Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Santamasak, Santo Tomas Feria

Santamasak, Santo Tomas Feria

  • Arrasateko Santamasak Feriaren kartela 2018
  • Santamasak Feriaren une bat
  • Santamasak Feriaren une bat
  • Santamasak Feriaren une bat
  • Santamasak Feriaren une bat
  • Santamasak Feriaren une bat
  • Santamasak Feriaren une bat
  • Feriaren une bat
  • Santamasak Feriaren une bat
  • Santamasak Feriaren une bat

Nekazal kutsua duen Santo Tomasen ohorez egindako feria.

Udalherria: Arrasate / Mondragon

Lekua:  Arrasate

Hasiera: 2018/12/14

Amaiera: 2018/12/31

Arrasateko udala

Herriko Plaza s/n<br>Plaza de la Localidad (20500) Arrasate / Mondragon

Telefonoa: 943770900 - 943790900 - 943791810
Faxa: 94379806
Weba: http://www.arrasate-mondragon.net
Emaila: arrasate@arrasate-mondragon.net

Arrasateko Santamasak garai bateko gauetara joaten dira. Zehazki soilik 1351n Pedro I "el Cruel"-ek, Castilla-ko erregeak festa hau baimendu eta legezkoa bihurtu zuela dakigu. Noski garai horretarako periak ia historia zabala edukiko zuen, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba bihotzean aurkitzen zen herri honetara hurbiltzen ziren merkatari eta tratante anitzak zirela eta. 1727 arte San Valerio baseliza inguruan ospatzen zen, bertako aldareetako Santo Tomasi eskainia zegoen. San Valerio Udaletxean lanean ziharduten meatzarien babeslea zen eta bertako lehengaiak (burdina) Arrasateko altzairu garrantzitsuaren oinarriak ziren.

Inork ez daki zehazki zergatik Mietxerrekako auzoa, Veneraz izenez ere ezagutua, Santo Tomas periaren lehenengo biltokia izan zen. Baina hipotesi garrantzitsuenak auzo hau, bere burdin meatzeekin, Arrasateko ekonomia oparoaren zentro neuralgikoa izan zela dio. Herri guztia Udalatx mendixkaren magalean ezkutatuta zegoen burdinaren menpe bizi zen. Santo Tomas peria garrantzitsua lekuz aldatzearen eta Mietzerrekara eramateren arrazoia behin bi gizonen arteko liskarrean kutxiloz elkar hil zirenaren gertakizuna izan zen. Mietzerrekan zutik dauden bi gurutzeak XVIII. mendeko bi pertsona hauen oroigarri daude.

Lekuz aldatzearekin festak ez zuen garrantzirik galdu. Periaren hiru egunak mantendu ziren, 21, 22, 23 eta bertaratzen ziren saltzaileen kopurua handia zen. Azokara joaten ziren erosleak ere ez ziren urriak eta beti erosketatxoren bat egiteko aprobetxatzen zen. Gainera urteko azkeneko peria suertatzen zen eta eskaintzen zen aukera zabala zela eta, jende askok urte guztirako oinetakoak eta arropa erosteko aprobetxatzen zuen. Ez da ahaztu behar egun honetan ere baserritarrek beraien errentaren zorra ordaintzeko asmoz perira jaisten zirela.

Urteen poderioz eta gizartean suertatu diren aldaketa sozialen ondorioz, hilaren 21ean hasten zen periak indarra galdu eta gaur egun hilaren 22ko egunak edota erromeriak du indarrik gehien.

Azkeneko hamarkadetan, udaletxeak periaren indarra eta bizi suspertzeko ahaleginak egin ditu lehiaketa ezberdinak antolatuz, horrela baserritarraren parte hartzea indartu nahian.

Egitaraua:

  • Fruta eta Barazki erakusketa eta lehiaketa
  • Ganadu Feria
  • Herri Kirolak
  • Artisau Erakusketa
  • Pilota Partiduak
  • Bertso Saioa
  • Musika
  • Dantzaldia
  • eta abar...



Ekei Kulturweb S.L.L.