Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Lesoinu 2019 - Lezoko Aste Pedagogiko Musikala

Lesoinu 2019 - Lezoko Aste Pedagogiko Musikala

  • Kartela

Lesoinu Aste Pedagogiko Musikalaren 33. edizioa ospatuko da aurten eta dagoeneko musika ekitaldi artistiko hau erreferente bilakatu da Lezon, eskualdean eta baita Euskadin ere. Hainbat musika ekitaldi antolatu dira guztien gozamenerako; bertako zein kanpoko talde ezberdinek parte hartuko dute eta musika emanaldiez gain, formakuntza ikastaroak eta bestelako jarduerak ere eskainiko dira

Udalherria: Lezo

Lekua: Gezala Auditorioa

Hasiera: 2019/03/29

Amaiera: 2019/04/13

“Tomas Garbizu” Lezoko Udal Musika Eskola.

Arretxone, 3 (20100) Lezo

Telefonoa: 943529999
Faxa: 943528664

Zuzendaria: XANTI ESPINA.

Lesoinuren egitaraua:

Martxoak 29 (ostirala)
18:00etan - Musika Eskolan, orkestra tailerra Tomas Garbizu Musika Eskolako orkestrarekin.

Martxoak 30 (larunbata)
12:00etan - Gezala Auditoriumean, ganbera musika saioa Euskadiko Musikari Gazteak-eko kideekin.
19:00etan - Gezala Auditoriumean, Cendea de Galar (Nafarroa) eta Sutargi abesbatzen kontzertua.

Martxoak 31 (igandea)
20:00etan - Gezala Auditoriumean, blues emanaldia Sweet Sara Band taldearekin. Bost euro.

Apirilak 4 (osteguna)
18:00etan - Musika Eskolan, tailer didaktikoa.

Apirilak 5 (ostirala)
11:00etan - Gezala Auditoriumean, Lezo Herri Eskolako eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleentzat kontzertu pedagogikoa
18:00etan - Gezala Auditoriumean, Lau izeneko kontakizun musikatua Vivaldiren Lau Urtaroak lanean oinarrituta.

Apirilak 6 (larunbata)
12:30ean - Gezala Auditoriumean, Jan Van Charles Group taldearen kontzertua
19:00etan - Tomas Garbizu Musika Eskolako banda kalez kale ibiliko da
20:00etan - Gezala Auditoriumean, Ensemble Diatessaron taldearekin musika barrokoa, antzinako instrumentuekin (5 euro).

Apirilak 7 (igandea)
10:00etan - Musika Eskolako txistu eta trikiti taldeen diana
20:00etan - Gezala Auditoriumean, Lyceum Club antzerkia III Milenium Fundazioaren eskutik. Espainiako Estatuko lehen talde feministaren istorioan oinarritzen da: Lyceum Club emakumeen hezkuntza, kultura eta lan balditzen aldeko borrokan aritu zen 1936ko Gerraren ostean.

Apirilak 8 (astelehena)
18:00etan - Gezala Auditoriumean, Musika Eskolako ikasleen eskutik Ezberdin bezain berdin ipuin musikatua.

Apirilak 9 (asteartea)
18:00etan, Gezala Auditoriumean, Sorgina pirulina ipuin musikatua aurrentzat.

Apirilak 10 (asteazkena)
15:00etan eta 16:30ean - Musika Eskolan, teknologia berriak musikan nola aplika daitezkeen ikasteko tailerra Telmo Trenor DJaren eskutik.

Apirilak 11 (osteguna)
18:00etan - Gezala Auditoriumean, Musika Eskolako ikasleen kontzertua.

Apirilak 12 (ostirala)
18:00etan - Gezala Auditoriumean, Jorge Gil Zulueta piano jotzailearen emanaldia, Charles Chaplinen film mutu bati musika jarriz.

Apirilaren 13 (larunbata)
12:30ean - Aiton Bordatik hasita, kantu jira. Lezoko Kantu Jirak 70 emanaldi baino gehiago egin ditu jada.



Ekei Kulturweb S.L.L.