Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa - Pirinioetako burdinaren bidea

Erakusketa - Pirinioetako burdinaren bidea

  • Kartela

Pirinioetako burdinaren bidea - Erakusketa honek Euskal Herrian hain garrantzitsua izan den burdinaren industria ezagutzera eman eta ondare hori sustatzea du helburu. Andorran jarri zen martxan, handik kataluniara eta Frantziara joan zen, eta orain gure lurraldean ikus dezakegu.

Udalherria: Errenteria

Lekua: Xenpelar Etxea

Hasiera: 2019/03/27

Amaiera: 2019/04/14

Sarrerak: 0,00

Errenteriko Udala

Herriko enparantza<br>Herriko plaza, s/n (20100) Errenteria

Telefonoa: 943 449600
Faxa: 943 449650
Weba: http://www.errenteria.net
Emaila: info@errenteria.net

 

Formato handiko 24 taula eta Iturrarango etnografia erakusketako elementuen bidez, bisitariak aukera izango du mendeetan zehar burdinak Pirineoen bi aldeetan osatu zuen kultur ondare aberatsa ezagutzeko. Kultur ibilbidearen lurraldeetako lau hizkuntza ofizialetan idatzitako deskribapen testu laburrak ditu: euskaraz, katalanez, frantsesez eta gazteleraz.

Bidenabar gogorarazi, Iturraran Parketxetik gertu dagoela Agorregi,  Pagoeta mendiaren magalean jaiotzen diren erreketako urak biltzen diren bailaran. Oinezko bide desberdinak daude bertaratzeko.

Agorregiko burdinola eta errotek negu sasoian itxita egon ondoren, datorren igandetik aurrera (martxoak 3)  ateak irekiko dituzte eta lanean ikusteko aukera izango da 11:30etatik aurrera. Biak batera ikusteko aukera paregabea da, bisitaren aurretik edo ondoren Iturraranen egongo gara zuen zain.

Agorregi XVIII. mendeko  monumentu multzo bat da, ur ustiapen mota desberdinen adierazgarri ezin hobea (burdinolak eta errotak).

Agorregiko burdinolaren testuinguru historikoaz esan dezakegu, aipamen zaharrenak XV.mendean ezagutzen direla; garai hartan gertu bere etxea zuen Laurgaineko jaunaren jabetzakoa zen. 1530. urtean itxi eta abandonatu zen. Hala ere, errota batek lanean jarraitu zuen, eta horri beste bat gehitu zitzaion XVII. mendean. Errota horiek 1754ra arte erabili ziren. Urte hartan, haien jabe zen Joakin Lardizabal jaunak gune hidrauliko berri bat eraikitzea erabaki zuen. Frantzisko Ibero, Euskal Herriko arkitekto entzutetsuenetako bati enkargatu zion.

Iberok sistema iraultzaile bat diseinatu zuen, ibai arroaren ur baliabide eskasak ahalik eta gehien ustiatzeko. Ia 2 km-ko hedadura duen ubide-sare zabala prestatu zuen 2 aldaparo mailakatuta  zituen burdinolak behar zuen ura biltzeko. Goiko aldaparotik  ura hauspoen gurpilera erortzen zen eta horrela horiek labean airea sartzen  zuten eta burdina egiteko beharrezkoak ziren tenperaturak, 1.300C ingurukoak, lortzen ziren. Ura beheko aldaparoan jasotzen zen berriro eta agoa edota ezpurutasunez betetako burdin-masa lantzeko erabiltzen zen mailua mugiarazten zen. Gainera beheko aldapara honetatik atzeko aldean zegoen arto-errota bat ere ibilarazten zen.

Minerala Bizkaitik ekartzen zuten batez ere, eta itsasoz iristen zen Orioraino ontzi txikietan. Ikatza berriz inguruetako mendietan egiten zen.

Burdinolak nazioarteko programa arkeologiko esperimental bat aurrera eramateko balio izan du. Programa horren bidez,  bere garaian burdinoletan egiten zen moduan, berriro burdina egitea lortu da. Aldi berean Lardizabal-Iberoren proiektuaren akatsak agerian gelditu dira eta euri ugariak zudenean soilik funtzionatu zezakeela ikusi da.  Dirudienez, Iberoren proiektuak porrot egin zuen eta instalazioak zerrategi hidrauliko bat eraikitzeko aprobetxatu ziren.

   

Ekei Kulturweb S.L.L.