Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. SagarBike (Sagardoaren bihotza bizikletaz)

SagarBike (Sagardoaren bihotza bizikletaz)

  • Kartela

Urumea ibaiaren ertzetik doan ibilbidea bizikletan eginaz, sagardo ibai honen inguruko sekretuak ezagutu eta Astigarragaraino iritsiko zara, sagardoaren bihotzera. Sagardoetxean sagardoaren kulturan barneratuko zara eta dastaketa bereziaz gozatuko duzu: sagardoa txotx-etik, sagarraren eratorriak eta pintxoak. Gure gastronomiako aintzinako erritu hau ezagututa bueltatuko zara Donostiara. Txotx!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Parte Zaharra

Ordua: 10:00

Hasiera: 2018/06/5

Amaiera: 2018/10/31

Sarrerak: 18,00 / 20,00 €

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

Donostiatik Astigarragara ibilaldia bizikletan (gidarik gabe) Urumea ibaiaren alboko bidegorritik.
Sagardoetxea Sagardoaren Museoko bisita gidatua (Astigarraga): Sagardoaren kulturan barneratzea sagastia bisitatuaz eta dastaketa gidatua eginaz: sagardoa txotx-etik, sagarraren eratorriak (sagar muztioa eta likorea) eta bi pintxo.
Donostiara buelta bizikletan (gidarik gabe) Urumea ibaiaren alboko bidegorritik.

OHARRAK:

4 ordutarako bizikletaren alokairua zerbitzuaren barne.
Bizikleta hartzean ibilbidearen mapa emango da.
Sagardoetxeako bisita gidatua 11:00etan goizeko txandan eta 16:00etan arratsaldeko txandan.
Gehienez 2 pertsona erreserba bakoitzeko.
 
Informazio praktikoa

Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 10:00etan edo 15:00etan. Igande eta jai egunetan 10:00etan.
Iraupena: 4 ordu.
Noiz egin daiteke? Ekainetik urrira bitartean.
Norentzat? Banakako eta bikoteentzat.
Hizkuntzak (Sagardoetxeako bisitan): Gaztelania, Euskera, Frantsesa eta Ingelesa.
Elkargunea: Go Local (Sarriegi Plaza, 9 – 20003 Donostia). GPS-ko koordenatuak: 43.323049, -1.983254699999975.
Nola iritsi - Bizikletan: Donostiatik Astigarragara Urumea ibaiaren alboko bidegorritik.

Tarifak

Helduak: 20,00 € /  Haurrak: 18,00 €



Ekei Kulturweb S.L.L.