Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Abdullah Ibrahim

Kontzertua: Abdullah Ibrahim

  • Abdullah Ibrahim (argazkia: Ines Kaiser)

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Abdullah Ibrahim pianistak eskainiko duen kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 18:00

Hasiera: 2020/07/23

Amaiera: 2020/07/23

Sarrerak: 25 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


Musikari hegoafrikar honek heldutasun artistiko bikaina erdietsi du: esperientziaren, sentsibilitatearen eta sormenaren gailurrean dagoela esan daiteke. Lurmutur Hirian jaio zen 1934an eta haurtzarotik gogoratzen ditu Afrikako kantu tradizionalak, musika erlijiosoa eta jazza, gaurko bere musikan argi islatzen diren eraginak guztiak ere. Musika munduko bere lehen urratsak Duke Ellington berak gidatu zituen, eta, gerora, bere herrialdeko instrumentista belaunaldi bikain baten ikur eta estandarte bihurtuko zuen estilo propioa garatzeko gai izan zen. Azken berrogei urteotan etenik gabe goraipatu izan dute munduko agertoki printzipaletan eta jaialdi handienetan. Heineken Jazzaldian eskainitako aurreko emanaldiak jazz-zale guztien oroimenean josita daude oraindik, eta, dudarik gabe, zedarri berri bat ipiniko du bakarkako piano emanaldi honekin.

Lekua: Kursaalgo Auditorioa.



Ekei Kulturweb S.L.L.