Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Topic: Bisita gidatu antzeztuak familientzat

Topic: Bisita gidatu antzeztuak familientzat

  • Bisitaren irudia

Topic-ek bisita gidatu eta dramatizatuak antolatzen ditu. Amaia Ruiz de Galarreta aktorearen eskutik museoa ezagutuko duzue. Bisitariek modu berezi batean sentituko dute Txotxongiloen Etxearen espazio majikoa, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bihurtuko delarik.

Udalherria: Tolosa

Lekua: Topic - Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

Ordua: 11:30 (cas) + 12:30

Hasiera: 2019/01/19

Amaiera: 2019/01/19

Sarrerak: 5,00 / 7,00

TOPIC - Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroa

Euskal Herria Plaza, 1 (20400) Tolosa

Telefonoa: 943 65 04 14
Faxa: 943 69 80 28
Weba: http://www.topictolosa.com

Txotxongillo konpainiako Enkarni Genua txotxongilolari eta idazleak asmatua, aktoreak pertsonaia harrigarri eta ezusteko baten papera antzeztuko du. Famili giroan gozatzeko pentsatu den Topic-eko ekintza berri hau, hilean behin burutuko da, larunbatetan 11:30etan euskaraz eta 12:30etan gazteleraz, ordu beteko iraupenarekin. Hurrengo bisita abenduaren 10ean izango da.

  • Izena emateko, ezinbestekoa izango da lekua aurretik gordetzea ondorengo telefonora deituta: 943 650 414; edo e-mail bitartez: cit@cittolosa.com .
  • Taldeek gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15 pertsona izango dituzte.
  • Pertsona bakoitzeko salneurria  7,00 € izango da helduentzat eta 5,00 €, 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • Aurretiko erreserbarekin, bisita antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).

SARRERAREKIN BAI MUSEO BAL ALDIZKAKO ERAKUSKETA IKUSTERA SAR DAITEKE

Emanaldiak:      
Helduak  7€
Haurrak  4€

Prezio murriztua: (TOPICeko lagunak eta familia ugaria)
Helduak: 5€
Haurrak: 3€
 

* Prezio guztiek BEZA barne dute.

Ekei Kulturweb S.L.L.