Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Sagardo esperientziak: Oinarrizko Petritegi Bisita Gidatua

Sagardo esperientziak: Oinarrizko Petritegi Bisita Gidatua

  • Kartela

Sagar eta sagardo munduan murgildu nahi duenak, aukera du Gipuzkoako zenbait sagardotegietan bisita gidatu bidez, sagasti, sagardotegi eta sagardoaren kultura ezagutzeko eta horrekin batera produktu desberdinak dastatu eta gozatzeko. Bide horretan, zenbait sagardotegi hasi dira turista eta bisitariei sagardoaren mundua eta sagardogintza barrutik ezagutzeko ateak zabaltzen, eta poliki-poliki geroz eta gehiago izango dira zerbitzu zabalagoa eskaintzeko pausoa emango dutenak.

Udalherria: Astigarraga

Lekua: Petritegi Sagardotegia

Ordua:  

Hasiera: 2017/12/30

Amaiera: 2018/12/29

Sarrerak: 12,00

Sagardoaren mundura gerturatu, bisita gidatu  oso baten bitartez, hain ezagunak ez diren Petritegi sagardotegiko lekuak  bisitatuz: Sagastia, tolareak eta kupeltegiak. Gainera, XVIII. mendetik gaur  egun arte, sagardogintzak Petritegin izandako bilakaera erakusten digun  ikus-entzunezko dokumentu batez gozatzeko aukera izango da.

Bisitaren ostean, sagardoa eta txorizo egosi  pintxo bat dastatuko ditugu.

Prezioak
Banakakoak: 12,00 euro.
Agentziak/Taldeak: kontsulta egin  visita@petritegi.com
7 urtetik 12 urtera: 3,00 euro.
7 urte baino gutxiagoko haurrak dohainik.

Ordutegia
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 12:30 /  16:30-18:30
Igandea: 11:00-12:30

Oharra: Bisita guztiak Petritegi eta Petri  Eusko Label sagardoen kataz lagunduak izango dira, bai eta sagardotan hegositako  txorizo pintxo baten laguntzaz ere.

Baldintza orokorrak:
Astelehenetik ostegunera eguerdietan Premium  Bisitak taldeentzat bakarrik (+15pax) eta aurretiko erreserbarekin.
Auretiko erreserba egitea gomendatua.
Atzerriko hizkuntzaren gehigarria: 1,50 € pax  (taldeak)
18 urtez beherakoek sagar zukua dastatuko  dute.
Bisiten iraupena ordubetekoa izango da.
Ajentzia eta taldeentzako tarifak galdetu.
Ez dugu kreditu txartelik onartzen.
BEZa barne.

Informazio eta erreserbak
visitas@petritegi.com
www.petritegi.com
Tel.: 943 47 22 08
Petritegi sagardoak: Petritegi bidea, 8 PK  20115. Astigarraga (Gipuzkoa)



Ekei Kulturweb S.L.L.