Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia

Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia

  • Lasterketaren Kartela 2019

Azkoitia eta Azpeitia herrien arteko profesional eta herritarrentzako Nazioarteko Maratoi Erdiaren XXVI. edizioa, Diego Garciaren Oroimenez.

Udalherria: Azkoitia

Lekua:  Azkoitia

Hasiera: 2019/03/30

Amaiera: 2019/03/30

Informazio orokorra:

  • Lasterketa 16:30tan hasiko da.

  • Lasterketa egunean EZ da egongo izen ematerik eta hauek martxoaren 28ko (osteguna) gauean itxiko dira.

  • Parte hartu ezin izatekotan, 15 egun lehenago jakinaraziz 3 aukera daude:
    • Dorsala gorde datorren urterako.
    • Titulartasun aldaketa (parte hartzaile berriaren datuak bidaliz).
    • Lasterketako poltsa etxera bidali.

  • Dorsalen banaketa lasterketa egunean egingo da Azkoitiko Julio Urkijo kalean (irteeratik 200 metrora) 12:00tatik 16:00etara.

  • Kamiseta eta GYM SACa irteeran emango dira dorsalarekin batera.

  • Arropa jasotzeko zerbitzua egongo da, dorsalak banatuko diren lekuan. Jasotzeko lekua helmuga ondoan egongo da.

  • Lasterketa amaitzen duten partaideek finisher domina jasoko dute.

  • Autobus zerbitzua egongo da, korrikalariak irteerara eramateko. Ikasberriko biribilgunetik irtengo da. Lehenengoa 14:30tan irtengo da. Joan etorrian ibiliko da eta azkenekoa 16:00etan izango da.

  • Korrikalari bakoitzak aseguru bat izango du, beraz ezinbestekoa da, izen emateko orduan NAN zenbakia, atletismon federatuak direnak bere lizentziaren zenbakia (lizentzia nazionala, Euskal Autonomi Erkidegokoa edo lurraldekoa) eta izanez gero Karnet Korredor Plusaren zenbakia jartzea.

  • Parte hartzaileek Azpeitiko Igerilekuko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 300 metrora dago Igerilekua).

  • SPORTBUS enpresak   azken urteetako serbitzua ipiniko du, Gasteiz, Bilbo eta Donostiatik. Bertan dortsala, eskatu duzun kamiseta, ur botila eta GYM-SAC bat jasoko dituzu.
    Informazio gehiago: www.sportbus.es/es/eventos/ver/12-maraton-azkoitiaazpeitia
    Baita ere SPORTBUS enpresak WC-BUS egokitua eramango du irteera puntura eta lasterketak hasita gero helmugan egongo da.

  • Parte hartzaile guztientzat egongo da:
    • Coca Cola, Powerade, Aquarius eta Aquabona ura.
    • AZKUNE frutategiko fruta.
    • KAIKU produktoak.


Ekei Kulturweb S.L.L.