Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. San Telmo Jaiak

San Telmo Jaiak

  • San Telmo Jaien une bat

Zumaiako San Telmo festak. Jai hau Aste Santuko Pazkoko Astelehenaren hurrengo astelehenaren inguruan ospatzen da.

Udalherria: Zumaia

Lekua:  Zumaia

Hasiera: 2020/10/10

Amaiera: 2020/10/18

Zumaiako Udala

Foruen Enparantza - Plaza Fueros, 1 (20750) Zumaia

Telefonoa: 943861056 / 943861870 / 943865025
Faxa: 943862456
Weba: http://zumaia.net/
Emaila:  idazkaria@zumaiakoudala.net

Hiri kutsua duen jaia, edozein herritar eta gustuentzat antolaturiko festa ekintzez osaturik egoten da. Erlijio ekitaldiak, kirol lehiaketak, ohizko ekitaldiak, gaztetxoentzat jokoak eta antzezpenak, berbenak, mota guztietako kontzertuak, feri kokaguneak, txarangak, kale animazioak, etab. Ondoko herrietako, eskualdeko eta herrialde osoko jendea hurbiltzen da.

Aipagarriak dira San Telmo kaleko auzokideen arteko ohizko anaikide afaria, non auzoko zaharrenak omentzen dira, bertso saioak, herriko marinel zaharren hamaiketakoa, haurren eta helduen danborradak, San Telmo Eguna eta hurrengo egunean errepikatzen den baselizaraino prozesioa, non kofradiaren kanpaiak "olagarro-zopa" dastatzera deitzen du.

OHARRA: Aurten, Covid-19aren alarma egoera dela eta, Zumaiako Udalak herriko jaiak apirilean ospatzeko eragozpenak aurkitu ditu eta urrian Santelmoak ospatzea erabaki du.
Bi asteburutan ospatuko dira, urriaren 10, 11 eta 12 eta 17 eta 18an.



Ekei Kulturweb S.L.L.