Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Kurt Elling - Danilo Pérez Dúo

Kontzertua: Kurt Elling - Danilo Pérez Dúo

  • Kurt Elling - Danilo Pérez Dúo

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan,Kurt Elling - Danilo Pérez Dúo taldearen "Secrets Are The Best Storie" kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia

Ordua: 12:30

Hasiera: 2020/07/23

Amaiera: 2020/07/23

Sarrerak: 20 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


  • Kurt Elling (ahotsa)
  • Danilo Pérez (pianoa)

Kurt Elling jazzeko abeslari onenen artean dago: entzun orduko ezagutzen da haren ahotsa. Oreka miragarriz uztartzen ditu teknika, dotorezia, sakontasun emozionala eta giza izaeraren behatzaile zorrotz bihurtzen duen ironiazko umorea. Prentsa espezializatuak goraipamen sutsuak eskaini dizkio eta mundu guztian jaso ditu txaloak, hala jaialdi handietan nola Etxe Zuria bezalako agertoki esklusiboetan, bertan abestu baitzuen Obama presidenteak eman zuen lehenengo gala-afarian. Haren errepertorioan, trebezia handiz tartekatzen dira jazzeko estandarrak eta jatorrizko konposizioak, betiere, musikaren eta olerkiaren arteko batasuna bilatuz. Grammy saria irabazi zuen 2009an Dedicated to You: Kurt Elling Sings the Music of Coltrane and Hartman lanagatik, eta beste hamalau aldiz izendatu dute sari horretarako.

Danilo Pérez panamarra bere lankideek gehien estimatzen duten jazzeko pianistetako bat bihurtu da. Edozerekin konformatzen ez diren hainbat liderrekin lan egin du, horien artean, Dizzy Gillespie, Jack DeJohnette, Steve Lacy, Lee Konitz, Charlie Haden, Wynton Marsalis, Gary Burton edota Roy Haynes. 2010ean, jazzean historia egiten ari den Wayne Shorter-en laukotean sartu zen, John Patitucci eta Brain Bladerekin batera. Gainera, estilo propioarekin garatu du bere ibilbidea hainbat talderen lider gisa –The Global Messengers da horietan berriena– eta Grammy sarietarako hainbat izendapen lortu ditu.

Secrets Are The Best Stories emankizunean, Elling eta Pérez jazzeko maisu konpositore handien –Wayne Shorter, Jaco Pastorius, Vince Mendoza…– eta zenbait poeta unibertsalen –Franz Wright, Robert Bly edota Toni Morrison, 1993an Literaturako Nobel saria irabazi zuena–alderdi lirikoenetan murgiltzen dira. Bi talentu ikaragarri horien batasunaren emaitza edertasun deskribaezineko kontzertu bat da.



Ekei Kulturweb S.L.L.