Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Zinema eta zientzia Zikloa - Ezezaguna

Zinema eta zientzia Zikloa - Ezezaguna

  • Kartela

Euskadiko Filmategiak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) EZEZAGUNA: ZINEMA ETA ZIENTZIA zikloa aurkeztu dute gaur. Egitasmoa 2019ko urtarriletik martxora ospatuko da Bilboko Arte Ederren Museoan eta Tabakaleran (Donostia).

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera - Euskadiko Filmategia

Hasiera: 2019/01/16

Amaiera: 2019/03/27

Sarrerak: 3,50 €

Euskadiko Filmategia

Avenida Sancho El Sabio, 17 E (20010) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 468484
Faxa: 943 469998
Weba: http://www.filmotecavasca.com
Emaila: filmoteca@filmotecavasca.com

Emanaldiek aurkezpena eta solasaldia izango dituzte, izen handiko zientzialarien eskutik. Aurtengo edizioa hainbat berritasunekin dator: Bang Bang Zinema ekimena, ikusleen kontsumo ohitura berrien inguruko mahai-ingurua eta zientziaren alderdi desberdinak jorratuko dituzten bost hitzaldi.

TABAKALERAKO EGITARAUA

16/01/2019 - CONFERENCIA / La Biología del siglo XXI. Implicaciones sociales de la manipulación de la información genética.
17/01/2019 - 2001: UNA ODISEA DEL ESPACIO
24/01/2019 - GIZON HARRIGARRIRO TXIKIAGOTUA
31/01/2019 -  VIAJE ALUCINANTE
07/02/2019 - EL PRIMER HOMBRE
14/02/2019 - MARTETARRA
20/02/2019 - CONFERENCIA / Los datos y la inteligencia artificial en el mundo de hoy
21/02/2019 - EX MACHINA
07/03/2019 - A.I. INTELIGENCIA ARTIFICIAL
14/03/2019 - SALYUT-7: HÉROES EN EL ESPACIO
16/03/2019 - BANG BANG ZINEMA / Blade Runner+Blade Runner 2049
21/03/2019 - FIGURA EZKUTUAK
23/03/2019 - MESA REDONDA+ANIQUILACIÓN
27/03/2019 - CONFERENCIA / NANOciencia-ficción

Zinema emanaldietarako sarrera 3,50 euro kostako da. Bilbon, museoko leihatilan edota www.museobilbao.com web orrian erosi daitezke sarrerak; 2 euroko balioa izango dute Museoaren Lagunentzat eta doan izango dira 25 urtetik beherakoentzat (museoko leihatilan jaso behar dira sarrerak). Donostian, Tabakalerako Informazio Puntuan eta https://ticket.kutxabank.es/tabakalera web orrian egongo dira salgai, eta %10eko deskontua izango dute Tabakalera edota Donostia Kultura txartelak dituzten ikusleek. Bi emanaldi berezi aurreikusi dira ziklo honetan: Bang Bang Zinema eta Annihilation. Lehena emanaldi bikoitza izango da, eta 7 euro kostako da Bilbon, eta 14 euro Donostian (noodleak eta edaria emango baitzaizkie ikusleei). Annihilation filmaren emanaldia, berriz, doan izango da bi hiriburuetan, Netflix-i esker. Azkenik, mahai-ingururako eta hitzaldietarako sarrera doan izango da, aretoa bete arte.



Ekei Kulturweb S.L.L.