Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Miramoneko Matinéeak 2019-2020

Miramoneko Matinéeak 2019-2020

  • Donostiako Miramoneko Matinéen kartela 2019-2020

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Miramoneko Matinéeak" izenez ezagutzen den ekintza-ziklo bat antolatzen du bere Egoitzan, eta bertan parte hartzen dute Orkestrako kideek osaturiko talde txikiak, bakarlari gazteak, ganbera-koruak eta organo-joleak. 2019-2020 edizioak 28. denboraldia osatuko du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza

Ordua: 11:00

Hasiera: 2019/09/28

Amaiera: 2020/05/30

Sarrerak: 7 €

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Paseo Miramón, 124<br>Miramon pasealekua, 124 (20014) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 01 32 32
Faxa: 943 308 324
Weba: http://www.euskadikoorkestra.es
Emaila: medios@orquestadeeuskadi.es

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak toki berezia eskaintzen dio programazioan ganbera-musikari dagoeneko 28 urte bete dituen Miramongo Matinéeen zikloaren bidez. Edizio berri honetan ere, Orkestrako musikariek osatutako talde ugarik formatu txiki eta intimoko kontzertuak eskainiko dituzte zikloaren baitan. Izaera honetako errezitalek sasoi betean egotea eskatzen diote musikariari, eta protagonismo nabarmenagoa eskaintzen.

Aurtengo Denboraldian deigarria da ohiko hari-formazioez gain hain arruntak ez diren beste talde mota batzuk ere izango direla, adibidez, Kolpeka, perkusionistez bakarrik osatutakoa, edo Cuivres en Pays Basque, hogei musikarik konposatutako taldea, horietako gehienak haize metal instrumentujoleak. Gonbidatu bereziak ere izango dira, Josu Okiñena pianojole euskalduna kasu, Franz Liszten konposizio ezezagunenetako batzuk interpretatuko dituena. Hainbat sopranoren bisita ere jasoko dugu, horietako aipagarriena Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 17/18 Abonu Denboraldian solista bezala parte hartu zuen Miren Urbieta-Vegarena.

Egitaraua 2019-2020:

01- Irailak 28, larunbata (2019):

  • Original Quintet
    • Pascal Laffont, Oboea
    • Luis Cámara, Klarinetea
    • Virgile Demillac, Biolina
    • Delphine Dupuy, Biola
    • Beatriz Linares, Biolontxeloa
    • Mehmet Sönmez, Kontrabaxua
    • Julia Siciliano, Pianoa
      • Xalotasuna Eta Eromena
        • F. Schubert: Kintetoa pianoarekin, 'Die Forelle', D.667 [40']
        • S. Prokofiev: Kintetoa oboe, klarinete, biolin, biola eta kontrabaxurako, Op.39 [25']

02- Urriak 5, larunbata (2019):

  • Mefisto Laukotea
    • Virgile Demillac, Biolina
    • Laura Balboa, Biolina
    • Yann Seyrac, Biola
    • Jon Larraz, Biolontxeloa
      • Kuarteto Erromantikoa
        • Webern: Langsamer Satz
        • L.V. Beethoven: 3. Hari-kuartetoa
        • F. Mendelssohn: 4. Hari-kuartetoa

03- Urriak 26, larunbata (2019):

  • Josu Okiñena
    • Josu Okiñena, Pianoa
      • Piano-Errezitala / Recital De Piano
        • Liszt: Apparitions / Die Zelle in Nonnenwert / Devotion / Wiegenlied / Elegía nº2 / Romance oubliée / Trübe Wolken / Schlaflos!, Frage und Antwort / Am Grabe Richard Wagners / 2 baladas

04- Azaroak 9, larunbata (2019):

  • Hemiola Laukotea
    • Larraitz Oiartzabal, Biolina
    • Amaia Asurmendi, Biolina
    • Pawel Krymer, Biola
    • Gabriel Mesado, Biolontxeloa
      • Itsasorako Bistak
        • Puccini: Crisantemi
        • Toldrá: Vistes al mar, evocaciones poéticas
        • Beethoven: 4. Hari-kuartetoa

05- Azaroak 23, larunbata (2019):

  • Miren Urbieta-Vega & Javier Pérez De Azpeitia
    • Miren Urbieta-Vega, Sopranoa
    • Javier Pérez de Azpeitia, Pianoa
      • Ibilbide Lirikoa / Recorrido Lírico
        • Mozart, Puccini, Verdi...-en obrak.

06- Abenduak 14, larunbata (2019):

  • Polonaise Ensemble
    • Ludwik Hamela, Biolina
    • Monika Mazur, Biola
    • Jacek Grabe-Zaremba, Biolontxeloa
    • Hélène billard-Alirol, Flauta
    • Maurine Grais, Pianoa
      • Musikak Dioskuna
        • Haydn: Flauta, biolin eta biolontxelorako divertimentoa, Hob.IV:11
        • Mozart: 3. Flauta eta harirako kuartetoa
        • Chopin: Pianorako trioa

07- Urtarrilak 18, larunbata (2020):

  • Kolpeka Perkusio-Taldea
    • Anthony Lafargue, Perkusioa
    • Héctor Marqués, Perkusioa
    • Igor Arostegi, Perkusioa
      • Soinuen Aniztasuna
        • Xenakis: Okho
        • Lafargue: El espejo de mi alma
        • Chapí: Tendresa
        • Ford: Stubernic
        • Friedman: Nyack
        • Zivkovich: Trio per uno

08- Otsailak 1, larunbata (2020):

  • Pintoresco Boskotea
    • Nathalie Dabadie, Biolina
    • Justyna Janiak-Krymer, Biola
    • Jon Larraz, Biolontxeloa
    • Hélène billard-Alirol, Flauta
    • Francesca Di Nicola, Harpa
      • XX. Mendeko Inpresioak: Bidaia-Zirriborroak
        • Pierné: Variations libres et final
        • Roussel: Flauta, hari-trio eta harparako serenata
        • Françaix: Flauta, hari-trio eta harparako kintetoa
        • Villa-lobos: Kinteto instrumentala

09- Otsailak 22, larunbata (2020):

  • H.E.C. Laukotea
    • Maialen Rezabal, Biolina
    • Monika Mazur, Biola
    • Beatriz Linares, Biolontxeloa
    • Amaia Zipitria, Pianoa
      • Ederra Eta Piztia
        • Beethoven: 2. Kuartetoa pianoarekin
        • Gutiérrez Urbaneta: Enkarguzko obra
        • Le Beau: Kuartetoa pianoarekin

10- Martxoak 7, larunbata (2020):

  • Ensemble Diatessaron
    • Nerea Berraondo, Sopranoa
    • Elena Mtz. de Murguía, Viola da gamba
    • Inmaculada Aramburo, Biolina
    • Rafael Bonavita, Tiorba eta gitarra barrokoa
    • Loreto Aramendi, Klabezina
    • Oscar Abella, Serpentoia
      • Garai Bateko Oihartzunak: Barbara Strozzi, Virtuosissima Compositrice
        • Caccini: Romanesca
        • Strozzi: Che si può fare
        • Merula: Cantata spirituale sopra la nana
        • Kapsberger: Tenore
        • Strozzi: Hor che apollo è teti in seno
        • Kapsberger: Canario
        • Strozzi: L'amante segreto
        • Strozzi: Ritornello
        • Caccini: Lasciatemi qui solo

11- Martxoak 21, larunbata (2020):

  • Belharra
    • Anne-Marie Harmat, Biolina
    • Mikel Ibañez, Biolina
    • Natacha Dupuy-Scordamaglia, Biola
    • Pascale Michaud, Biolontxeloa
      • Klasikoak?
        • Schubert: 13. Hari-kuartetoa, "Rosamunde"
        • Beethoven: 9. Hari-kuartetoa, "Razumovsky"

12- Apirilak 4, larunbata (2020):

  • Haizea Eta Pianoa
    • Bruno Claverie, Flauta
    • Juan Navarro, Klarinetea
    • Marco Caratto, Fagota
    • Adrián García Carballo, Tronpa
    • Javier Pérez de Azpeitia, Pianoa
      • Haize Erromantikoak
        • Spohr: Piano eta haizerako kintetoa
        • Rimsky-Korsakov: Flauta, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa

13- Apirilak 25, larunbata (2020):

  • Cuivres En Pays Basque
    • Zuzendaria:
      • Didier Florien (Musique de l'Armée de l'Air)
    • Tronpetak:
      • Didier Bousquet (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa)
      • Nicolas Chatenet (Orchestre National Opéra Paris)
      • Laurent Dupere (Orchestre National Bordeaux Aquitaine)
      • Miguel Echepare (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa)
      • Sébastien Jean (Orchestre National Bordeaux Aquitaine)
      • Nicolas Pardo (Orchestre National du Capitole de Toulouse)
      • Réné-Gilles Rousselot (Orchestre National du Capitole de Toulouse)
    • Tronpak:
      • Guillaume Begni (Orchestre National Opéra de Paris)
      • Jimmy Charitas (Opéra National Lyon)
      • Thibaut Hocquet (Orchestre National du Capitole de Toulouse)
      • Julien Lucas (Orchestre National Bordeaux Aquitaine)
    • Tronboiak:
      • Raphael Lemaire (Orchestre Philharmonique de Radio France)
      • David Locqueneux (Orchestre National du Capitole de Toulouse)
      • Arnaud Mandoche (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa)
      • Ander Raya (Orchestre Pau Pays de Béarn)
    • Tubak/Euphonium:
      • Oscar Abella (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa)
      • Emilien Courait (Supplémentaire Orchestres Francais et Etrangers)
    • Perkusioa:
      • Héctor Marqués (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa)
      • Anthony Lafargue (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa)
      • Igor Arostegi (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa)
        • Metalak Euskal Herrian
          • Chatenet: Hymne Cuivres en Pays Basque
          • Zimmer: Gladiator. The Battle
          • Kamen: Robin Hood
          • Prokofiev: Romeo y Julieta. Muerte de Julieta
          • Meechan: Song of Hope
          • Bruckner: Sinfonía nº8. IV. Finale.
          • Williams: Hook. The Flight to Neverland
          • Shore: The Lord of the Rings (Medley)
          • Colombier: Emmanuel
          • Lope: Gallito

14- Maiatzak 9, larunbata (2020):

  • Barrococo
    • Anne-Marie Harmat, Biolina
    • Mikel Ibañez, Biolina
    • Arkaitz Martínez, Biola
    • Jon Larraz, Biolontxeloa
    • Anne Charlotte Lacroix, Fagota
    • Charo Indart, Klabezina
      • Fagotaren Bidaia Europako Erdigunera
        • Krommer: Fagot, bi biola eta biolontxelorako kuartetoa
        • Telemann: Bi biolin eta kontinuorako trioa mi minorrean
        • Telemann: Bi biolin, fagot eta kontinuorako kuartetoa mi minorrean
        • Reicha: Bariazioak fagot eta hari-laukoterako

15- Maiatzak 23, larunbata (2020):

  • Arima Boskotea
    • Irene Echeveste, Biolina
    • Nathalie Dabadie, Biolina
    • Delphine Dupuy, Biola
    • Natacha Dupuy-Scordamaglia, Biola
    • Juan Ignacio Emme, Biolontxeloa
      • Bi Bioladun Kintetoak
        • Mozart: 4. Hari-kintetoa, K.516
        • Mendelssohn: 2. Hari-kintetoa, Op.87

16- Maiatzak 30, larunbata (2020):

  • Enescu Ensemble
    • Birgit Kolar, Biolina
    • Raquel Cortinas, Biolina
    • Larraitz Oiartzabal, Biolina
    • Amaia Asurmendi, Biolina
    • Pawel Krymer, Biola
    • Justyna Janiak-Krymer, Biola
    • Beatriz Linares, Biolontxeloa
    • Gabriel Mesado, Biolontxeloa
      • Musica Romaneasca
        • Enescu: Aubade / Hari-oktetoa do maiorrean

Babeslea: Kutxa Fundazioa.

Hemen azaltzen diren egitarau, interprete eta egunek aldaketak izan ditzakete. Kontzerturen bat Orkestrari dagozkion arrazoiengatik bertan behera utziz gero soilik itzuliko da dagokion zenbatekoa, ez kontzertuaren atzeratze edo aldaketa kasuetan.

Abonamenduak

16 kontzertuetarako abonamenduak 84 euroko prezioa du, eta 64 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (65 urtetik gorakoei, 30 urtetik beherakoei, Orkestrako beste zikloetako abonatuei, Kursaal Eszenako abonatuei, Kutxabankeko K26 eta K26+ txartelen Titularrei, Eureka! Zientzia Museoko lagunei eta Musikene).

Sarrerak

Sarrera solteek 7 euroko prezio bakarra dute eta salgai daude dagoeneko euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahal izango dira dagokion kontzertuaren egunean.

Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen dio Matinéetara bertaratu nahi duen orori. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.



Ekei Kulturweb S.L.L.