Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Meazte trena Irugurutzetara

Meazte trena Irugurutzetara

  • Meazte trena Irugurutzetara
  • Kartela - Meazte trena Irugurutzetara

Jakin nahi al duzu nola bizi ziren irundarrak gure aroko 70. urtetik 200.era bitartean? Nahi al duzu zure seme-alabek gure hiriko meatze-jarduera ezagutzea? Jarduera bat proposatzen dizugu Irunen historia modu dibertigarrian ulertzeko; igo zaitez tren berdera. Meatze-bideak interpretazio-zentro bat dauka Irugurutzetako Labeetan; han, meatzari-ofizioa ulertuko duzu, ateratzen zenetik Santiagoko kaian esportzen zeneraino.

Udalherria: Irun

Lekua: Oiasso - erromatar Museoa

Ordua: 11:00

Hasiera: 2019/08/29

Amaiera: 2019/08/30

Sarrerak: 5,50 €

Oiasso Erromatar Museoa

Eskoleta, 1 (20302) Irun

Telefonoa: 943 639 353
Weba: http://www.oiasso.com
Emaila: oiassomuseo@irun.org

Aukera ezin hobea da Irunen iragan arkeologikoa eta historikoa: "txikiei eta helduei zuzendutako esperientzia polit baten bitartez; Irunen familian egin ahal diren planen barruan, ildo nagusienetako bat izango da ekintza hori".

Irteera eta helduera guneak: Oiasso Museotik aterako da eta labeen beheko mailan dagoen plazatxora helduko da.

IRAUPENA: 75 minutu

Ordutegiak: 11:00etan

PREZIOAK: 5,50 €

ERRESERBAK:
Museo Oiasso - 943639353 / oiassomuseo@irun.org
Irungo Turismo Bulegoa - 943 020732 / turismoirun@bidasoa-activa.com
Behemendi - 943 490219 (asteburuan)



Ekei Kulturweb S.L.L.