Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Dave Holland - Kenny Barron Trio

Kontzertua: Dave Holland - Kenny Barron Trio

  • Dave Holland - Kenny Barron Trio

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Dave Holland - Kenny Barron Trio taldearen kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 17:00

Hasiera: 2020/07/26

Amaiera: 2020/07/26

Sarrerak: 30 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.

  • Dave Holland (kontrabaxua)
  • Kenny Barron (pianoa)
  • Johnathan Blake (bateria)

Azken hamarraldiotan jazzaren historiari ekarpen garrantzitsu gehien egin dioten musikarien artean daude Dave Holland eta Kenny Barron. Johnathan Blake gazteagoa da, baina ezin hobeto prestatua dago jada hain maisu handien lekukoa hartzeko. Asmatu egin dute, beraz, Barronek eta Hollandek, proiektu zirraragarri honetan bateria haren esku uztean. 2014an hasi ziren biak elkarlanean, The Art of Conversation disko txalotua argitaratu eta duo formatuan eskaini zituzten hainbat kontzerturekin. Kenny Barron, hasteko, Dizzy Gillespie, Stan Getz, Yusef Lateef eta Freddie Hubbard bezalako izarren alboan ondu zen, bere hirukote eta boskoteekin arrakasta lortu aurretik, baita piano hutseko kontzertuetan ere. Barronek Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen 2000. urtean. Dave Hollandek ere karrera aparta garatu du. In a Silent Way eta Bitches Brew disko mitikoak grabatu zituen Miles Davisekin; Circle (Chick Corea eta Anthony Braxtonekin) eta Getaway (John Abercrombie eta Jack Deemaknetterekin) abangoardiako taldeetan aritua da, eta formatu txiki eta handiko bandak zuzendu ditu geroztik. Johnathan Blakek, berriz, ospe handia bereganatu du The Mingus Big Band, Tom Harrellen boskotea eta Kenny Barronen hirukotea bezalako talde garaikideetan parte hartu izanari esker.

Lekua: Kursaalgo Auditorioa.



Ekei Kulturweb S.L.L.