Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bisita gidatua Meategia sakonean

Bisita gidatua Meategia sakonean

  • Foiletoa

Arditurri - Bisita gidatua Meategia sakonean: lurpeko paisaia eta erromatar aztarnak. Meazuloan barneratu ahala denboran atzera eramango gaituen abentura honetan, bidaiariari kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduko zaizkio, bere kabuz lurpeko paisaian erromatar garaiko aztarnak identifikatzeko gakoak eskainiz. - EKITALDIA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!!

Udalherria: Oiartzun

Lekua: Arditurri Meategia Interpretazio Zentroa

Hasiera: 2013/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Meatzaritza modernoak erabilitako bagoneten  bidea jarraituz, geldialdi berezi bat egingo da:  2008ko udan burututako indusketa  arkeologikoa. Bertan denborak estalitako sekretuak ezagutzeko parada izango  duzue.

MEATEGIA SAKONEAN(ARDITURRI):  ordu 1 eta 15 min

Egunak:

  •   UZTAILAK 1- ABUZTUAK 31
    Asteartetik- Larunbatera 10:00/ 12:00/ 16:00
    Igandeak eta Jai egunetan 10:00/ 12:00
  • IRAILAK 1- EKAINAK 30
    Asteartetik- Ostiralera 10:00/ 12:00
    Larunbatak   10:00/ 12:00/16:00
    Igande eta Jai egunetan 10:00/ 12:00

HIZKUNTZAK:
10:00etan gazteleraz
12:00etan euskaraz
16:00etan elebitan

Hizkuntza: Hizkuntzen ordutegia orientagarria  da. Ordutegi jakin batean talde batek ohikoa ez den hizkuntzan egin nahiko balu  bisita, onartu egingo zaio eta taldearekin batera bisita burutu nahi duten  gainontzkeo bistiariek, aldaketaren berri jaso eta bisita egitea onartzen  badute, hautatutako hizkuntza errespetatu beharko dute.

Sarrerak:
Banakako sarrera arrunta - 7,15 €
5-12 urte bitarte - 6,10 €
Taldeak - 6,10 €
Pentsiodunak - 6,10 €
65 urtetik gora - 6,10 €

* Bisita egiteko gutxieneko adina: 10 urtetik  gora. 5 eta 9 urte bitartekoek bisita beti guraso edo heldu batek lagunduta,  eta bere ardurapean joango litzateke.
* Taldean egiteko gutxieneko adina: 10 urte
* Taldearen gutxieneko kopurua deskontua  izateko: 10 pertsona
* Bisita hasi baino 15 minutu lehenago  agertzea beharrezkoa da.
* Bisita burutzeko agiria izenpetu behar da

Arditurri Meategia Interpretazio Zentroa
Helbidea: Arditurri Bidea 05/09 20180 -  Oiartzun
Telefonoa: 943 494 521

Bisita Gidatuak, aldez aurretik telefonoz  hitzartuak.
Kontaktua:      Oarsoaldeko Turismo Bulegoa - Donibane, 11 - 20180 Oiartzun- Gipuzkoa
Tel.: (00 34) 943 494 521
Fax: (00 34) 943 494 614
E-mail: turismo@oarsoaldea.net



Ekei Kulturweb S.L.L.