Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zurich Donostiako Maratoia 2019

Zurich Donostiako Maratoia 2019

  • Zurich Donostiako Maratoiaren kartela 2019

Gipuzkoako Atletismo Federazioak (G.A.F.) Donostiako Nazioarteko 42. Maratoia antolatu du. Irteera ordua 09:00etan Madril Hiribidean izango da eta lasterketa hiri barruan ospatuko da: ibilbideak 42195 m. ditu eta R.F.E.A.-k, A.I.M.S.-ek eta I.A.F.F.-ek homologatutakoa da. Helmuga Anoeta Estadioan izango da.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Anoeta Estadioa

Ordua: 09:00

Hasiera: 2019/11/24

Amaiera: 2019/11/24

Gipuzkoako Atletismo Federazioa

Paseo de Anoeta, 5<br>Anoeta Pasalekua, 5 (20014) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943450738

Azaroaren 24an bost ordu dituzu Zurich Donostiako Maratoiko 42,195 kilometroak osatzeko. Edo nahiago baduzu, 10 kilometrotako proba edo maratoi erdian ere parte hartu dezakezu.

Azken urte honetan zehar lan asko egin dugu aurtengo edizioa prestatzeko eta korrikalarian pentsatzen dugu. Bost ordu izango dituzu helmuga zeharkatzeko. Kontuan izan partaideen artean denak ez direla maila handiko atletak. Mota askotako korrikalariak daude; denak desberdinak. Horregatik, zazpi erbi desberdin egongo dira irteeran zurekin ibilbidea osatzeko: 2h45, 3h, 3h15, 3h30, 3h45, 4h, 4h30 eta 5h.

Nahiago baduzu, distantzia motzagoak ere daude azaroaren 24an ospatuko den lasterketan: 10K eta maratoi erdia (neurtua dago eta baliagarria da zure marka akreditatzeko).

Kasu guztietan, ibilbidea laua da eta benetan aproposa marka bikaina lortzeko edota korri egiten disfrutatzeko. Donostia leku egokia da korri egiteko eta zaleen animoak jasoko dituzu! Anima zaitez!

Errekorraren bila goaz. Eta oso gertu gaude. Datorren asteko igandean (azaroaren 24ean) izango da Zurich Donostiako Maratoiko 42. edizioa. Badakizuen bezala, hau zenbaki berezia da maratoian parte hartzen duten guztientzat, proba honek 42,195 kilometro baiditu. Espainia mailan ospatzen diren maratoien artean, Madril eta Donostia dira bakarrak kopuru honekin. Aste bat baino gehiago gelditzen da dortsalen salmenta amaitzeko eta 8.000 korrikalari baino gehiago bilduko direla datorren asteburuan esan dezakegu jada.
Esate baterako, 3.500ko limitea jarriz, 3.250 pertsonek dortsala erosi dute dagoeneko distantzia luzean. Maratoi erdian, aldiz, 2.600k erosi dute (izena emateko aukera itxi da) eta 10 kilometrotako proban 1.018 orain arte (1.200 da limitea). Larunbatean ospatuko den Zurich Maratoi Txiki Festako dortsalak agortzeko ere oso gutxi gelditzen da. 1.000 saldu dira eta 1.200 gazte espero ditugu.

Aurten ere, emakumezkoen partaidetza igoko da. Igandeko hiru distantzien %27,5 suposatzen dute emakumezkoek jada, hau da, pasa den urtean baino %1,1 gehiago. Maratoian, %15 izango da (%14 2018an), maratoi erdian %30 eta eta 10 kilometrotako proban %50.

Atzerritik etorritako korrikalarien kopurua ere hazi egingo da aurten. 60 herrialde baino gehiagoko atletak egongo dira irteeran, bost kontinenteetatik etorriak. Atzerritarrak %40,5 dira (2017an baino %7 gehiago eta pasa den urtean baino %2,5 gehiago). Frantziatik %21,9 eta Ingalaterratik %5,1. Suediatik 110 korrikalari etorriko dira eta Estatu Batuetako zein Turkiako 50 baino gehiago, adibidez. Partaideen artean, %15 Gipuzkoak dira (%19 Euskadikoak), %8 madrildarrak eta %6 kataluniarrak. Espainiako komunitate guztitik etorritako atletak izango ditugu.

Ongi Etorri gunea, azken urteetan gertatu den bezala, Anoetako Belodromoan egongo da. Eta pasa den urteko ibilbidea errepikatuko da: irteera Errondon egongo da eta helmuga Anoetako Miniestadioan. Fly Group eta Gipuzkoako Atletismo Federazioaren artean antolatutako lasterketa hau Maratoiko eta Maratoi Erdiko 2019. urteko Gipuzkoako Txapelketa izango da.

Goi-mailako partaidetza ere hazi egingo da. Esfortzu handia egin da aurten afrikar gehiago kontratatzeko. Eta Etiopia, Eritrea zein Keniatik etorriko dira oso azkar korri egiteko helburuarekin.

Ordutegia:

  • 08.40: 10K
  • 09.00: maratoi erdia eta maratoia

Afaria Amara Plazan

Aurten ere, Silken Amara Plaza izango da hotel ofiziala. Bertan lo egiteko aukera izateaz gain, larunbatean afaria prestatuko dute partaideentzat. 25 euroko buffet-a da eta amaraplaza@silken-hotel.com korreoan erreserbatu dezakezu.
Informazio guztia hemen: https://www.zurichmaratondonostia.com/noticias/hotel-oficial



Ekei Kulturweb S.L.L.