Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Fabrizio Bosso Quartet

Kontzertua: Fabrizio Bosso Quartet

  • Fabrizio Bosso

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Fabrizio Bosso Quartet taldearen kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia

Ordua: 12:30

Hasiera: 2020/07/25

Amaiera: 2020/07/25

Sarrerak: 12 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


  • Fabrizio Bosso (tronpeta)
  • Julian Oliver Mazzariello (pianoa)
  • Jacopo Ferrazza (kontrabaxua)
  • Nicola Angelucci (bateria)

Fabrizio Bossok teknika txundigarriz jotzen du tronpeta. Zerikusi handia izan dute horretan musika klasikoan oso gaztetatik egindako ikasketek, baina baita haren fraseatze-zentzu eta swing apartak ere. 1999an, Italiako Musica Jazz aldizkari espezializatuak urteko talentu berririk onena izendatu zuen. 2000. urtean hasi zen bere diskoak grabatzen eta, ordutik hona, ia hogeita hamar argitaratu ditu. Hor ikusten da haren sormen-ahalmena eta musika-ingurune desberdinetan mugitzeko malgutasuna. Bikote eta hirukote formatuetan lan egin du baina bere laukote eta boskote propioen lider ere izan da, hori bai, beti italiar musikari onentsuen batzuk lagun dituela. Nazioarte mailan, aipatzekoak dira Randy Brecker-ekin eta Charlie Hadenekin egin dituen elkarlanak, azkeneko horrek bere Liberation Music disko jada klasikoaren promozio-birako hainbat kontzertutarako kontratatu baitzuen.



Ekei Kulturweb S.L.L.