Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Joan Margarit & Carles Margarit

Kontzertua: Joan Margarit & Carles Margarit

  • Joan Margarit & Carles Margarit

Donostiako Heineken Jazzaldiaren 55. edizioaren barruan, Joan Margarit & Carles Margarit taldeak eskainiko duen "No era lluny ni difícil" ikuskizun poetiko-musikala. KONTZERTUA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia

Ordua: 12:30

Hasiera: 2020/07/22

Amaiera: 2020/07/22

Sarrerak: 12 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Orain arte erosi diren sarrera guztiak  baliogabetuko dira eta haiei dagokien zenbatekoa itzuli egingo da maiatzean  zehar. Internet bidez erosi direnak automatikoki itzuliko dira ordainketa egiteko  erabilitako kreditu-txartelera. Leihatilan txartel bidez edo eskudiruarekin  erositakoen kasuan, Victoria Eugenia antzokiko leihatila berriro ireki arte  itxaron beharko da.


  • Joan Margarit (poemak)
  • Carles Margarit (saxoa, konposizioa, musika-zuzendaritza)
  • Albert Bover (pianoa)
  • Horacio Fumero (kontrabaxua)

No era lluny ni difícil/Ez zen urrunekoa, ez-eta zaila ere ikuskizun poetiko-musikala da eta Joan Margarit-en –2019ko Cervantes saria– olerkia du ikuskizunak ardatz. Jazza eta poesia uztartzen dira proposamen honetan, eta bertan Joan Margarit Kataluniako eta espainiar literaturako poeta handiaren olerkiak proiektatzen dira, bere ahots propioan. Muturreko sentiberatasuna Carles Margarit konpositore, moldatzaile eta saxofoi-jotzailearen eskuetan; olerki horiek jazzeko atmosfera batean kokatzen ditu, eta hitzen edertasunarekin bat datorren soinu-bilgarri bat eraikitzea lortzen du. Egiazko luxua zentzumenentzat.



Ekei Kulturweb S.L.L.