Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Eibarko Antzerki Jardunaldiak

Eibarko Antzerki Jardunaldiak

  • Eibarko Antzerki Jardunaldien kartela 2019

Eibarko Antzerki Jardunaldien XLII. edizioa.

Udalherria: Eibar

Lekua:  Eibar

Hasiera: 2019/02/26

Amaiera: 2019/04/7

Eibarko Udala

Bista-Eder, 10 (20600) Eibar

Telefonoa: 943206845 - 943707150
Faxa: 943200968
Weba: http://www.eibar.es
Emaila: eibar@udal.gipuzkoa.net

Betidanik izan dugun helburuarekin, hau da antzerkigintza hiritarren artean hedatzea, aurkezten dugu egitarau hau, betiko estiloa landuz eta gaurdaino eta honaino ekarri digun ospea mantenduz. 42 edizio daramatzagu Jaialdi formatuan, gehi zenbakirik gabe eta zenbatu gabeko lehen edizioak. Garai haietan emanaldiak antolatzea abentura zoragarria izaten zen eta lortzen genuen arrakasta, mundiala.

Egia da garaiak beste batzuk direla, antzez proposamenak beste modu batean eskaintzen direla, beste batzuk dira programatzeko eraků baina hemen gaude.

Emanaldi, konpainia edo ikuskizunen bat goraipatzea ez litzateke bidezkoa izango. Egungo jaialdi, antzoki handiko denboraldi eta antzez zirkuituetan txalotzen den antzerkigintzaren isla fidagarriena dira egitarau honetan programatu ditugun funtzioak. Hainbat konpainia esanguratsuek estreinaldiak Euskal Herrian eskainiko dizkigute; aurpegi ezagunak ere ikusiko ditugu, eibartarroi gozamenerako aukera batzuk eskainiz; naiz eta oraindik ezagunak ez izan, etorkizunean ospetsuak izango diren konpainiak ere programatu dira. Eta noski, ahalegin berezia egin dugu euskal antzerkigintza ordezkatzen konpainia eta emanaldi interesgarri eta liluragarrienekin.

Honaino gutxi gora-behera betikoa, baina badago zerbait aurtengo edizioan arreta berezia jartzera bultzatu gaituena: 2018-2019 ikasturtean berrogeita hamar urte betetzen dira Eibarko Unibertsitate Laborala inauguratu zela. Instituzio honetan sortutako NARRUZKO ZEZEN Antzerki Taldearen eta bertako Antzerki Jardueraren eskutik jaio ziren Jardunaldi hauek.

Orduko Unibertsitate Laborala ez da gaurkoa. Bilakaera izan du. Alde batetik Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atala (Energia Berriztagarrietan Ingeniaritzako Gradua) dago eta bestetik Hezkuntza Esparrua, bertan aurkituko ditugularik UNI Eibar-Ermua ikastetxea (Lanbide Heziketako Graduak eta Batxilergoak dituena) eta Egoitza Zentroa. 50 urte beranduago hirurak jarraitzen dute erreferentzia izaten irakaskuntzaren munduan.

Horrela ba: Bizitza Luzea Unibertsitate Laboralarentzat! eta Gora ANTZERKIA!

Juan Ortega
NARRUZKO ZEZEN
Hezkuntza Esparruko Antzerki Taldea

SARRERAK:

  • Aurre Salmenta
    • Otsailak 2, 3 eta 4: 10:00etatik 14:00etara.
      • Tokia: Coliseo Antzokia.
    • Funtzio bakoitza baino lehen, ordubete lehenago, dagokion antzokiaren leihatilan.
    • www.kutxabank.es bitartez 2019ko otsailaren 2an, 10:00etatik aurrera
    • Otsailaren 4tik aurrera, astelehena eta ostirala 17:30etatik 19:30etara
      • Tokia: Coliseo Antzokia
  • Sarrera arrunta
    • Antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordubete lehenago.
  • Prezioak
    • Otsailak 27 eta 28 eta martxoak 7 eta 24: 15 €
    • Martxoak 9, 23 eta 30 eta apirilak 7: 5 €
    • Beste funtzioak: 12 €
  • Deskontuak
    • Coliseoaren laguna txarteldunei murriztapena dagokie 5 euro baino gehiagoko sarreretan.
    • Sarrerak Coliseoaren Laguna salneurriarekin erosiz gero, aretora sartzeko beharrezkoa izango da txartela aurkeztea.

OHARRAK
Arren puntualtasuna eskatzen dizuegu. Emanaldia hasi ondoren ez da utziko aretora sartzen. Balego, atsedenaldian sartu ahal izango da.

ANTOLATZAILEA:

  • Eibarko Udala

Babesleak:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza

Laguntzaileak:

  • Eibarko Egoitza Zentroa
  • Narruzko Zezen, Antzerki Taldea
  • UNI Kultur Elkartea
  • Euskal Herriko Unibertsitatea. IITUE Eibar
  • El Corte Inglés
  • El Diario Vasco
  • Innpulso - Eibar, Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria
  • SD Eibara Fundazioa
  • Eibarko Unibertsitate Laborala


Ekei Kulturweb S.L.L.