Udalherria: Aretxabaleta
Lekua: Herriko plaza.
Hasiera: 2019/06/23
Amaiera: 2019/06/23
Aretxabaletako Udala
C/ Otalora, 1 (20550) Aretxabaleta
Telefonoa: 943791000
Faxa: 943791476
Weba: http://www.aretxabaleta.com/es
Emaila: udala@aretxabaleta.net
San Joan bezperan, ekainaren 23an, hurrengo urtean Santa Ageda mutil izango direnek tantaia altxatzen dute, herriko plazaren erdian. Azken urte hauetan, pinuak txopoaren lekua hartu du. Izan ere, mota guztietako zuhaitzak jarri izan dira Aretxabaletan; bete beharreko baldintza bakarra, zuhaitz luze, zuzen eta mehea izatea da.
Garai batean, tantaia lapurtu egiten zuten inguruko baserriren baten. Orain, berriz, Santa Ageda mutilek aurkitzen duten arren, Udalak ordaindu egiten dio baserritarrari.
Bestalde, tantaiaren puntan aza, kipula eta berakatza jartzen da, eta 1976 urtetik aurrera, ofizialki ikurrina ere jartzen da. Egun honetan, Santa Ageda mutilek gazta, ogia eta ardoa erosten dute plazan dagoen jendeari eskaintzeko. Gainera, tantaia altxatu ondoren, pixa egiten diote ipurdira.
Tantaia San Pedro biharamunera arte (ekainaren 30a arte) herriko plazaren erdian egoten da.
EGITARAUA 2019:
Ekainak 23, igandea: