Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Hiromi

Kontzertua: Hiromi

  • Hiromi

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Hiromi pianistak eskainiko duen kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 18:00

Hasiera: 2020/07/24

Amaiera: 2020/07/24

Sarrerak: 25 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


Hiromi pianista japoniar ospetsua benetako haizete artistikoa da, bere teknika perfektuari, bere sentiberatasun gainezka eta gogo kutsakorrari esker. Hiromi ikusgarria da bere exekuzioan, eta zuhurki aukeratzen du bere errepertorioa, eta hori are nabarmenagoa izango da Donostian bakarrik egingo duen lehen piano errezitaldi honetan. 2010ean etorri zen lehen aldiz Heineken Jazzaldira, Stanley Clarkeren laukotearen parte gisa, eta dagoeneko ikusleak liluratu zituen. Ondoren, bi aldiz itzuli zen bere hirukoteekin (2011 eta 2013) eta bikote eginez Edmar Castañeda arpistarekin (2017), publiko eta kritikaren onespena lortuz. Hiromik fresko jarraitzen du, Duet, 2009an Chick Corearekin Tokion egin zuen zuzeneko disko bikoitzan parte hartzeagatik ezagutzera eman zenean bezala, baina, gainera, hainbesteko esperientzia hartu du, ezen gaur egungo jazz pianoaren olinpoan baitago.

Lekua: Kursaalgo Auditorioa.



Ekei Kulturweb S.L.L.