Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Tolosako Abesbatza Lehiaketa

  • Tolosako Abesbatza Lehiaketaren Kartela 2019

Tolosako 51. Abesbatza lehiaketa. Munduko abesbatza onenak biltzen duen lehiaketa da hau.

Udalherria: Tolosa

Lekua:  Tolosa

Hasiera: 2019/10/31

Amaiera: 2019/11/3

Tolosako Ekinbide Etxea.

E. Arrese, 2 (20400) Tolosa

Telefonoa: 943650414<br>943698028

Antolatzailea:
- ZUMARDI Naturaren Jardunaldiak.
- Nazioarteko Abesbatz Lehiaketa.
- Nazioarteko TXOTXONGILO Jaialdia.

Urtero Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa Tolosan ospatzen da 1969 urtetik aurrera, Santu Guztien jaiaren inguruan, hau da, azaroaren 1a inguruan.

Bere helburua munduko abesbatza onenak biltzea da, herrialde bakoitzeko estilo, interpretazio, abesbatza literatura, ahots heziketa trukea egiteko asmoz, eta aldi berean, Euskal Herriko musika tradizioa eta kultura ezagutzera ematea.

Urteen joanarekin, munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetako batean bihurtu da. Bere 50. ediziora arte Tolosan mundu osoko 1.200 abesbatza inguruk parte hartu du.

Abesbatza parte-hartzaileak:

  • 441 Hz. (Polonia)
  • Art'n Voices (Polonia)
  • Aurum (Espainia)
  • Batavia Madrigal Singers (Indonesia)
  • Bel Canto Vilnius (Lituania)
  • Collegium Musicum Berlin Chamber Choir (Alemania)
  • Consolatio Choir Universitas Sumatera Utara (Indonesia)
  • Coro Gaos (Espainia)
  • Era Vocal Group (Letonia)
  • Gema Sangkakala (Indonesia)
  • Glier College Vocal Group (Ukraina)
  • JCA National Youth Choir (Japonia)
  • Männerstimmen Basel (Suitza)
  • Pa Saulei (Letonia)
  • Swara Vocal Ensemble (Belgika)
  • The Korrigan Consort (Erresuma Batua)

Abonoak eta Sarrerak

  • Helduen abonoa: 65,00 euro
  • Helduen sarrera: 14,00 euro
  • Haurren sarrera: 6,00 euro
  • Amaiera ekitaldirako helduen sarrera: 18,00 euro
  • Amaiera ekitaldirako haurren sarrera: 10,00 euro
    • Haurra 14 urte bitarte hartzen da
  • Abono Salmenta: Urriaren 1etik 13ra
  • Sarreren Salmenta: Urriaren 19tik aurrera


Ekei Kulturweb S.L.L.