Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. IV. Kobaz Koba Trail. Mendi lasterketa (lehen gizakiaren bidetik)

IV. Kobaz Koba Trail. Mendi lasterketa (lehen gizakiaren bidetik)

  • Kartela

Kobaz Koba Trail-ak, lehen gizakiaren bideetatik, iragana bizitzeko esperientzia paregabea eskaini nahi du. Gure arbasoen bide berdinetatik, historiaurretik gaurdainoko mendi lasterketa itzela, gure nortasunaren sustraietarainoko ibilbidea. Korrikalariek nahiz lagunek gure historiaz gozateko aukera eskainiko dugu datorren otsailaren 14ean.

Udalherria: Zestoa

Lekua: Zestoa

Ordua: 09:30

Hasiera: 2019/02/10

Amaiera: 2019/02/10

Euskal Historiaurrera garamatzan lasterketa Zestoa. Azken izoztaroan euskal mendietan bizi iraun zuten lehen euskaldunak. Elur eta izotzez beteriko mendietan, ehiza eta fruitu bilketa ziren beraien bizimoduaren eta elikaduraren oinarria. Kobek eskainitako estalpeak bizileku moduan erabili zituzten, koba batetik besterako bideetan zehar ematen zuten bere bizitza. Gizaki haiek, Zestoako mendietan barrena, aztarna asko utzi dizkigute, kobak eskaintzen duten babesean. Margo paregabeak, bitxi ederrak, menhirra eta baita eguneroko jardunerako lanabesak ere. Ekain koba, UNESCOk Gizateriaren Mundu mailako ondare izendatu zuen duen garrantziagatik.

Ibilbide ederra eta berezia antolatu dugu, herribideetan barrena ondare natural eta historiko paregabeaz gozatzeko aukera eskaintzen duena, maila guztietako korrikalariek gozatzeko modukoa.

Bi lasterketa ospatuko dira egun berean:

  • 1.go lasterketa: 26 km
  • 2.go lasterketa: 15 km
Zaldei - 1. Go lasterketa:
Distantzia: 26 km
Ordua: 09:00etan
Prezioa: 25€ *
Gehienezko denbora: 4 ordu.
Izen emate bakoitzean barneratua: Dutxa zerbitzua, aldagelak, kontsigna, kamiseta, oroigarria, Ekainberrirako sarrera, hamaiketakoa eta lasterketako anoa

Artzei - 2. Go lasterketa:
Distantzia: 15 km
Ordua: 10:00etan
Prezioa: 15€ *
Gehienezko denbora: 2,45 ordu.
Izen emate bakoitzean barneratua: Dutxa zerbitzua, aldagelak, kontsigna, kamiseta, oroigarria, Ekainberrirako sarrera, hamaiketakoa eta lasterketako anoa

Ikusleek - Festa kalean egitaraua
Ez gara korrikalariaren laguntzaile eta jarraitzaileetaz ahaztu eta Zestoako Plazan beraientzako prestatu dugu feria, korrikalariak onena ematen duten bitartean karrera jarraitu eta disfrutatzeko gunea. Euskal produktu eta jakien azoka antolatuko da, gune hau euskal produktuen promozio turistiko eta komertziala bultzatuz.

EGITARAUA: Otsailaren 10ean Zestoan

  • 09:00tan Zaldei bidea (26km) lasterketaren hasiera
  • 10:00tan Artzei bidea (15km) lasterketaren hasiera
  • 10:00-etatik aurrera: Trikitilariak eta festa giroa Laranjadi plazan. Probako babesle diren Euskolabel, Euskaber eta Naturalki-k beren produktuak eskainiko dituzte bertan.
  • 10:30ak aldera lehen korrikalariak Zestoako kaleetara iristen hasiko dira. 13:00ak arte 550 korrikalariak pasako dira.
  • 13:00 Sari banaketa. Lehenik Artzei bidea (15km) eta ostean Zaldei bidea (26km).
  • 13:00ak aldera, denbora maximoak beteko dira eta azken korrikalarien iritsiera.
Lasterketaz gozatu nahi duten bisitariei, lasterketaren puntu hauek gomendatzen dizkiegu:
  • Aizarna: Askoentzat herriska ezezaguna enkantuz betea. Korrikalariak azkar pasako dira terreno laua delarik
  • Santa Engrazia: Agian Lasterketako punturik ikusgarriena. Korrikalariak aldapan gora ikusteko leku paregabea.
  • Endoia: Azkeneko malda gogorra. Korrikalariak sufritzen ikusteko lekua.



Ekei Kulturweb S.L.L.