Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: John Zorn New Masada Quartet

Kontzertua: John Zorn New Masada Quartet

  • John Zorn New Masada Quartet

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, John Zorn New Masada Quartet taldearen kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Trinitate Plaza

Ordua: 21:00

Hasiera: 2020/07/24

Amaiera: 2020/07/24

Sarrerak: 40 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


  • John Zorn (saxoa)
  • Dave Douglas (tronpeta)
  • Greg Cohen (baxua)
  • Joey Baron (bateria)

John Zorn, Donostiako Jazzaldia Saria 2019, jazzaren azkeneko hiru hamarraldiotako musikari eta konpositore eragingarrienetako bat da. Haren obraren neurrigabetasuna eta haren ikasleen aldaberatasuna egiaztatuta geratu ziren Heineken Jazzaldian, beste 30 bat musikarirekin batera, eskaini zituen bi musika-maratoietan (2013ko Masada Marathon eta 2019ko Bagatelles Marathon). Orain, herritarren aklamazioz itzuliko da Jazzaldira, eta proiektu berezi eta esklusibo batekin, itzuli ere. Bere jatorrizko laukotea, Masada, berreskuratu eta New Masada modura eguneratu du. Hurbilagoko formatua da, ohikoak dituen maratoien handitasunik gabea, baina saxofoiarekin duen maisutasuna erakusteko aukera ematen diona. Eta, beti bezala, musikari apartak dakartza berarekin, kartel-buru izaten direnak zein bere proiektuarekin datorrenean. Aipatzekoa da oso gutxitan biltzen duela John Zornek Masada, eta New Masadarekin batera jardutea Jazzaldi honetarako proiektu bakar eta esklusiboa dela.



Ekei Kulturweb S.L.L.