Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Marc Ribot + Fire! Orchestra

Kontzertua: Marc Ribot + Fire! Orchestra

  • Marc Ribot
  • Fire! Orchestra

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Marc Ribot gitarra jolearen eta Fire! Orchestra taldearen kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Trinitate Plaza

Ordua: 21:00

Hasiera: 2020/07/25

Amaiera: 2020/07/25

Sarrerak: 30 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


Marc Ribot

  • Marc Ribot (gitarra, ahotsa)
  • Jay Rodriguez (saxo tenor, txirula)
  • Brad Jones (baxua)
  • Ches Smith (bateria)

Marc Ribot oso estimatua da Heineken Jazzaldiko ikus-entzuleen artean. Iaz jo zuen azkeneko aldiz, Bagatelles Marathon txundigarriaren barruan, John Zorn zuzendari zuela. Ribot gitarra-jotzaile malgua da: distira berbera erakusten du jazzean, bluesean, klezmer musikan, funkean, son kubatarrean, cumbian, edota musika inprobisatuan. Songs of Resistance haren matxinada artistikoa da Estatu Batuetan bizi duten une politikoaren aurka, eta, bere proiektu guztietan bezala, berebiziko grina jartzen du bere lanean. "Kanta hauek entzun edo abestu nahi izango nituzkeen Donald Trump hautatua izan zenetik hona joan naizen mitin guztietan. Iraganeko gizarte-mugimenduetako abesti sinbolikoak berreskuratu nahi izan ditut, gaur egun ere baliagarri izan daitezen", azaldu du Ribot berak. Horregatik, Songs of Resistance emankizunean AEBetako eskubide zibilen aldeko mugimenduaren abestiak (We Are Soldiers in the Army, We'll Never Turn Back) eta Europako beste batzuk biltzen dira (Bella ciao, Fischia il vento), bai eta mexikar bat ere (Rata de dos patas).

Fire! Orchestra

  • Mats Gustafsson (saxo baritonoa)
  • Johan Berthling (baxua)
  • Andreas Werliin (bateria)
  • Mariam Wallentin (ahotsa)
  • Sofia Jernberg (ahotsa)
  • Josefin Runsteen (biolina)
  • Anna Lindal (biolina)
  • Leo Svensson (txeloa)
  • Per Texas Johansson (klarinetea)
  • Christer Bothén (klarinetea)
  • Isak Hedtjäm (klarinetea)
  • Alexander Zethson (pianoa)
  • Susana Santos Silva (tronpeta)

Fire! 2009an irten zeneszenara, hiruko formatuan. Taldekideak TheThing, Tape, Wildbirds eta Peacedrums bezalako taldeetan esperientzia interesgarria metatzen zuten hiru musikari suediar ziren. MatsGustafsson (saxoa), Johan Berthling (baxua) eta Andreas Werliin (bateria) musika inprobisatuaren ikuspegi berri bat jorratzeko elkartu ziren, jazz free deitua, rock psikodelikoa eta noisea erreferentzia gisa hartuta. Emaitza musika bizia eta gupidagabea izan zen. 2013an, Suediako jazzean, inprobisazioan eta abangoardian mugitzen ziren 28 musikari gonbidatzea erabaki zuen hirukoteak, eta hala jaio zen Fire! Orchestraren lehen bertsioa. Orain, beste aldaera batekin datoz: banda txikiagoa eta akustikoagoa eratu dute, biolin eta klarineteetan azentua jartzen duena. Horrek soinu erabat desberdina sortzen du eta beste bira bat ematen dio jatorrizko hirukoaren musika moldeari, proiektuaren indar nagusia izaten jarraitzen baitute.



Ekei Kulturweb S.L.L.