Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Geoparkea - Flysch beltza - Geoparkeko itsas hondoak eta flysch zaharrena

Geoparkea - Flysch beltza - Geoparkeko itsas hondoak eta flysch zaharrena

  • Irudia

Ibilaldi harrigarria Geoparkeko itsas hondo zaharrenetan barrena. Debako hondartza bikainean eta itsas pasealekuan egiten den oinezko bisita honek aukera ematen digu, gidari espezializatu baten eskutik, Geoparkeko flysch ezezagunenaren, hau da, Debako flysch beltzaren, sekretuen berri jakiteko.

Udalherria: Deba

Lekua: Debako Turismo Bulegoa

Ordua: 18:30

Hasiera: 2020/07/29

Amaiera: 2020/07/29

Sarrerak: 5,00 / 8,00

Debako Turismo Bulegoa

Udaletxea <br> Portu, 1 (20820) Deba

Telefonoa: 943192452
Faxa: 943192894
Weba: www.deba.net
Emaila: turismo@deba.net

100 milioi urteko bidaia egingo dugu iraganera, Bizkaiko Golkoa zabaldu zen hasierako garaietara, eta itsaspeko paisaia zoragarria bistaratuko dugu: koralezko arrezife handiak, itsaspeko abaniko sakonak, lurrikarak eta naturaren harribitxi bereziak, hala nola Debako septariak.

Iraupena: 01:30
Bisitari kopuru mugatua: 25
Beharrezkoak: Jantzi egokiak eguraldiaren arabera.
Prezioa: 8,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 5,00 € )

Irteera puntuak (Konsultatu)
Debako turismo bulegoa.

MUTRIKU: Txurruka plaza z/g 20830 Mutriku Tel. 943 603 378
DEBA: Ifar kalea 4 20820 Deba Tel. 943 192 452
ZUMAIA: Kantauri plaza 13 20700 Zumaia Tel. 943 14 33 96



Ekei Kulturweb S.L.L.