Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Santa Lutzi Feria - Nekazal eta Abeltzain Feria

Santa Lutzi Feria - Nekazal eta Abeltzain Feria

  • Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Feriaren Egitaraua 2017

Gipuzkoako nekazal eta ganadu feri garrantzitsuenetarikoa, non, bai herrialde honetatik eta bai ondoko herrialdetik bisitari ugari egoten den, eta ganadu eta nekazal produktuen lehiaketa garrantzitsuak burutzen diren.

Udalherria: Urretxu - Zumarraga

Hasiera: 2018/12/12

Amaiera: 2018/12/13

Urretxu eta Zumarragako Udalak

 Urretxu - Zumarraga

Abenduaren 13an ospatzen da, ekitaldi batzuk aurreko eta ondorengo egunetan burutzen direlarik.

Feri hau XVIII. mendea arte Ezkion ospatu zen, Santa Lutzi baseliza ondoan eta 1727tik aurrera berriz Urretxun. Gaur egun eta orain dela urte askotatik Zumarraga eta Urretxun ospatzen da.

Mende honen erdialdetik aurrera, Urretxu eta Zumarragako ferian geroz eta lehiaketa gehiago antolatzen dira, ekitaldiari festa izaera eskaintzen diotelarik. Beste alde batetik, ferian, egunean zehar trikitixa, dultzaineroak, musika banda, txistularien alardea, bertsolari jaialdiak, idi-probak e.a egoten dira. Azkeneko urteetan bi herri hauetan abere feria, fruta lehiaketa, barazkiak, Errezil sagarrak, buzkantza, baserriko oilaskoen eta kapoien lehiaketak ospatzen dira.



Ekei Kulturweb S.L.L.