Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Enrico Rava + Cécile McLorin Salvant

Kontzertua: Enrico Rava + Cécile McLorin Salvant

  • Enrico Rava
  • Cécile McLorin Salvant

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Enrico Rava Tribe tronpeta-joleak eta Cécile McLorin Salvant abeslariak eskainiko duten kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Trinitate Plaza

Ordua: 21:00

Hasiera: 2020/07/23

Amaiera: 2020/07/23

Sarrerak: 35 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


Enrico Rava

  • Enrico Rava (tronpeta, fliskornoa)
  • Gianluca Petrella (tronboia)
  • Francesco Bearzatti (saxo tenorra)
  • Francesco Diodati (gitarra)
  • Giovanni Guidi (pianoa)
  • Gabriele Evangelista (baxua)
  • Enrico Morello (bateria)

Enrico Rava tronpetaria, italiar jazzeko patriarka izateaz gainera, Europako jazzaren esparruan eragin handienetakoa duen musikaria da. Mende erdi bat baino gehiago da bere ibilbideari ekin ziola Gato Barbieri edo Steve Lacyren mailako artisten alboan. New Yorkera bizitzera joan eta hainbat elkarlan egin zituen Carla Bley, John Abercrombie eta Cecil Taylor-ekin; geroztik, Lee Konitz, Pat Metheny, John Scofield, Dave Douglas, Geri Allen, Miroslav Vitous eta Joe Lovanorekin ere lan egin zuen. 70eko hamarraldiaren erdi aldera, Italiara itzuli zen eta herrialde hartako jazza biziberritu zuen, gaur oraindik gailurrean dauden hainbat musikari gazte –Paolo Fresu, Stefano Bollani, Gianluca Petrella…– ezagutzera eman zituelarik. 80 urte bete dituenean, Ravak proiektu berezi hau jarri du abian non, bere konposizio adierazgarrienak gogoratzeaz gainera, konposizio berriak ere sartu baititu. Italiar musikariz eratutako super-talde batez inguraturik dator. Horien artean nabarmentzekoak dira Gianluca Petrella –tronboi-jotzaile onena hautatu dute bi alditan DownBeat aldizkari ospetsuko kritikariek–, Francesco Bearzatti saxofonista paregabea eta Giovanni Guidi pianista dinamikoa.

Cecile McLorin Salvant

Gaztea, desberdina, asmamen handikoa, estiloduna, Cécile McLorin Salvant hurbileneko jazza iraultzeko gai izan den abeslaria da, eta une honetan sasoi onenean dagoena. 2018an, Heineken Jazzaldian eskaini zuen azken emanaldian, sekulako arrakasta bildu zuen, eta Trinitate Plazan izan zirenetako asko oraindik hunkitu egiten dira haren Alfonsina y el mar-en interpretazioa eta, oro har, kontzertu osoa gogoratzen dutenean. Jazzeko ezein abeslarik ez du Cécile McLorin Salvant-ek baino arrakasta handiago eta azkarragorik lortu, 2010ean Thelonious Monk Jazzeko Nazioarteko Saria irabazi (Dee Dee Bridgewater, Dianne Reeves, Kurt Elling, Patti Austin eta Al Jarreau-k osatu zuten epaimahaia) eta DownBeat aldizkari espezializatuak jazzeko abeslari emakumezko onenaren koroa jarri zionetik. Cécilek argitaratutako The Window diskoak Grammy saria irabazi zuen 2019an, Jazzeko Disko Bokal Onenaren kategorian, 2018an Dreams & Daggers diskoarekin eta, 2016an, For One to Love izenekoarekin lortu zituenak ahaztu gabe.



Ekei Kulturweb S.L.L.