Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: "Euskara ibiltaria"

Erakusketa: "Euskara ibiltaria"

  • "Euskara ibiltaria" erakusketaren kartela

Euskaltzaindiak eta San Telmo Museoak, Laboral Kutxaren babesarekin, "Euskara ibiltaria" erakusketa aurkeztu dute San Telmo Museoko Laborategian. Azaroaren 29tik otsailaren 23ra egongo da zabalik, doako sarrerarekin.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Ordua:  

Hasiera: 2019/11/29

Amaiera: 2020/02/23

Sarrerak: Doan / Gratis

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970 <br> 943420094
Faxa: 943430693
Weba: http://www.amigosdesantelmo.org
Emaila: santelmo@donostia.org

Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.

Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.

Euskara ibiltaria erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-,  eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Zentzumenek ere presentzia duten erakusketa da: ikusmenaz gain, entzun egin daitekeena, uki daitekeena, dastatzekoa eta, azkenik, usaintzekoa.

Erakusketa honetan bisitariak, euskararen aberastasunaz ohartzeaz gain, hizkuntza-atlas bat zer den ikusteko aukera izango du, eta horren bidez, garai bateko (XIX. eta XX. mendeak) bizimodua, gizartea eta ohiturak ezagutzekoa.

Halaber, erakusketaren mamia Euskararen Herri Hizkeren Atlasa den neurrian, Euskara ibiltariaren helburua ere bada egitasmoaren historia gizarteratzea eta hizkuntza-atlasa lantzeko erabilitako metodologia, materialak eta bestelakoak ezagutzera ematea.

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa oinarri

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) euskararen aldakortasunaren berri ematen duen argitalpena da, Euskaltzaindiak argitaratzen duena eta dagoeneko hamar liburuki dituena. Proiektua 80ko hamarkadan abiatu zuten ikerketa baten bidez. Euskal Herriko 145 inkesta-puntu aukeratu zituzten  (Araban herri bakarra, Bizkaian 36 eta Gipuzkoan ere 36, Nafarroako Foru Komunitatea: 27 herri, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12), 319 berriemaile eta 2.857 galdera, 1987 eta 1992 artean, 5.000 ordutik gora elkarrizketaren bidez grabatzeko. 

Atlasaren mamia gizarteratzeko erakusketa hau 2015ean antolatu zen lehen aldiz Beasainen (Portugaleten, Bilbon, Iruñean eta Baionan ere egon zen). Lau urteko ibilbidearen ondoren, 2019an, Euskaltzaindia bere mendeurrena ospatzen ari den urtean, Euskara Ibiltaria eraberritu du (baliabide berriak txertatuz), eta aurpegi berria 2019ko martxoa eta ekaina bitartean erakutsi zuen lehen aldiz Bilboko Euskal Museoan. San Telmo Museora etorri aurretik, Bermeon ere egon da ikusgai.

Erakusketa birtuala

Erakusketa, bere osotasunean, Euskaltzaindiaren webgunean ere ikus daiteke, honako loturan: https://www.euskaltzaindia.eus/euskara-ibiltaria

Honela, Euskara ibiltaria orrian erakusketa fisikoaren elementu berdinak islatzen dira:

  • 1-. Aurkezpenaren atala: erakusketaren azalpen nagusia erakusten da bertan. Azalpenaren audioak ere entzun daitezke, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
  • 2-. Jolas interaktiboen atala: lau dira jolas interaktiboak:
    • Euskal ahotsak
    • Euskararen unibertsoa
    • Hizkuntzaren aberastasuna
    • Osatu atalez atal
  • 3-. Erakusketaren eremuak eta bertan agertzen diren panelak.
    • Erakusketako panel guztiak ikus daitezke, eremuka banatuta.
    • Eremu bakoitzeko audioak ere entzun daitezke.

Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00-20:00.

Jarduerak

HITZEZ HITZ, AHOZ AHO San Telmo Museoan

  • Azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitarte
  • Euskararen egunaren harira jarduera ezberdinak egingo dira museoan.
  • Euskaraz
  • Sarrera librea lekuak bete arte (Mintzodromoa+Mintzanet ezik, izen-ematearekin)
  • Antolatzaileak: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua, San Telmo Museoa, Bagera Elkartea, Mintzanet
    • Azaroak 30:
      • Solasaldia: Goazen!;
        • Lorea Intxausti, Xanti Korkostegi, Markel Sainz, Xabi Zabaleta
        • Eliza / 18:00
      • Kontzertua: Ainhoa Larrañaga
        • Iker Lauroba (kontrabaxua, gitarra), Amaia Miranda (gitarra), Garazi Esnaola (pianoa) eta Haritz Lauroba (bateria).
        • Eliza / 21:00
    • Abenduak 1:
      • Hileko obra: Ideiatik zinema-aretora, Telmo Esnal
        • Ekitaldi aretoa / 12:00
        • Ant. / Org.: STMLE
        • Proiekzioa eta solasaldia: Erraiak (2019)
        • Irrintziari buruzko dokumentala emango da eta ondoren solasaldia egongo da Ekain Martinez de Lizarduy Stürtze zuzendariarekin.
        • Ekitaldi aretoa / 17:30
      • Proiekzioa eta solasaldia: Margolaria (2018)
        • Solasaldi musikatua Mikel Urdangarinekin / Coloquio musical con Mikel Urdangarin
        • Ekitaldi aretoa/ 19:00
    • Abenduak 3:
      • Topaketa: Mintzodromoa + Mintzanet
        • Helduen artean, bereziki euskaldunberrien artean, euskaraz aritzeko saioak, STMn unean jorratzen ari den gaien inguruan.
        • Parte hartzeko: mintzalaguna@bagera.eus
        • Eliza  / 10:00 + 17:00
      • Ekintza sinbolikoa
        • Euskaraldiaren aldeko ekintza sinbolikoa, bizipen eta desirak harilkatuko dituena.
        • Zuloaga plaza / 11:00 (eguraldi txarrarekin, museoko klaustroan)
      • Bertso saioa: Bertsoaren harria, Bilintx; Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Koldo Izagirre
        • Eliza / 19:00
    • Abenduak 4:
      • Mahai-ingurua: Euskararen erabileran eragiten duten faktoreak; Olatz Altuna, Natxo Sorolla
        • Olatz Altuna (Soziologia Klusterreko kidea), Natxo Sorolla (Soziolinguista. Rovira i Virgili Unibertsitateko irakaslea).
        • Ekitaldi aretoan / 18:30

Kongresua

  • Abenduak 11-13:
    • Joxe Azurmendi: Euskal pentsamenduaren ur-jauzia.
      • Joxe Azurmendik landu dituen esparruetako 50 aritu inguruk (adituak eta hasiberriak) hartuko dute parte kongresuan Azurmendik ekarritako urek martxan jarri dizkieten ideiak partekatzeko.

Bertso Emanaldia

  • Urtarrilak 31
    • Neretik; Andoni Egaña, Jon Ostolaza
      • Andoni Egañak bertso-paperak kantatuko ditu, bere bizitzari loturikoak, bertso molde honek duen balioa aldarrikatzeko.
        • Euskara / 19:00 / Sarrera librea lekuak bete arte

Familia Tailerrak

  • Urtarrilak 11:
    • Hitzak irudi,  Maushaus
      • Hitzez osatutako mural kolektibo bat egingo dugu, ozen irakurritako poema bat adi entzutetik abiatuta.
  • Otsailak 1:
    • Hitzaren jiran-biran, Pello Añorga
      • Jarduera honek hitza du ardatz, oinarri, arnas eta giltzarri; aho korapiloak, asmakizunak, konjuratzeko formulak eta beste, umorez zipriztinduta.
  • Otsailak 8
    • Abezedario titirijario, Juan Kruz Igerabide
      • Alfabetoko letren formekin eta soinuarekin sormena lantzen duen tailerra.

abere ba

  • Otsailak 2:
    • Hamaika abere kapikua, Bigara
      • Otsailaren 2tik aurrera, bi astez, Hamaika abere kapikua jolasa modu autonomoan egiteko aukera izango da. Hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, familientzat eta bisitarientzat orohar.
        • Museoko sarrerarekin/ Euskaraz
  • Otsailak 12:
    • Abere ba? Aber ba, Bigara
      • Palindromo eta hitz-jolasen hitzaldi-tailerra. Helduei zuzendua.
      • Abere ba? Aber ba, izenburua, ez da esaldirik zuzenena izango, Euskaltzaindiaren hiztegiak hitzak onartzen dituen arren. Baina jostaria dela iruditzen zaigu.

Eskolentzako Bisitak

  • DBH 3 eta 4 eta Batxilergoko ikasleentzako bisitak erreserbatzeko aukera egongo da.


Ekei Kulturweb S.L.L.