Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Makaya McCraven

Kontzertua: Makaya McCraven

  • Makaya McCraven

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Makaya McCraven bateria jolearen kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 18:00

Hasiera: 2020/07/25

Amaiera: 2020/07/25

Sarrerak: 25 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


Makaya McCravenek erritmoaren zientifiko gisa definitzen du bere burua. Bateria-jotzaile, ekoizle eta soinuen artisau hau, gaur egun, Chicagoko kulturako protagonista nagusietakoa dugu. Berezkoak dituen sormen-indarra eta estilo intuitiboa direla eta, alferrik dira McCraven sailkatzeko saiakera oro. Yusef Lateef, Archie Shepp eta Marion Brown bezalako maisu konformagaitzekin ikasi ondoren, ez da harritzekoa, bere karreraren hasieratik, jazzaren eta elektronikaren arteko mugak nahastera iristea. McCravenentzat ez da nahikoa abangoardian egotea, aldiz, datozen olatu berriei aurrea hartzen saiatzen da. Musikazaleek nahi badute jakin zer datorren, ez daukate McCravenen azken diskoa entzun besterik, Universal Beings, LP bikoitz bat non New York, Chicago, Londres eta Los Angeleseko talentu gaztez inguratu den. Gazte horiek, Makaya bezalaxe, bide berriak esploratzeko irrikaz baitaude.

Lekua: Kursaalgo Auditorioan.



Ekei Kulturweb S.L.L.