Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bakailao Astea 2019

Bakailao Astea 2019

  • Hernaniko Bakailao Astearen kartela 2019

Hernaniko Udalak eta Berriak merkatarien eta ostalarien elkarteak Hernaniko VIII. Bakailao Astea antolatzen dute.

Udalherria: Hernani

Lekua:  Hernani

Hasiera: 2019/10/7

Amaiera: 2019/10/18

Hernaniko Udala

Gudari Enparantza<br>Plaza Gudari, 1 (20120) Hernani

Telefonoa: 943555950 - 943552835
Faxa: 943551141
Weba: http://www.gipuzkoa.net/hernani/
Emaila: erregistroa@hernani.net

Hiru berritasun dakartza aurtengo Bakailao Asteak: batetik, bi jatetxetan bakailao jaun eta jabe den menu tematikoa eskainiko dute hilaren 20ra bitartean. Bestetik, azken igandeko bakailao festa ez da aurten egongo, Atsegindegin egin ohi delako eta plaza hori obretan dago egun. Eta hirugarren berritasuna da pintxo lehiaketan, bat aukeratu ordez, hiru pintxo hautatzeko aukera izango dela.

EGITARAUA:

Urriak 7-20:

  • Bakailao menua jatetxeetan.
    • Errioguarda-Enea jatetxea
      • Bakailao brandada tostan tomate eta albaraka saltsarekin.
      • Bakailaoa barazki eta langostinoekin "papillote" erara.
      • Postrea.
      • Edaria: Euskal Sagardoa. / Kriantza ardo beltza (finca San martín), gorria, txuria.
      • Prezioa: 26 € (Bez barne)
      • Erreserbak jatetxean bertan: 943 33 02 21
    • Iturralde jatetxea
      • Mahai osorako
      • Perretxiko ttiki entsalada udazkeneko fruitu eta ozpin-olioarekin.
      • Bakailao bolatxo kurruskariak bere pil-pilarekin.
      • Bakailao kopatxo epela barazki kurruskariekin.
      • Bakailaoa plantxan tenpuran eginiko piper eta tipulekin.
      • Txekor takoa parrillan patata chips-ekin.
      • Gazta fresko krematsua karamelatutako intxaur eta sagar berde izozkiarekin.
      • Kafea.
      • Edaria: ez da sartzen.
      • Prezioa: 31,65 € (Bez barne)
      • Erreserbak jatetxean bertan: 943 33 04 61

Urriak 7-18:

  • Tabernen Arteko Bakailao Pintxo Lehiaketa.
    • Tabernen arteko pintxo lehiaketak bi aste iraungo ditu, urriaren 7tik 18ra.
    • Bakailaoa oinarri duten pintxoak eskainiko dira.
    • 1,5 eurotan salduko dira.
    • Triptiko bat argitaratuko da pintxo guztien argazkiekin, bakoitzaren izenarekin, zer tabernetan dastatu daitekeen eta zer egunetan eta ordutegitan zerbitzatuko duten. Plano batean taberna bakoitzaren kokapena ere adieraziko da. Pintxo bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio.
    • Lehiaketako epaimahaiak bezeroak beraiek izango dira.
    • Bozketa: dastatutako pintxo guztietatik bakar bat aukeratu beharko da eta aipatutako triptiko hori bera izango da bozkatzeko erabiliko dena. Espazio bat izango du gehien gustatu den pintxoaren zenbakia jartzeko. Ondoren, moztu, eta datu pertsonalekin batera, parte hartuko duten tabernetan egongo diren kutxetako batean sartu behar da.
    • Pintxorik gustukoena bozkatzeko kontuan hartu behar direnak: zaporea, aurkezpena eta pintxoa egiteko zailtasuna maila.
    • Lehiaketa urriaren 18an bukatuko da, 20:00etan. Ordu horretatik aurrera botoen kutxak jasotzera joango da norbait tabernetara.
    • Boto gehien lortzen duen pintxoa egin duen tabernak Hernaniko bakailao pintxorik onenaren diploma jasoko du, eta 4 pertsonentzat otordua Hernaniko Iturralde jatetxean.
    • Bigarrenak eta hirugarrenak ere dagokien diploma jasoko dute.
    • 3 lehenengo postuen berri emango da soilik (ez da jakingo nor den 4.ena .... ).
    • Aurten 26 tabernen pintxoak dastatu ahal izango dira lehiaketa honetan:
      • Andrekale21; Antziola, Apeadero, Aralar, Atxur, Deportivo, Goiz Argi, Goiz Eguzki, Guria, Harresi, Horbel, Joxe Mari, Juxto, Kafe Arri , Karrero, Kitto, Kixkal, Latxunbe, Oindi, Rioja, Tamer, Tripontzi, Txilibita, Txoko kafe-bar, Vinoteca Otaegi, Zinkoenea.

Urriak 7-18:

  • Jokua: Non Dago Pil-Pil?.
    • Gure laguna 3 aldiz topatzen dituenak saria jasoko du.

Urriak 8, 15, 17:

  • Kale animazioa: Pil-Pil Kalean!
    • 18:00etatik aurrera.
    • Bakailao Asteko maskota kalean ibiliko da saltsan, ea nork topatzen duen!

Urriak 12, 13:

  • Bisita Gidatua: Hernaniko hirigune historikoa.
    • Euskal Herriko interes historiko-artistikodun guneetako bat da Hernaniko hirigune historikoa. Erdi Aroko Hernani ezagutu nahi? Gidaren azalpenak garai hartara eramango zaituzte: armarriak, dorretxeak, garaiko gizartearen bitxikeriak...
    • Zatoz ezagutzera!
    • Egunak:
      • Urriak 12, larunbata, 11:00etan, euskaraz.
      • Urriak 13, igandea, 11:00etan, gaztelaniaz.
    • Ez da izena eman beharrik. Bisitako egunean elkargunera joan eta listo!
    • Elkargunea: Hernaniko turismo informazio puntua. Nafar kalea, 18 (Biteri)

Urriak 16:

  • Bisita Gidatua. Albaola Itsas Kultura Faktoria.
    • Bisita honetan euskal ontzigintzaren garrantzi historikoa eta euskaldunok itsasoarekin izan dugun harreman sendoa ezagutuko dugu (baleontziak, bakailaoa Ternuan... ).
    • Momentu honetan San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza lanetan ari dira, planoen erabilpen zehatza gauzatuz eta jatorrizko material zein teknikak berreskuratuz. Baleontzia nola egiten duten ikusiko dugu.
      • Lekua: Albaola Itsas Kultura Faktoria (Trintxerpe-Albaola joan-etorria itsasontziz egingo da).
      • Eguna: urriak 16
      • Ordua: 16:30ean (2 ordu inguru).
      • Parte hartzaile kopurua: 15 pertsona
      • Bisitatuko dena: museoa, ontziola eta tailerra.
      • Hizkuntza: euskaraz.
      • Elkargunea: Albaolara doan itsasontzia hartzen den lekuan elkartuko da taldea. Trintxerpeko kotxe aparkaleku handian.

Urriak 18:

  • Kale animazioa: Rockalean.
    • 19:00-21:00.

Antolatzaileak: Berriak elkartea, Hernaniko udala.



Ekei Kulturweb S.L.L.