Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Miho Hazama & Summer Big Band Musikene

Kontzertua: Miho Hazama & Summer Big Band Musikene

  • Miho Hazama

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Miho Hazama & Summer Big Band Musikene taldearen kontzertua. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia

Ordua: 18:00

Hasiera: 2020/07/22

Amaiera: 2020/07/22

Sarrerak: 12 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


  • Miho Hazama (konposizioa, konponketa, zuzendaritza)
  • Summer Big Band Musikene (banda)

Miho Hazama konpositore, moldatzaile eta zuzendari japoniarra New Yorkeko eszenako talentu gazte liluragarrienetako bat bihurtu da, eta DownBeat aldizkari espezializatu ospetsuak etorkizun handieneko 25 musikarien artean kokatu du. Iaz Trinitate Plazan eman zuen kontzertuarekin hunkitu gintuen Maria Schneiderren ikaslerik onenetako bat da. 2015ean BMI Charlie Parker konposizio sari ospetsua irabazi ondoren, Hazamak Tokioko Filarmonika, Ryuichi Sakamoto, Vince Mendoza, WDR Big Band, NHK Symphony Orchestra eta zuzendari gisa ibili den Danish Radio Big Band-etzat konposizio eta moldaketa lanak egin ditu.

Miho Hazama Donostian Europa mailan erreferentzia bihurtzen ari den Summer Big Band Musikeneren buru aurkeztuko da, Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) ikasle edo ikasle ohiak diren hamabost musikari baino gehiagok osatzen duten talde apartarekin.



Ekei Kulturweb S.L.L.