Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Miramar jauregia, 125 urte. Bisita gidatua

Miramar jauregia, 125 urte. Bisita gidatua

  • Miramar Jauregia

Historiaz jantzitako jauregi txiki handi bat. Ezagutu lehenbiziko aldiz Maria Cristina erreginaren eta errege-familiaren udako jauregiko oin nagusiko aretoetan gordeta dauden historiak eta bitxikeriak. Bost urtean Juan Carlos I errege emerituaren barnetegia ere izan zen.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Miramar Jauregia

Ordua:  

Hasiera: 2018/10/14

Amaiera: 2018/12/30

Sarrerak: 3,00 €

Bisita gidatuak urriaren 14tik abenduaren 30era arte egingo dira; asteburuetan, urriko zubian eta Gabonetan. Gidariek eskaintzen dituzten bitxikerien eta kontakizunaren bidez, garai hartako jauregiaren historia eta bizitza berregingo dute eta gune bakoitzean jatorrizko altzariak jarrita ez dauden arren, Donostia Turismoa & Convention Bureau-ren helburua jauregiko jatorrizko altzariak berreskuratzen saiatzeko lanean jarraitzea da.

Bisita gidatuak lau hizkuntzetan egiten jarraituko dira (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Iraupena 30 minutukoa izango da eta taldeak, gehienez, 20 heldu + 5 haurrekoak izango dira. 3,00 €-ko balioa izango dute.
Txartelak Donostia Turismoa & CBren hiru informazioguneetan (Boulevard, autobus-geltokia eta Cervantes plaza) edo www.sansebastianturismo.com webgunean eskuratu ahal izango dira oraingoan ere (Shop / Jarduera Onenak).
Ordutegia: 12:00 eta 16:30 euskara  / 11:00 eta 15:30 inglesa / 11:30 eta 16:00 frantsesa  / 12:30 eta 17:00 gaztelera



Ekei Kulturweb S.L.L.