Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Argazki Bilera 2019 - PHOTOMUSEUM

Argazki Bilera 2019 - PHOTOMUSEUM

  • Kartela
  • Kartela
  • kartela
  • Kartela
  • Kartela
  • Kartela

Urteroko legez, Zarauzko Photomuseumek 2019ko XXVII. Argazki Bilera aurkezten du. Aurrekoetan bezala, erakusketek hainbat genero fotografiko (antropologia, erreportajea, argazkilaritza artistikoa eta natura-argazkigintza) lantzen dituzte. Honek guztiak helburu nagusi bat du: argazkigintzak eskaintzen dituen aukera zabalak ikusleei hurbiltzea.

Udalherria: Zarautz

Lekua: Photomuseum- Argazki Euskal Museoa

Hasiera: 2019/04/16

Amaiera: 2019/06/19

Photomuseum - Argazki Euskal Museoa

Villa Manuela - San Inazio kalea, 11 (20800) Zarautz

Telefonoa: 943130906
Faxa: 943831823
Weba: http://www.photomuseum.name/
Emaila: photomuseum@terra.es

Zenbait aretoptal banatuta ikusgai dauden instrumentu eta irudi bildumen bitartez, argazkigintzaren bilakaera teknikoa ez ezik, argazkigintzaren aplikazioak dituen bi alor nagusiak ere ikus daitezke, hau da, argazkigintza dokumentazioan eta gizarte komunikazioan, eta argazkigintza arte produkzioan.

Bestelako zerbitzuak:
Goian aipatu den bilduma iraunkorraz gainera, Photomuseumak pedagogía zerbitzua du, eskola irakasle eta tutoreei eta edozein adinetako taldeei aholku emateko. Argazkigintzan espezializatutako liburutegi eta hemeroteca oparoak ere baditu, jendearen zerbitzuan jarriak.
Jarduerak:
Photomuseumak erakusketak antolatzen ditu hilero, argazkilari aipagarrien lanak edo argazkigintzako horronteak edo aldeara teknikoak direla, horien berri emateko, eta, horrela, bilduma irainkorrak ematen duen informazioaren osatzen du.
Gainera, argazkigintzaren historiaren zabalkunderako ekarri gisa, sei hilabetean behin, “Archivos de la Fotografía “ aldizkaria argitaratzen du, mundu guztian zabaltzen dena.

Ordutegia:
Asteartetik igandera: 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 20:00
Itxita: Urtarrilaren 1ean, ekainaren 26an, uztailaren 31n, abuztuaren 15ean, irailaren 9an, Ostiral Santuan eta abenduaren 25ean.

EGITARAUA


PHOTOMUSEUM - Cano Erhardt - Naturako mirariak
Datak: 2019/04/16 - 2019/06/02

"Mugatutako mundua da. Izkina guztietara iritsi gara, are eta gehiago, erraztasunez heltzen gara. Horrela, oso urrutiko natura topatzera joaten gara gutako asko eta asko, eta kontsumo objetu bihurtzen dugu. Ez dago jada espazio birjinik, ezta norberarekin egoteko edo ezkutatzeko lekurik ere. Gehiegizko populazioaren eta aurrerabide teknologikoaren efektu garrantzitsua da berau. Argazkigintzak zatikatutako izaera duelako, oraindik paisaia aratz eta amaigabeak erakuts ditzake. Baina trikimailu hutsa da, iruzurra. Hizkuntza fotografikoa trebea da errealitatea hitzemateko eta fikzioa edo, gezurra emateko. Helburu horretarako enkoadraketa aproposa da oso, argazkigintzaren elementu oinarrizkoa eta horretarako erraminta erabat eraginkorra da. Proiektu hau naturaren edertasunari buruzko laudorioa da eta, era berean, bere esentziaren galerei eginiko elegia."

Ordutegia: 10:00-14:00 / 17:00-20:00 asteartetik igandera

SANZ ENEA - Agrupació Fotogràfica de Reus - Ondarea berreskuratzen
Datak: 2019/04/16 - 2019/06/02

Agrupació Fotogràfica de Reus (AFR), argazkilari-amateur lagun talde batek sortu zuen 1961eko azaroan. Sortu zenetik Reuseko ondare fotografikoa, hots, Kataluniako antzinako argazkilarien lana, berreskuratzeko asmoa izan du. Zenbait gai eta egileen bitartez, erakusketak ikusleari balio handiko dokumentu grafikoak eskaintzen dizkio hainbat ikuspuntutik begiratuta: artistikotik, lekukotasunezkotik, historikotik edo etnografikotik.

Ordutegia: 18:00-20:00 egunero

TORRE LUZEA - Eastman Kodak Company - Kodak iragarkiak
Datak: 16/04/2019 - 26/05/2019

Kodak etxea oso ezaguna izan da beti bere eslogan mitikoak direla eta. Argazki-produktuez gain, bizimodu bat saltzen zuen. Bere publizitate-departamentuko buru Lewin Brunnell Jones aritu zen 1892tik 1928ra. Geroago, J. Walter Thomson agentzia arduratu zen. Beste argazki-etxeek ez bezala, Kodak etxeak egindako iragarkiak emakumezkoei zuzenduta zeuden, beraeik zirelako memoria familiarra gordetzen zutenak. Horretarako, 1908an "Kodak neska" deituriko ikonoa sortu suten:  bere oporrak, bidaiak, famili-ospakizunak... betirako harrapatzeko prest bere kamera eskuetan zeramala

Ordutegia: 18:00-20:00 - Egunero


GALERÍA ZAZPI - Pedro Zarrabeitia - Oroituz
Datak: 2019/04/17 - 2019/05/12

Erakusketa honenekin Pedro Zarrabetia argazkilari bizkaitarrari omenalditxoa egin nahi diogu. Bere ibilbide fotografikoa 1969 inguruan hasi zuen Vizcaya-Club de Cine-Foto delakoan. Beste argazkilari eta lagun batzuekin batera, 80ko hamarkadan euskal argazkigintza dinamizatu zuen Getxoko Irudi Taldearen sortzailea izan zen, baita bere lehendakaria hainbat urtetan zehar ere. Ibilbide zabaleko argazkilaria izan zen. Nabarmentzekoa da 1980an Bilboko Arte Eder Museoan bere lanakaurkeztu zituen lehenengo argazkilaria izan zela. Kolorea, etnografia eta prozedura kimiko, plastiko eta digitalen tratamenduen inguruan zuen interesa dira Pedro Zarrabeitiaren lanaren bereizgarri nagusietarikoak.

Ordutegia: Lan egunetan 18:00-20:00 / Igandeak eta jai egunak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00 /  Astearten itxita

TORRE LUZEA - Bisita Kuratoria - Kodak iragarkiak
Eguna: 2019/05/03  (18:00) - Euskara

"Kodak iragarkiak" erakusketaren komisarioak, goretti garatek, bisita gidatua eskainiko du. Bertan, erakusketa osatzen duten irudiak eta objektuak aztertuko dira. horretaz gain, Kodak etxe ospetsuak produktu horiek saltzeko erabili zituzten eslogan indartsuak ("You press the button, we do the rest", "Take a Kodak with you", "Let the childrem Kodak", etab.) eta iragarkien estetika landua ere azalduko ditu.



Ekei Kulturweb S.L.L.