Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Nosferatu Zikloa: "Fokua: Fassbinder"

Nosferatu Zikloa: "Fokua: Fassbinder"

  • "Fokua: Fassbinder" Nosferatu Zikloaren kartela

Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, Tabakalerak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Nosferatu Ziklo berria antolatu dute. Oraingoan Tabakalerako Zinema 1. Aretoan "Fokua: Fassbinder" zikloko pelikulak proiektatuko dira.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera

Ordua: 19:00

Hasiera: 2019/10/2

Amaiera: 2020/06/20

Sarrerak: 3,50 €

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Ziklo honetan bidaia liluragarri bat egingo dugu 58 saiotan Fassbinderren obran barrena. Zinegile alemanak zuzendutako 35 film luze eta bi film laburrak proiektatuko dira, baita bere bi telesailak ere: "Zortzi orduk ez dute egun bat osatzen"("Acht Stunden sind kein Tag", 1972-1973) eta "Berlin Alexanderplatz" (1980) monumentala.

Programazio hau beste saio batzuekin osatuko da; Fassbinder + Plus izena eman zaion hautaketa bat da, 17 film ikusteko aukera emango diguna. Film horien artean batzuk modu desberdinetan daude lotuta Fassbinderrekin eta bere obrarekin, zinegilearen inspirazio-iturri izan ziren beste batzuk –All That Heaven Allows (Douglas Sirk, 1955), Vivre sa vie (Jean-Luc Godard, 1962)– eta bere eraginpean sortuak beste zenbait –¿Qué he hecho yo para merecer esto? (Pedro Almodóvar, 1984), Far from Heaven (Todd Haynes, 2002)–. Gainera, hitzaldiak emango dira zinegile berezi honen irudia gertuagotik ezagutzeko.

Beti bezala, zikloarekin batera bi liburu editatuko dira ‒bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz‒ zuzendari alemanaren lanari eskainiak. Lehena, Rainer Werner Fassbinder. Amor y rabia, Colección Nosferatuko 16. zk., Quim Casasek koordinatu du eta 21 autorek parte hartu dute bertan; Rainer Werner Fassbinder. Ametsak abian jartzen dituzten emozioak, Nosferatu bildumako 8. zk., Carlos Losillak idatzia da, eta Aritz Gorrotxategik euskaratua.

Rainer Werner Fassbinderrek bizkor bizi eta filmatu zuen. Jean-Luc Godardentzat, Indartsuenaren legearen (Faustrecht der Freiheit, 1975) zuzendariari miresmen handiena zien zinegileetako bat zela kontuan hartuta, Fassbinderrek berak bakarrik egin zuen Alemaniako Zinema Berrian funtsezkoa. Gehiegi esatea beharbada, zeren eta hirurogeita hamarreko urteetan Wim Wendersek eta Werner Herzogek ere garrantzizko ekarpena egin baitzioten Alemaniako zinemagintza berritzaile baten sorkuntzari. Hala eta guztiz ere, Fassbinderrek bere filmografia eraikitzean erakutsitako amorrazioak eta irmotasunak ez dute parerik Europako zineman. Hogeita hemeretzi pelikula egin zituen 1969 eta 1982 bitartean, gehi bi film labur aurretik 1966an. Bi telesail ere zuzendu zituen eta haietako bat, "Berlin Alexanderplatz", Europako fikzio katodikoaren erreferente bat da gaur egun.

Fassbinderren estiloa zuzena eta berehalakoa da, soila zenbaitetan, eta gero eta eszeptikoagoa; bere antzerki konpainiatik sortutako antzezle talde egonkor batekin lan egin izan zuen beti; diskurtso garratz bat garatu zuen bere obran klase arteko desberdintasunei, Estatu terrorismoari, identitate sexualari eta otzantasunean eta mendekotasunean oinarritutako amodiozko harremanei buruz, eta trilogia bat ere eskaini zion gerraosteko Alemaniari. Petra von Kanten malko saminak (Die bitteren Tränen der Petra von Kant, 1972), Denok deitzen gara Ali (Angst essen Seele auf, 1974), Lili Marleen (1981) eta Lola (1981) filmek, ezagunenetakoen artean, estilo erostezin bat, arau sozialen eta zinearen konbentzioen aurkako deskarga haserre bat zehazten dute.

Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, Tabakalerak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak antolatu dute zikloa. Laguntzaileak: Goethe-Institut Madrid eta Rainer Werner Fassbinder Foundation.

Egitaraua:

Urriak 2 de octubre:

  • El matrimonio de Maria Braun (Die Ehe der Maria Braun, 1978)
    • Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbardaketen erdian, Maria Hermann Braun soldaduarekin ezkontzen da fronte errusiarrera Itzuli baino egun bat lehenago. 1945ean jakinarazten diote Hermann desagertuta dagoela. Hortaz, gerraosteari bakarrik aurre egin beharko dio. Maria Braunek argi dauka aurrera egin behar duela.
    • En mitad de los bombardeos aliados durante la Segunda Guerra Mundial, Maria se casa con el soldado Hermann Braun el día antes de que este tenga que volver al frente ruso. En 1945 le comunican que se encuentra desaparecido, por lo que tendrá que enfrentarse en solitario a la dura posguerra. Maria Braun está determinada a prosperar y a salir adelante.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Urriak 9 de octubre:

  • El vagabundo (Der Stadtstreicher, 1966)
    • Ibildaun batek Munich-eko kaleetan pistola bat aurkitzen du.
    • Un vagabundo encuentra en las calles de Múnich una pistola.
  • El pequeño caos (Das kleine Chaos, 1966)
    • Hiru gaztek aldizkarietarako harpidetzak saltzeko aitzakia erabiltzen dute apartamentuetan lapurreta egiteko.
    • Tres jóvenes utilizan el pretexto de vender suscripciones a revistas para asaltar apartamentos.
  • El amor es más frío que la muerte (Liebe ist kälter als der Tod, 1969)
    • Franz Walsch prostituta batekin bizi den eta "hilketaren sindikatuarekin" bat egin nahi ez duen delitugile arrunt bat da. Bere kontura lan egitea gustuko du, eta lapurreta bat prestatzen du haiei ezer esan gabe. Sindikatukoek "gorila" batzuei hura jipoitzeko agindua ematen diete. Gainera, etxean, Bruno izeneko zelatari bat jartzen diote –Franz Brunoz maiteminduta dago–, Franzen mugimendu guztiak zelatatzeko.
    • Franz Walsch es un delincuente común que vive con una prostituta y que se resiste a unirse al "sindicato del crimen". Le gusta trabajar por su cuenta y prepara un gran golpe sin contar con ellos, que encargan a unos matones que le den una paliza. Además, le ponen un espía en casa, Bruno, de quien Franz está enamorado, para estar informados de todos sus pasos.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Urriak 16 de octubre:

  • Los dioses de la peste (Götter der Pest, 1970)
    • Franz espetxetik atera berri da eta gau-klub batean kantatzen duen Joanna –neska-lagun ohia– ikustera doa. Joanna Franz laguntzeko prest dagoen arren, honek uste du Joanna posesiboegia dela eta bere aldamenean gehien maite duen ondasuna galtzen duela, askatasuna alegia. Horregatik, Joanna utzi eta Margarethe-rekin hasten da. Aldi berean, bere antzinako negozioetara itzultzen saiatzen da.
    • Franz acaba de salir de la cárcel y va a ver a Joanna, su antigua novia, que canta en un club nocturno. Ella está dispuesta a ayudarle, pero Franz piensa que es demasiado posesiva y que a su lado pierde su bien más preciado, la libertad, por lo que la deja y comienza a ver a Margarethe. Al mismo tiempo intenta volver a sus negocios de antaño.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Urriak 18 de octubre:

  • 19:00: Hitzaldia
    • Fassbinder en el contexto del Nuevo Cine Alemán
    • Hizlaria: Violeta Kovacsics
      • Hizkuntza: gaztelania
  • 20:00: Une jeunesse allemande (2015)
    • Fassbinder + Plus
    • Armada Gorriaren Frakzioa (Rote Armee Fraktion – RAF) Alemaniako ezker muturreko talde terrorista bat izan zen. Andreas Baader eta Ulrike Meinhof ziren bertako buruak eta 70eko hamarkadan jardun zuen batez ere. Hainbat atentatu odoltsu gauzatzen zituzten bitartean, euren pentsamendua eta borroka azaltzen saiatzen ziren arte- eta zinema-ekintzen bitartez.
    • La Fracción del Ejército Rojo (Rote Armee Fraktion – RAF) fue un grupo terrorista alemán de extrema izquierda, liderado por Andreas Baader y Ulrike Meinhof, que desarrolló su actividad fundamentalmente en los años 70. Al tiempo que realizaban diversos atentados sangrientos, intentaban explicar su pensamiento y su lucha a través de acciones artísticas y cinematográficas.
      • Hizkuntza: alemana, frantsesa, ingelesa, francés
      • Azpitituluak: gaztelania

Urriak 23 de octubre:

  • Katzelmacher (1969)
    • Marie Erich-ekin dabil, Paul Helga-rekin oheratzen da, Elisabeth-ek Peter mantentzen du, Rosy-k, diruaren truke, Franz-ekin lo egiten du. Kaleetan, tabernetan, euren etxeetan elkar topatzen dute. Binaka edo taldeka. Hitz egiten dute, eztabaidatzen dute, edaten dute, haserretzen dira, barre egiten dute, aspertzen dira… Elisabeth-ek kontratatu duen Jorgos langile greziarraren iritsierak harreman horiek hankaz gora jarriko ditu.
    • Marie sale con Erich, Paul se acuesta con Helga, Elisabeth mantiene a Peter, Rosy duerme por dinero con Franz. Se encuentran por las calles, en los bares, en sus casas. De dos en dos o en grupo. Hablan, discuten, beben, se enfadan, ríen, se aburren… La llegada de Jorgos, un trabajador griego que Elisabeth ha contratado, hace que estas relaciones salten por los aires.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: euskara, ingelesa

Urriak 30 de octubre:

  • ¿Por qué le dio un ataque de locura al señor R.? (Warum läuft Herr R. Amok?, 1970)
    • R. jaunak bizitza lasaia darama: lorategia duen maila ertaineko etxebizitza eroso batean bizi da emaztearekin eta semearekin. Hauek asko maite ditu, bere gustuko lanean ari da, enpresako arduradunarekin eta lankideekin harreman ona dauka eta lanpostu hobea lortzeko zorian dagoela dirudi; gainera, igandeetan gurasoekin bazkaltzen du. Guztia primeran doan. Baina gau batean R. jaunak zoramen-atake bat izango du.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Azaroak 3:

  • ¿Qué he hecho yo para merecer esto? (1984)
    • Fassbinder + Plus
    • Gloria denbora librerik ez duen etxekoandrea da, anfetaminazalea. Berrogei metro karratuko etxebizitzan senarrarekin –taxi-gidaria–, amaginarrebarekin, bi seme "makarroirekin" eta musker batekin bizi da. Ez da emakume zoriontsua. Senarraren eta bere artean, komunikazio gabezia handiaz gain, emakume alemaniar baten eragina nabarmena da. Duela hamabost urte, senarrak emakume horrentzako lan egin zuen Berlinen, eta orain Madrilera etorriko dela jakinarazi dio Hitlerren memoriak faltsifikatzeko duen plana kontatzera.
      • Hizkuntza: gaztelania

Azaroak 6:

  • Rio das Mortes (1971)
    • Bi adiskidek –Michel eta Günther– uste dute Perun, Rio das Mortes ibaitik hurbil, lurperatuta dagoen altxor inka baten mapa dutela. Baina ez dute nahikoa dirurik bertara altxorraren bila joateko. Hainbat bidetatik dirua eskuratzen saiatu arren ez dute lortzen; eta, amore emateko zorian daudenean, garai batean eurekin lan egin zuen emakume batek esaten die dirua utziko diela euren ametsa betetzeko. Volker Schlöndorff-en ideia batean oinarritutako gidoia.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Azaroak 13:

  • Kafetegia (Das Kaffeehaus, 1970)
    • Ridolfo-ren kafetegia Venezia hiriko esamesen eta gaizki-esateen erdigunea da. Bertan, batez ere diruaz hitz egiten den arren, sentimenduez, maitasunaz eta adiskidetasunaz, leialtasunaz eta errespetagarritasunaz, ideiez eta abar ere hitz egiten da. Bremen-en eta Munich-en antiteater-ek egindako produkzioetan oinarritutako Carlo Goldoni-ren obra homonimoaren telebistarako egokitzapena.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: euskara, ingelesa

Azaroak 20:

  • Whity (1971)
    • 1878, AEBko Mendebaldeko lekuren batean. Erabat gainbeheran dagoen familia bat da western honen protagonista. Ben Nicholson, eskualdeko eta etxeko patriarka, Katherine emaztearekin eta haren lehen emaztearekin izandako bi semeekin –Frank eta Davy– bizi da. Katherine, bere maitalearekin batera –gezurrezko mediku mexikarra–, Ben hiltzea pentsatzen ari da. Whity –familiako esklabo mulatoa– guztien isil-mandatari bihurtu da.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Azaroak 27:

  • El viaje a Niklashausen (Niklashauser fart, 1970)
    • 1476an Hans Böhm artzaina Niklashausen hirira heltzen da bere danborrarekin –egoera berezitan jo ohi du– eta bertan bildutako jendearen aurrean erre egiten du. Ama Birjina azaldu zaiola eta hauxe esan diola adierazten die: eurek erregeen, jaun feudalen eta elizako agintarien pribilegioak eten behar dituztela, eta gizaki guztien arteko berdintasuna Lurrean lortu behar dutela, eta ez zeruan.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Abenduak 4:

  • El soldado americano (Der amerikanische Soldat, 1970)
    • Gau batean, Municheko hiru polizia pokerrean ari dira jokatzen. Hiltzaile profesional bat –erdi alemaniarra erdi estatubatuarra, eta Vietnamgo beteranoa– kontratatu berri dute, legearen barruan eurek akabatu ezin dituzten kriminal batzuk garbitzeko. Proxeneta bat eta aldizkari pornografikoen emakumezko saltzaile bat dira lehen biktimak.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Abenduak 11:

  • Cubalibre (2014)
    • Fassbinder + Plus
    • Molforts (Ferran Font, Marc Verdaguer, Joe Robinson eta Enrique Juncà) bandak konposatu du film labur musikal honen soinu-banda, Fassbinderren eta Günter Kaufmann aktorearen omenez. Kassel-go dOCUMENTA-n (13) zehar sortua.
      • Hizkuntza: ingelesa
      • Azpitituluak: gaztelania
  • Atención a esa prostituta tan querida (Warnung vor einer heiligen Nutte, 1971)
    • Espainian, itsasoaren ondoan dagoen hotel batean, filmazio-talde bat pelikularen zuzendariaren, protagonistaren, diruaren eta materialaren zain dago lanean hasteko. Giroan histeria, gogogabezia, itxaropena, jeloskortasuna, amodio-kontuak eta borrokak nahasten dira. Azkenean, zuzendaria izarrarekin (Eddie Constantine) iristen denean, hau dramaren erdian kokatzen da.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Abenduak 15:

  • Vivir su vida (Vivre sa vie: Film en douze tableaux, 1962)
    • Fassbinder + Plus
    • Honako hau 12 binetatan kontatutako Nana izeneko Parisko gazte baten istorioa da. Aktorea izan nahi du, baina mantentzeko disko-denda batean lan egiten du. Hala ere, bertan irabazten duen dirua bere etxebizitza ordaintzeko aski ez denez, etxeko jabeak etxetik bidaltzen du. Baliabiderik gabe, prostituzioan hastea erabakitzen du. Hortik aurrera, bere bizitza hiriko kafetegietan, hoteleko logeletan eta kaleetan igaroko du.
      • Hizkuntza: frantsesa
      • Azpitituluak: gaztelania

Abenduak 18:

  • Zulatzaileak Ingolstadten (Pioniere in Ingolstadt, 1971)
    • Armadako zulatzaile- talde bat Ingolstadt herri lasaira heltzen da zubi bat eraikitzeko. Taldea, berehala, bertako herritarrentzako atrakzio nagusi bihurtzen da. Berta – Unertl jaunaren etxean neskame gisa lan egiten du eta haren semea den Fabianen proposamenei uko eginez denbora darama– soldaduetako batekin irteten hasten da. Horrek Fabianen zeloak pizten ditu.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: euskara, ingelesa

Abenduak 25:

  • El mercader de las cuatro estaciones (Händler der vier Jahreszeiten, 1972)
    • Hans Epp-ek –garai batean Atzerritar Legioko kidea eta, beranduago, polizia–, gaur egun, hiriko kaleetan orga batekin fruta banatzen lan egiten du. Bizitzan gauza asko atera zaizkio gaizki, eta inoiz ez da bere amaren itxaropen handinahietara heldu. Ezin izan zen gehien maite izan zuen neskarekin ezkondu gizarte-maila diferentekoak zirelako, asko edaten du eta emaztea –Hansen aldamenean jarraitzen du baina ez daki oso ondo zergatik– jo egiten du.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Abenduak 27:

  • Barbara (2012)
    • Fassbinder + Plus
    • 1980ko uda Alemaniako Errepublika Demokratikoan.Barbarak –medikua– baimena eskatu du behin betikoMendebaldera bizitzerajoateko. Zigor moduan, hiriburutikherri batera bidaltzendute lanera. Barbararenmaitale eta Mendebaldean bizi den Jörg-ek ihesa prestatzendu. Barbara zain geratzenda. Etxebizitzak,bizilagunek,udak, landak, badirudi ezerk ez diola axola. Andréizeneko zirujau baten agindutara, pediatria-sailean lanegiten du. Pazienteekin atseginada, baina lankideekinhotza.Bere etorkizuna beste leku batean dagoela ziurdago.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Urtarrilak 1:

  • Mala noche (1985)
    • Fassbinder + Plus
    • Gus Van Sant-ek zuzendutako lehen film luzea. 16mm-ko kamera batekin eta 25.000 dolar inguruko aurrekontuarekin,zuri-beltzeanfilmatu zuen. OregongoWalt Curtis poetaren nobela autobiografikoan oinarrituadago. Walt –janari-denda batean lan egiten duenhogeita hamar urte inguruko homosexuala– Johnny-zmaitemintzenda. Johnny ingelesez hitzbakar bat esatenez dakien etorkin ilegal mexikar heterosexuala da.
      • Hizkuntza: ingelesa, gaztelania
      • Azpitituluak: euskara

Urtarrilak 2:

  • Edward II (1991)
    • Fassbinder + Plus
    • XIV. mendean, aita hil ondoren, Eduardo II.a Ingalaterrakoerrege berriak Piers Gaveston –kontinentean erbesteratuabizi zen– bere maitalea herrialdera itzultzeaahalbidetzendu. Era guztietako arreta jasotzendu etahainbat noble-titulu ematen dizkio. Horrek Isabella erreginarenhaserrea eragingo du. Maitaleak animatuta, Gavestonparetik kentzeko,haren senarra erorarazteko etaboterea eskuratzekoplan bat antolatzeaerabakitzen du.
      • Hizkuntza: ingelesa
      • Azpitituluak: gaztelania

Urtarrilak 3-4-5:

  • "Ocho horas no hacen un día" ("Acht Stunden sind kein Tag", 1972-1973)
    • 4 urtetan 14 film luze egin ondoren, FassbinderrekWDR kate alemaniarrerako telesail hau idatzieta zuzentzendu. Telesailean Koloniako Krüger familiako kideenbizitzengorabeherak kontatzendira. Jochen gaztea –fabrikabateko langilea– Marion-ekin irteten hasten da.Marionek bertako egunkariko iragarki laburren ataleanlan egiten du. Hauxe Jochenen istorioa da, baita beregurasoena, izeba-osabena, lagunena, lankideena etamaitaleena ere.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Urtarrilak 8:

  • Las amargas lágrimas de Petra von Kant (Die bitteren Tränen der Petra von Kant, 1972)
    • Petra von Kant askatasuna eta independentzia lortzeko bere bigarren aldiz banandu berri den goi-mailako moda-diseinatzailea da. Marlene isilarekin bizi da eta lan egiten du. Marlene haren idazkaria, edozertarako laguntzailea eta neskamea da. Egun batean, Petrak Karin izeneko modelo gazte bat ezagutzen du. Karinez berehala maitemintzen da eta hau triangelu tragiko eta grinatsu baten hirugarren ardatz bihurtzen da.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Urtarrilak 15:

  • Askatasuna Bremenen (Bremer Freiheit, 1972)
    • XIX. mendearen lehen erdian Bremengo hiria astindu zuen historia erreal batean oinarritua. Geesche Gottfried, itxuraz emakume gupidatsua, errespetatua eta komunitatean maitatua, pozoia erabiliz hamabost pertsona erailtzeaz akusatzen dute; eraildakoen artean daude senarra, gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, maitaleak..., uneren batean bere planak aurrera eramaten eragotzi zioten guztiak.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: euskara, ingelesa

Urtarrilak 22:

  • Fassbinder – Lieben ohne zu fordern (2015)
    • Fassbinder + Plus
    • Christian Braad Thomsen zuzendari daniarra Rainer Werner Fassbinderren laguna izan zen. Zinemagile alemaniarrak bere lehen filma 1969ko Berlinale zinemaldian estreinatu zuenean ezagutu zuten elkar. Eta, azken aldiz, hil baino hiru aste lehenago egon ziren elkarrekin. Dokumental hau 70eko hamarkadan Thomsenek Fassbinderri egin zizkion eta inoiz argitaratu ez diren elkarrizketa luzeetan oinarritua dago.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Urtarrilak 25:

  • El mundo conectado (Welt am Draht, 1973)
    • Vollmer doktorea da duela zenbait urte sortu, eta gaur egun zuzentzen duen zibernetikako institutuan abian jarritako proiektu iraultzaile baten arduraduna. Bertan, etorkizuna aurreikusteko gailu bat –Simulacron– garatzea lortu dute. Jakina, jende askok frogatu nahi du tresna. Vollmer doktorea hil egin da; bertsio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin du, baina doktorearen hurbileneko laguntzaileak, Stiller doktoreak, hori gezurra dela uste du.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Urtarrilak 29:

  • Nora Helmer (1974)
    • Fassbinderrek Henrik Ibsen-en antzezlana egokitu zuen. Krogstad-ek Nora Helmerri xantaia egiten dio. Torvald –Noraren senarra– zuzendari izendatu berri duten bankuko langilea da Krogstad. Duela urte batzuk Norak Krogstadi dirua uzteko eskatu behar izan zion, gaixorik zegoen senarrarekin batera, Italiara bidaia egiteko. Horretarako, aitaren sinadura faltsifikatzeko zalantzarik ez zuen izan. Orain Krogstad Norari xantaia egiten saiatzen da.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Otsailak 5:

  • Martha (1974)
    • Martha gurasoekin bizi den liburuzain gazte bat da. Erromara bidaia batean, bihotzekoa izan ondoren bere aita hil egiten da. Alemaniako enbaxadan, izapideak egiten ari diren bitartean, Helmut Solomon herrikidea ezagutzen du, Martha baino urte batzuk zaharragoa. Biak liluratuta geratzen dira. Denbora bat beranduago, lagun batzuen ezkontzan, berriro topo egiten dute, elkarrekin irteten hasten dira eta, denbora gutxira, ezkondu egiten dira. Martharentzako infernu baten hasiera da.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: euskara, ingelesa

Otsailak 12:

  • Un chant d'amour (1950)
    • Fassbinder + Plus
    • Desioari buruzko Jean Genet-en poema bisuala. Lan bakan eta haize kontrako hau hainbat urte pasa arte ezin izan zen estreinatu bere eduki (homo)sexualarengatik.
  • Como un pájaro en el alambre (Wie ein Vogel auf dem Draht, 1975)
    • Brigitte Mira-rentzako Fassbinderrek zuzendutako telebistako programa bat.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Otsailak 19:

  • Todos nos llamamos Ali (Angst essen Seele auf, 1974)
    • Emmi-k –Munichen garbitzaile gisa lan egiten duen hirurogei urtetik gorako alarguna– Ali ezagutzen du. Ali etorkin marokoarra da eta Emi baino askoz ere gazteagoa. Elkarrekin irteten hasten dira eta ezkontzea erabakitzen dute, Emmiren familiak, lagunek eta lankideek harreman hori ulertu ez, eta haserretu arren. Fassbinderrek berak miretsitako Douglas Sirk (bereziki All That Heaven Allows) omentzen du, gaztelaniazko izenburu bitxia (jatorrizkoak "beldurrak arima irensten du" esan nahi du) duen intolerantziaren eta arrazakeriaren aurkako maitasun-istorio honetan.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Otsailak 21:

  • All That Heaven Allows (1955)
    • Fassbinder + Plus
    • Alargun aberats batek lorazain berriarekin –gizon dotorea eta emakumea baino gazteagoa– maitasun-harremana hasten du. Harreman horrek emakumearen familia eta lagunak asko nahasten ditu. Ez bere seme-alabek – jada helduak– ezta bizilagunek ere ez dute ondo ikusten emakumea berea baino gizarte-maila baxuagoko norbaitekin ateratzea. Douglas Sirk-en zinemaren klasiko nagusietako bat. Beranduago Fassbinderrek (Angst essen Seele auf) eta Todd Haynes (Far from Heaven) haren bertsioa egin edo hura omendu zuten.
      • Hizkuntza: ingelesa
      • Azpitituluak: euskara

Otsailak 22:

  • Lejos del cielo (Far from Heaven, 2002)
    • Fassbinder + Plus
    • Hartford (Connecticut), 1957ko negua. Cathy Whitaker erdi-/goi-mailako etxekoandrea, bi semeren ama, eta komunitatean maitatua eta errespetatua da. Itxuraz bizitza ederra izan arren, bizitza hori erabat aldatzen da bere senarrak ezkutuan duen sekretua ezagutzen duenean. Une larri horietan bere babes bakarra Raymond izango da, ezagutu berri duen arraza beltzeko lorazain bat. Todd Haynes Douglas Sirken unibertsora hurbiltzen da All That Heaven Allows lanaren bertsio berri honetan.
      • Hizkuntza: ingelesa
      • Azpitituluak: gaztelania

Martxoak 4:

  • Effi Briest (1974)
    • Theodor Fontane-ren nobela ezagunaren egokitzapena. Filmak zuzentzen hasi zenetik Fassbinderrrek gustukoen izan zuen proiektuetako bat. Effie Briest gazteak 17 urte ditu bere gurasoek Geert von Innstetten baroiarekin ezkontzen dutenean. Baroia Effieren amaren garai bateko ezkongaia izan zen eta neskaren adina bikoizten du. Ezkonduta daraman bizitzaren bakardadea eta nahigabea bere senarraren lagun batekin –Crampas maiorra– duen harremanak bakarrik eteten du.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Martxoak 11:

  • La ley del más fuerte (Faustrecht der Freiheit, 1975)
    • Fassbinderrek "Fox" ezizeneko Franz Biberkopf interpretatzen du. Gazte homosexual inuzente eta arduragabe honek, lana galdu eta ahal duen moduan bizirik iraun ondoren, milioi erdi marko irabazten ditu loterian. Diru horri esker, hiriko goi burgesiaren hainbat bileratara joateko aukera dauka. Bilera horietako batean Eugen –porrot egiteko zorian dagoen inprenta bateko enpresari jabearen semea– ezagutzen du eta elkarrekin irteten hasten dira.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Martxoak 18:

  • Beldurrari beldurra (Angst vor der Angst, 1975)
    • Margot eta Kurt senar-emazteen bizitza lasaia eta monotonoa da, gorabehera eta emozio handiegirik gabea. Kurten amarekin, arrebarekin eta honen senarrarekin bizi dira; Margotek egokitzea lortu ez duen ingurune bitxia. Margot haurdun dago eta denbora guztia Bibi alabari – gehien maite duen pertsona– eskaintzen dio. Bat-batean, antsietate- krisi bortitzak jasaten hasten da, bere mundu osoa kolokan jartzera heldu arte.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: euskara, ingelesa

Martxoak 25:

  • Viaje a la felicidad de mamá Küsters (Mutter Küsters' Fahrt zum Himmel, 1975)
    • Lanean ari den fabrikan jende asko kaleratuko dutela iragartzen dutenean, Küsters jaunak bertako nagusia hil eta, ondoren, bere buruaz beste egiten du. Haren alargunak, bakarrik, aurre egin behar dio zorigaitzari; bere semeak eta errainak hilketarekin zer ikusirik izan nahi ez dutelako, eta alaba, gau-klub bateko abeslaria, gertakaria bere ibilbide artistikoa bultzatzeko erabiltzen saiatzen delako. Fassbinderrek gidoia idatzi zuen, Phil Jutzi- k 1929an zuzendutako Mutter Krausen's Fahrt ins Glück filmean oinarrituta.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Martxoak 27:

  • Mutter Krausen's Fahrt ins Glück (1929)
    • Fassbinder + Plus
    • Weimar-ko Errepublikaren zinema proletarioaren klasikoa. Krause ama, Erna alaba eta Paul semea Berlingo sektore txiroenean bizi dira etxebizitza batean. Eurekin batera, prostituta bat eta bere proxeneta bizi dira, logela bat alokatzen baitiete. Krause amak egunkariak saltzen ditu eta Paulek –alkoholikoa eta langabezian– hark irabazitako dirua gastatu ohi du. Diru hori itzultzen saiatzeko eta zorrak ordaintzeko, Paulek lapurreta bat egiten du. Familiaren bizitza okertzen hasten da.
    • Clásico del cine proletario de la República de Weimar. Mamá Krause, su hija Erna y su hijo Paul residen en un piso en el sector más pobre de Berlín. Con ellos viven una prostituta y su proxeneta, que les alquilan una habitación. Mamá Krause vende periódicos y Paul, alcohólico y en paro, se suele gastar el dinero que gana. Para intentar reponerlo y pagar sus deudas, Paul comete un atraco. La vida de la familia comienza a desmoronarse.
      • Intertituluak: gaztelania, alemana, alemán

Apirilak 1:

  • 19:00: Hitzaldia
    • Juliane Lorenz (presidenta de la Rainer Werner Fassbinder Foundation-aren lehendakaria)
      • Hizkuntza: alemana
      • Itzulpena: gaztelania
  • 20:00: Solo quiero que me améis (Ich will doch nur, dass ihr mich liebt, 1976)
    • Homizidioagatik hamar urteko zigorra jaso duen Piterrek psikologo bati bere bizitzaren istorioa kontatzen dio. Izaera otzanekoa eta lotsatikoa, txikitatik jendearekin harremanak izateko eta ulertzen ez zuen munduan bere lekua aurkitzeko zailtasunak izan zituen. Maitasunik gabeko haurtzaro baten ondotik, gizarteak agintzen dion bidea jarraitzen du: ikasketak egiten ditu, lan egiten du, ezkondu egiten da… norbait hiltzen duen egunera arte. Orduan dena aldatuko da.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Apirilak 3, 4, 5:

  • "Berlin Alexanderplatz" (1980)
    • Alfred Döblinen nobelaren telebistarako moldaketa bikaina. Hauxe da Franz Biberkopf-en istorioa. Franz espetxetik atera berri da, amorru biziak eragindako eroaldi batean bere maitalea hiltzeagatik bertan lau urte igaro ondoren. 20ko hamarkadaren bukaera. Berlin hiri zaratatsua eta bizia da. Bertan bizitza berria hasten saiatzen den arren lana aurkitzeko zailtasunak ditu.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Apirilak 8:

  • Gouttes d'eau sur pierres brûlantes (2000)
    • Fassbinder + Plus
    • Franz 19 urteko gaztea da, kultur arloan ipurtarina, eta sexualitate zalantzagarrikoa. Neska-laguna utzi eta maitemindu den Leopold-ekin bizitzera joatea erabakitzen du. Leopold berrogeita hamar urte inguruko aseguru- agentea da. Pixkanaka, elkarren arteko bizitza okertzen doa, Leopolden eta Franz gaztearen artean mendetasun-erlazio gaixotia ezartzen delako. Elkarren artean kexak eta eztabaidak baino ez dira sortzen.
      • Hizkuntza: frantsesa
      • Azpitituluak: euskara

Apirilak 15:

  • El asado de Satán (Satansbraten, 1976)
    • Garai batean "iraultzaren poetatzat" jo zuten Walter Kranz-ek sormen-krisi luzea bizi du. Bi urte daramatza ezer idatzi gabe, eta zorrak metatzen ari dira. Emaztearekin –ez du jasaten– eta anaiarekin bizi da. Anaiak adimen-atzeratasuna dauka eta euli hilen bilduma egiten aritzen da. Maitale aberatsa erail ondoren, badirudi poesiaren odola berriro zainetan zirkulatzen hasten zaiola eta berriz idazten hasten da.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Apirilak 22:

  • Txinatar erruleta (Chinesisches Roulette, 1976)
    • Gerhard Christ enpresariak bere maitalea –Irène izeneko emakume frantsesa– familiak duen landetxera asteburua igarotzera gonbidatzen du. Ariane emazteari esaten dio Oslora joan behar duela lan-kontuengatik. Egoeraz baliatuta eta senarra atzerrian dagoela pentsatuz, Arianek, Kolbe izeneko bere maitalearekin, asteburua landan igarotzea erabakitzen du. Hala, lauek landetxean topo egiten dute eta egun horiek elkarrekin igarotzea erabakitzen dute.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: euskara, ingelesa

Apirilak 29:

  • La sombra de los ángeles (Schatten der Engel, 1976)
    • Fassbinder + Plus
      • Fassbinderrek idatzitako Zaborra, hiria eta heriotza (Der Müll, die Stadt und der Tod) antzerki-lanaren zinemarako egokitzapena. Ez zen inoiz estreinatu antisemitismo akusazioak tarteko. Fassbinderrek Daniel Schmid-ekin batera idatzi zuen gidoia. Honek filma zuzendu eta paper protagonista beretzako hartu zuen. Raoul-en papera interpretatzen du, Lily Brest-ek irabazten duen diru guztia jokoan gastatzen duen proxeneta. Lily Bret prostitutak Raoulentzako lan egiten du "Juduak" kontrolatutako hiri bateko kaleetan.
        • Hizkuntza: alemana
        • Azpitituluak: gaztelania

Maiatzak 2:

  • Brüder der Nacht (2016)
    • Fassbinder + Plus
      • Askatasun bila eta dirua azkar irabazteko asmoz, Vienara heltzen den bulgariar erromani gazte-talde baten ibilbidea kontatzen duen dokumentala. Euren gorputza saltzen dute, daukaten gauza bakarra izango balitz bezala. Etxetik hain urrun egonda, gauza batek adoretzen ditu: talde bateko kide izateko sentimenduak, elkarrekin egoteko sentipenak. Baina gauak luzeak dira eta era guztietako ezustekoak topatzen dituzte.
        • Hizkuntza: bulgariera, erromani, alemana
        • Azpitituluak: gaztelania

Maiatzak 3:

  • Normal Love (1964)
    • Fassbinder + Plus
      • Jack Smith underground zinema estatubatuarraren aitzindariak zuzentzen du koloretako (arrosa eta berdea, batez ere) fantasia hau. Bertan, 30-40ko hamarkadetako B serieko munstroen filmak omentzen ditu. Itsaslamina bat, momia, kobra-emakume bat, gizotsoa eta beste pertsonaia batzuk agertzen dira inoiz amaitzen ez den lan honetan; izan ere, Smithek argitaratzen eta aldaketak sartzen jarraitu zuen proiektatzen zen aldi berean (eta bera hil ondotik eraldatzen jarraitu zuen).

Maiatzak 6:

  • Etsipena (Despair – Eine Reise ins Licht, 1978)
    • Hermann Hermann etorkin errusiarra, 1933an, txokolategi bateko jabea da Berlinen, Hitler duela gutxi boterera heldu den herrialde aztoratu batean. Bere bizitza ez doa ondoegi: emazteak bere lehengusuarekin engainatzen du eta bere enpresa ixteko zorian dago. Arazo guztientzako soluzioa aurkitu duela uste du, bera bezalakoa dela usten duen eskale bat ezagutzen duenean. Vladimir Nabokov-en nobela homonimoaren egokitzapena.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: euskara

Maiatzak 13:

  • Alemania en otoño (Deutschland im Herbst, 1978)
    • Zinema Aleman Berria mugimenduaren kide nagusiek film hau egitea erabakitzen dute. Bertan, material dokumentalak eta fikziokoak nahasten dira, Baader-Meinhof (RAF) taldearen ekintza terroristek markatutako herrialdearentzako asalduzko garai batean. Erakundeko buruzagi nagusien espetxeratzearen ondorioz, Schleyer enpresariaren bahiketa, erailketa eta, espetxean, RAFeko arduradunen ustezko suizidioak gertatzen dira.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Maiatzak 20:

  • Un año con trece lunas (In einem Jahr mit 13 Monden, 1978)
    • Zazpi urtez behin ilargiaren urte bat dago. Urte horietan, bizitzak sentimenduen mende dituzten pertsonek gorabehera emozionalak eta depresioak jasan ohi dituzte. Arazo horiek larritu egiten dira, 1978an bezala, hamahiru ilargi berri dauden urteetan, mundu osoan hondamendiak eraginez. Horixe da bere iraganetik ihes egiten saiatzen den Elvira Weishaupt-en istorioa.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania, ingelesa

Maiatzak 27:

  • Hirugarren belaunaldia (Die dritte Generation, 1979)
    • "Festa-jokoei buruzko sei zatitan banatutako komedia, suspensez, asalduraz, logikaz, krudelkeriaz eta eromenez betea, heriotzaren bidean euren bizitzak jasaten laguntzeko haurrei kontatzen zaizkien istorioen antzekoa" (Fassbinder). 1978-79ko negua Mendebaldeko Berlinen. Ordenagailu- enpresa estatubatuar bateko zuzendari Peter Lenz gazte-talde batek bahitzen du.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: euskara, ingelesa

Ekainak 3:

  • Lili Marleen (1981)
    • Zurich, 1938. Willie, gau-klub batean lan egiten duen kantari alemaniarra, eta Robert, familia judutar aberats bateko semea, maiteminduta daude. Baina Roberten gurasoek –judutarrei nazien erregimenetik ihes egiten laguntzen diete– ez dute begi onez ikusten erlazio hori, Willie alemaniarra baita. Hala, herrialdetik irteteko eta berriro bertan ez sartzeko tranpa bat jartzen diote. Willie Alemanian jarriko da bizitzen eta, Lili Marleeni esker, oso kantari ezaguna bihurtzen da.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Ekainak 7:

  • El Angel Azul (Der Blaue Engel, 1930)
    • Fassbinder + Plus
    • Immanuel Rath irakasle zorrotza, gau batean, Aingeru Urdina kabaretera joaten da, Lola-Lola kantaria ikustera liluratuta joan ohi diren haren ikasle batzuk bertatik ateratzeko. Rath, kantaria ikusi bezain pronto, hartaz maitemintzen da eta Rathen bizitza osoa Lola-Lolarekin lotuta egotera pasatuko da. Infernurako bide zorabiagarriaren hasiera da.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Ekainak 10:

  • Lola (1981)
    • Alemaniako hiri bat 1957an, ongialdi ekonomikoko garaian eta kalean baikortasuna nagusi dela. Schuckert-ek bertako jarduera guztiak kontrolatzen ditu, Villa Fink kabaretetik hasita. Bertara, gauero, hiriko botere faktiko nagusiak hurbiltzen dira. Bertako izarra Lola dantzaria eta kantaria da, Schuckerten maitalea. Hirigintzako udal-arduradun berri bat iristeak bertako ekosistema aldatzea ekar dezake.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: euskara, ingelesa

Ekainak 17:

  • La ansiedad de Veronika Voss (Die Sehnsucht der Veronika Voss, 1982)
    • Munich, 1955. Robert Krohn kirol-kazetariak, kasualitatez, zinema baten irteeran, garai batean UFAko izar aitzindaria izan zen eta gaur ahaztuta dagoen Veronika Voss-ekin egiten du topo. Veronikak oso jokabide bitxia dauka, eta horrek Robert oraindik gehiago erakartzen du. Veronikak berekin gau bat igarotzeko eskatzen dio eta maitale bihurtzen dira. Denborarekin eta senar ohiaren kontakizunekin, Veronikaren istorioa ezagutuko du, nola ez zioten lanerako gehiago deitu eta morfinaren mende geratu zen.
      • Hizkuntza: alemana
      • Azpitituluak: gaztelania

Ekainak 20:

  • 19:00: Hitzaldia
    • "Querelle" como testamento (Beatriz Martínez)
      • Hizkuntza: gaztelania
  • 20:00: Querelle (Un pacto con el diablo) (Querelle – Ein Pakt mit dem Teufel, 1982)
    • Fassbinderrek zuzendutako azken filma. Le Vengeur itsasontzia Brest-en porturatu da. Itsasontzian Querelle marinela iristen da. Bere edertasun aingerutarrak bera ezagutzen duten guztiak liluratzen ditu, baita ontziko komandante den Seblon tenientea ere. Querelle lehorreratzen da eta La Feria izenez ezagutzen den burdelera joaten da, bertan Robert anaiarekin elkartzeko. Robert lokal horretako jabe den Nono-ren emaztearen maitalea da.
      • Hizkuntza: ingelesa
      • Azpitituluak: gaztelania

Aretoa: Zinea (Tabakalerako 1. Solairua)

Abonuak eta sarrerak:

  • Sarrera: 3,50 €
  • Zine-bonua 2019-2020: 70 €, 30 film + argitalpena. Bonoa Tabakaleraren zine programako edozein film ikusteko erabili daiteke.


Ekei Kulturweb S.L.L.