Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Sukaldaritza Tradizionala Tailerra Ciabogan jatetxean

Sukaldaritza Tradizionala Tailerra Ciabogan jatetxean

  • Ciaboga Jatetxea pasaian
  • Tailerraren irudia - Ciaboga Jatetxea pasaian
  • Tailerraren irudia - Ciaboga Jatetxea pasaian
  • Tailerraren irudia - Ciaboga Jatetxea pasaian

Jaizkibel mendiaren magalean, Pasai Donibaneko Hirigune Historiko bitxiaren Plazan itsasoaren ertzean kokaturiko terraza batean, Ziaboga jatetxea aurkitzen da, benetako gastronomia- zaleentzako topagune erakargarria.

Udalherria: Pasaia

Lekua:  Pasaia

Hasiera: 2018/01/8

Amaiera: 2018/12/29

Sarrerak: 99,00

Kafe batekin hasiko gara gure sukaldaria  izango denaren - Alex Barcenillaren - aurkezpenarekin, bere lan-taldearekin  batera, euskal sukaldaritza tradizionalaren platerak elaboratzeko tailerrari  hasiera emateko prest; kokotxak pil-pilean, txipiroiak bere tintan edo legatza  saltsa berdean. Mantala jantzi eta sasoiko produktu hoberenak aukeratu itzazu;  orburuak, antxoak, hegaluze eta askoz gehiagoren artean ere. Behin sukaldean  murgilduta gaudela, eta itsasoak arrantzatzeko aukera eman badigu, Juanito  Makazagaren kolaborazioa izango dugu, txipiroi-arrantzale honek bere  harrapaketak erakutsiko eta gure produktu izarraren sekretu guztiak kontatuko  dizkigularik.

Prestatu berri diren platerekin eta behin  mantela mahai gainean jarrita, sukaldera pasako gara menu gozo-gozoaz gozatzera  giro bero eta lasaian, pasadizoez blai eta badia pasaiatarraren itsasontzien  joan eta etorrien kulunkan.

Kontaktua:  Ziaboga Jatetxea - Donibane, 91 - 20110 Pasai  Donibane - Tel.:(0034)943510395

Datu interesgarriak:

  • Iraupena: 2 ordu 30 minutu.
  • Prezioa: 99,00 €/pax.
  • Gutxienezko taldea: 20 pertsona.
  • Hizkuntzak: Gaztelera, ingelesa.
  • Noiz joan: Urte osoan zehar, Astelehenetik  larunbatera.
  • Oharra: Adin guztietarako.


Ekei Kulturweb S.L.L.