Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: "Beñat Olea – Ajuar funerario. Fantasia marrazten"

Erakusketa: "Beñat Olea – Ajuar funerario. Fantasia marrazten"

  • Beñat Olea – Ajuar funerario. Fantasia marrazten erakusketaren kartela 2019

Donostiako Udal Liburutegiak, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen Euskadi Fantastikoa XV. edizioaren barruan, "Beñat Olea – Ajuar funerario. Fantasia marrazten" erakusketa aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)

Ordua:  

Hasiera: 2019/10/25

Amaiera: 2019/11/16

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

  • Komisarioa: Jorge Madejón

Erakusketa honetan, Ajuar funerario obran oinarrituan, Fernando Iwasaki idazle ospetsuaren mikro-kontakizunak biltzen dituen liburuaren erraietan barrena sartu ahal izango zara. Liburua binetetan eman dute Imanol Ortiz gidoilariak eta Beñat Olea marrazkilariak. 18 istorio labur biltzen dituen komiki bat da, autoreari ez ezik, beldurraren generoari ere omenaldi egiten diena.

Milaka ñabardura eta koloreekin, zenduez, umeez eta munstroez josita dago erakusketa. Bertan, komikiaren orrietako batzuen sortze prozesua behatu ahal izango duzu: bozetoaren fasetik hasi eta tindatu eta azkenik koloreztatu diren arte. Gainera, beste hainbat lan daude ikusgai, Beñat Olea marrazkilariak egin dituenak ilustrazio, ipuin, nobela baita bideojokoetarako ere, betiere fantasia tartean dela.

Beñat Olea

Leioako campusean Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Bartzelonara joan zen eta bertan egiten du lan diseinatzaile grafiko gisa eta ilustratzaile freelance gisa. Bere ilustrazioak nazioarteko argitalpenetan agertu dira (ImagineFX, Graffito Books, Lisbon Labs...) eta erakusketa kolektiboetan Bartzelonako BECen eta Londresko Parallax Art Fair-en.

Haurrentzako ipuinak ilustratzen ditu, erretratuak egiten ditu eskariz, eta beregain hartu du zuzendaritza artistikoa CrystaizerGames bideo-jokoen indie estudioan. Ajuar funerario da komikiaren munduan egin duen aurreneko sarraldia.

Lekua: Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder)

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 20:30
  • Larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00


Ekei Kulturweb S.L.L.