Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Graham Nash

Kontzertua: Graham Nash

  • Graham Nash

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Graham Nash musikariaen kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 23:30

Hasiera: 2020/07/23

Amaiera: 2020/07/23

Sarrerak: 30 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


  • Graham Nash (ahotsak eta gitarra)
  • Shane Fontayne (gitarra eta ahotsak)
  • Todd Caldwell (teklatuak eta ahotsak)

Graham Nash britainiarra rock klasikoaren hainbat jarraitzaileren soinu-bandaren parte da azken bost hamarraldiotan. The Hollies taldean hasi zen (British Invasion zelakoaren aitzindarietako bat bere gitarra-pop harmonikoarekin). Gero, Crosby, Stills & Nash supertaldea etorri zen (nora, geroago, Neil Young gehituko baitzen). Bi taldeekin, Rock & Roll Hall Of Fame-ko parte da. Ez da ahaztu behar, jakina, bakarka egin duen ibilbidea: 1971n estreinatu zen Songs For Beginners diskoarekin, eta haren azken lana, This Path Tonight (2016), goi postuetan egon zen Britainia Handiko eta Estatu Batuetako zerrendetan. Nashen karrera diskografikoak loraldi bat izan zuen, beraz, urte hartan. Aipatzekoa da, halaber, Over The Years (2018) bilduma-lana, disko bikoitz bat non 50 urteotako bere abesti ezagunenak eta argitaratu gabeko beste dozena bat pieza biltzen dituen. Graham Nash, disko horretan oinarriturik, berriro errepidean da, bira berri bati gogotsu ekiteko.

Lekua: Kursaalgo Auditorioa.



Ekei Kulturweb S.L.L.