Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Marco Mezquida

Kontzertua: Marco Mezquida

  • Marco Mezquida (argazkia: Andrés Pino)

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Marco Mezquida pianistaren kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia

Ordua: 12:30

Hasiera: 2020/07/26

Amaiera: 2020/07/26

Sarrerak: 15 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


  • Marco Mezquida (pianoa)
  • Masa Kamaguchi (kontrabaxua)
  • Pablo Selnik (xirula)
  • David Xirgu (bateria)

Alemaniako musikagile ospetsua jaio zela 250 urte beteko diren honetan, Marko Mezquidak eskaintzen dion omenaldia da Beethoven Collage. Mallorcako piano-jotzaileak, Ludwig van Beethoven jenialaren unibertso musikalean barneratu eta, bere sormen txundigarriarekin, haren sorkariak interpretatuko ditu. Jatorrizko obrari dion maitasun sakonetik jaiotako lana da, baina XXI. mendeko inprobisatzaile eta konpositore baten prismatik egina. Emaitzak boterea, sotiltasuna, edertasuna eta umorea elkartzen ditu. Hala, Beethovenen musikak inprobisazio askearekin, erritmo herrikoiekin, jazzarekin, musika latinoarekin eta flamenkoarekin bat egiten du modu organiko bezain iradokitzailean. Mezquidak horrelako proiektuei beti aplikatzen dien zorroztasunarekin, jakina, duela bi urte Ravel's Dreams lanarekin erakutsi zuen bezala, Maurice Ravel frantses konpositore handiaren obra berrinterpretatu zuenean.



Ekei Kulturweb S.L.L.