Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Aste Santua Hondarribian

Aste Santua Hondarribian

  • Aste Santua Hondarribian
  • Aste Santua Hondarribian
  • Aste Santua Hondarribian
  • Aste Santua Hondarribian
  • Aste Santua Hondarribian
  • Aste Santua Hondarribian
  • Aste Santua Hondarribian
  • Aste Santua Hondarribian
  • Aste Santua Hondarribian

Hondarribiak ere oso berezian ospatzen du Aste Santua. Ostiral Santuak eta Piztuera-Igandean antzinako erritualak gordetzen ditu, bertan herritarrak parte hartze garrantzitsua izaten dutelarik.

Udalherria: Hondarribia

Lekua:  Hondarribia

Hasiera: 2019/04/14

Amaiera: 2019/04/22

Hondarribiko Udala

C/ Nagusia, 20 (20280) Hondarribia

Telefonoa: 943 11 12 11
Weba: http://www.hondarribia.org
Emaila: udala@hondarribia.org

Ostiralean (Ostiral Santua) , arratsaldeko 17:00etan, Parroki Elizan herritarrak biltzen dira Kristo gurutzatuaren jaitsiera ikusteko asmoarekin. Errezel beltz handi batek bost metrotako gurutze bat gordetzen du. Sakristiatik hamabi apostoluak irteten dira tunika ikusgarriaz jantziak eta bakoitzak ezaugarri duten ikurrak eramanez: San Pedrok giltzak, San Antonek gurutzea, etab. Elizkizuna hasten da eta ebanjelioaren irakurketa iristean apaizak Jesusen heriotzaren berri ematen du honako hau esanez:

"...burua makurtuz bere izpiritua entregatu zuen".

Isiltasuna eliza guztian zabaltzen da. Irakurketaren ondoren errezela zabaldu egiten da eta Kirto Gurutzatuaren imajina azaltzen da, elizkizunaren buru izango dena bere amaiera arte.

Elizkizuna amaitu eta elizaren ateak irekitzen dira eta 25 erromatar, "jaungoiko hartzaileak", elizan sartzen dira Kristoren ondoan jarriz. Bi pertsonai gurutzera igotzen dira eta imajina santua ehun zuri batez estaltzen dute; lehenik elorrizko koroa eta "INRI"-a jaisten dute, ondoren eskuineko eskutik hiltzea kentzen dute besoa zintzilik geldituz. Ezkerreko eskutik hiltzea kendu ondoren irudia gurutzetik jaisten da eta apaizak Hilobi Santuaz egiten duen kristalezko kutxa batean sartzen dute.

Hondarribiako kaleak zeharkatuko dituen prozesioa irteten da: "baratzako otoitza", "flagelazioa", "nazarenoa", "el ecce homo", etab. Erromatarrez babesturiko hilobia ondotik igarotzen denean herritarrak debozio handia azaltzen dute. Aipagarriak dira herritarrak errepresentatzen dituzten apostoluak.

Piztuera-Igandean "ttopara" edota topaketaren prozesioa antzezten da. Goizeko 10:00etan jendez beteriko eta lorez apainduriko elizan elizkizuna hasten da. Apostoluak aldarearen bi alboetan kokaturik daude, eta elizara ustez Jesusen hilobia zaintzen ari diren erromatarrak sartzen dira.

Apaizak Jaunaren pizkundearen berri ematean:

"gloria in excelsis deo..".

Erromatarrak zerraldo erortzen dira lurrera. Kanpainak eta suziriak entzuten dira, bitartean zenturionak, azkeneko ahaleginean, bere tropela berpizten saiatuko da. Azkenean lurrera erortzen da eta herri guztiak berpiztutako Jesusi abesten dio.

Erromatarrak altxa egiten dira eta Hilobi Santuaren aurrean "ttopara" burutzen da, Amabirjina eta Santuaren tartean. Erromatarrak, kaskoak alderantziz jantzirik eta lantzak buruz behera dutelarik, elizatik irteten dira, Jesusen Pizkundea dela eta zeharo txunditurik.

Aste Santua 2019 Erlijio ekitaldiak

Apirilak 14 - Erramu igandea

Portuko eliza (Santa Maria Magdalena)
09:00: Meza (elebidunez).
12:00: Meza (euskaraz).

"San Gabriel" egoitzan
11:30: Meza (elebidunez).

"Jasokunde eta Sagarrondoko Santa Maria" eliza (parrokian)
10:00: Erramuen Bedeinkapena eta Elizbira ("Santa Maria" ate ondoan).
10:15: Meza Nagusia (elebidunez). Jaunartzea egingo duten haurrek "Pasioa" antzeztuko dute.

Guadalupeko Santutegian
09:30: Meza.
12:00: Meza eta Erramuen Bedeinkapena.

Kaputxinoak
10:00: Meza eta Erramuen Bedeinkapena.
12:00: Meza eta Erramuen Bedeinkapena.

San Miguel Garikoitz parrokian
11:30: Meza eta Erramuen Bedeinkapena.


Apirilak 18 - Ostegun Santua

  • Portuko eliza (Santa Maria Magdalena)
    17:00: Jaunaren Afaria (euskaraz).

  • "San Gabriel" egoitzan
    17:00: Jaunaren Afaria (elebidunez).

  • "Jasokunde eta Sagarrondoko Santa Maria" eliza (parrokian)
    19:00: Jaunaren Afaria (elebidunez).

  • Kaputxinoak
    19:00: Jaunaren Afaria.
    San Miguel Garikoitz parrokian
    18:00: Azken Afariko Meza.
Apirilak 19 - Ostiral Santua
  • "Jasokunde eta Sagarrondoko Santa Maria" eliza (parrokian)
    10:00: Gurutz Bidea (euskaraz).
    17:00: Nekaldia. Jarraian Gurutzetik Jaistea, Hitzaldia eta Elizbira (elebidunez).

  • Guadalupeko Santutegian
    10:00: Gurutz Bidea Kalbarioan Guadaluperaino

  • Kaputxinoak
    10:00: Gurutz Bidea.
    16:00: Jaunaren Pasioaren ospakizuna.

  • San Miguel Garikoitz parrokian
    09:30: Gurutz Bidea gazteleraz.
    11:00: Haurrentzako ospakizuna.
    17:00: Pasioaren ospakizuna.
Apirilak 20 - Larunbat Santua
  • "Jasokunde eta Sagarrondoko Santa Maria" eliza (parrokian)
    20:00: Pazko Bigilia (elebidunez).

  • Kaputxinoak
    21:00: Pazko Bigilia.

  • San Miguel Garikoitz parrokian
    20:00: Pazko Bigilia.
Apirilak 21 - Pazko igandea
  • Portuko eliza (Santa Maria Magdalena)
    09:00: Santa Meza (elebidunez).
    12:00: Meza Santua (euskaraz).

  • "San Gabriel" egoitzan
    11:30: Santa Meza (elebidunez).

  • "Jasokunde eta Sagarrondoko Santa Maria" eliza (parrokian)
    10:00: Pazko Igandeko Jaungoiko Hartzaileen erortzea eta Ttopara.
    10:30: Meza Nagusia (gaztelaniaz).

  • Guadalupeko Santutegian
    09:30: Meza.
    12:00: Meza Nagusia.

  • Kaputxinoak
    10:00: Meza.
    12:00: Meza.

  • San Miguel Garikoitz parrokian
    10:00: Meza.
    11:30: Meza.
Apirilak 22 - Pazko astelehena
  • Guadalupeko Santutegian
    10:00: Meza.




Ekei Kulturweb S.L.L.