Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Sagarrak bildu eta sagar muztioa familian egiteko garaia Sagardoetxean

Sagarrak bildu eta sagar muztioa familian egiteko garaia Sagardoetxean

  • Sagardoetxea Familian

Udazkenaren etorrerakin batera, sagar muztioaren elaborazio lanei hasiera ematen zaie sagardoaren lurraldeko dolareetan eta Sagardoetxeak jarduera ugari antolatu ditu uzta sasoiaz gozatzeko: familia eta taldeentzako sagar muztioaren elaborazio tailerrak eta bere sagastiko sagar barietateen erakusketa eta dastaketa.

Udalherria: Astigarraga

Lekua: Sagardoetxea

Ordua:  

Hasiera: 2018/09/22

Amaiera: 2018/10/28

Sarrerak:  

Sagardoetxea. Euskal Sagardoaren Museoa

Kale Nagusia, 48. (20115) Astigarraga

Telefonoa: 943 550 575
Faxa: 943 550 575
Weba: http://www.sagardoetxea.com/
Emaila: info@sagardoetxea.com

Sagarrari zukua atera familian!
Europako beste hirietan ospatzen den October Children proiektuan oinarrituta eta kultura haur zein helduekin partekatzeko helburuz, Sagardoetxeak "Sagarrari zukua atera familian!" jarduera eskainiko du iraileko eta urriko asteburuetan etxeko txikienekin batera kultur aisialdiaz gozatu nahi duten familientzako.

- Datak: Irailak 22, 23 eta 29 / Urriak 6, 7, 13, 14, 20, 21, 27 eta 28.
- Ordutegiak: Larunbatetan 12:00etan eta 17:00etan. Igandetan 12:00etan.
- Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania.
- Tarifak: Helduak: 4€ (bisita gidatua, muztioaren elaborazioa eta muztio nahiz sagardo dastaketa barne). 17 urte bitarteko haurrak: doan (bisita gidatua, muztioaren elaborazioa eta muztio dastaketa barne).
- Erreserbak: Jarduera honetan parte-hartu ahal izateko, aurrez erreserba egitea derrigorrezkoa da: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.eus / www.sagardoarenlurraldea.eus

Sagardo sagar barietateen erakusketa eta dastaketa
Sagardotarako 70 sagar barietate baino gehiago dituen sagastia dauka Sagardoetxeak eta irailetik azarora bitartean, sagar barietate batzuen erakusketa ikusgai jartzen du museoko atarian, esaterako: Txalaka, Goikoetxe, Urtebi Handi, Moko, Errezila, etab. Hala, sagardoaren elaborazioan erabiltzen diren sagar barietate ezberdinak ezagutzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen die bisitariei: sagar garratzak, mikatzak eta gozoak.

Sagar muztioaren elaborazio tailerrak
Bisitariei gehien gustatzen zaien jardueretako bat, irailetik azarora bitartean Sagardoetxean gauzatzen den sagar muztioaren elaborazio tailerra da. Tailer hau taldeekin (ikastetxeak, euskaltegiak, kultur taldeak, jubilatuen elkarteak, etab.) udazkenean egiten diren bisita gidatuetan gauzatzen da eta bisitariek sagar muztioaren elaborazio prozesu osoan aktiboki parte-hartzeko aukera izaten dute: sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin txikitu, estutu eta egindako muztioa dastatu.



Ekei Kulturweb S.L.L.