egizu piloa. - SAN NIKOLAS TRISKILITRAS
DAMELA DAMELA GAZTAINA
NO QUIERO MAS.
- URTE BERRI BERRI
- Urte berri berrit
xerri belarri
otarra bete gaztaina
gainean lukaina bi - San Nikolas coronado
confesor es muy ondrado
ale, ale, alegría
todo el mundo alabaría - Aquí estamos cuatro
cantaremos dos
una limosnita
por amor de Dios - Aingeru gara
zerutik gatoz
poltsa badegu baina
eskean gatoz - San Nikolas coronero
confesero mari andres
alarguna donzella
cantaremos alegría
bost etxetan sei ate
zazpi etxetan su ote. - Aingeru gara,
zerutik jeitsi gara
una limosnita por amor de Dios
- DAUKANAK
- Daukanak ez daukanari
nik ez daukat eta niri
Trapalatan bat - Gorostiagan bi,
har itzazu gaztainak
San Nikolasgandik.