Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Literatur solasaldiak

Literatur solasaldiak

  • Liburuak

Arrasateko literatur solasaldiak Kulturaten.

Udalherria: Arrasate / Mondragon

Lekua: Kulturate Kultura Etxea

Hasiera: 2019/09/16

Amaiera: 2020/05/12

Arrasateko udala

Herriko Plaza s/n<br>Plaza de la Localidad (20500) Arrasate / Mondragon

Telefonoa: 943770900 - 943790900 - 943791810
Faxa: 94379806
Weba: http://www.arrasate-mondragon.net
Emaila: arrasate@arrasate-mondragon.net

Literatura solasaldien funtzionamendua - Hilero taldeko partaideak elkartzen dira, aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko. Koordinatzaile batek saioak bideratzen ditu, eta batzuetan liburuen egileek ere parte hartzen dute. Biblioteka saiatzen da aukeratutako liburuaren hainbat ale lortzen, taldekideek maileguan eraman ditzaten.
Solasaldiek aukera ematen dute egile eta estilo literario desberdinak ezagutzeko. Orokorrean, taldeko iritziek asko aberasten dute norberak liburua irakurri duenean jasotako inpresioa. Jakin ezazu ez zaudela hitz egitera behartuta, eta liburua bukatu barik ere etor zaitezkeela.
Doako jarduera honetan aldez aurretik izena eman behar da. Gaztelaniazko solasaldietan plaza mugatuak daude, hemen dituzu argibideak.

Solasaldien egitaraua 2019-2020:

Solasaldiak euskaraz:

  • Urriak 31, osteguna: Mikela Elizegiren "Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua".
  • Azaroak 28, osteguna: Natalia Ginzburg-eren "Gure etxeko kontuak".
  • Abenduak 18, osteguna: Irati Elorrietaren "Burbuilak".

Solasaldiak gaztelaniaz: Literatura latinoamerikarra.

  • Urriak 23, asteazkena: Juan Jose Saer-en "El entenado".
  • Azaroak 20, asteazkena: Cesar Vallejoren "Los heraldos negros"eta"Trilce".
  • Abenduak 18, asteazkena: Alejandro Zambraren "Formas de volver a casa".
  • Urtarrilak 15, asteazkena: Maria Fernanda Ampueroren "Pelea de gallos".

Solasaldiak ingelesez:

  • Azaroak 12, asteartea: Jane Austen-en "Persuasion".
  • Urtarrilak 21, asteartea: Muriel Spark-en "The prime of Miss Jean Brodie".
  • Martxoak 17, asteartea: Jean Rhys-en "Wide Sargasso sea".
  • Maiatzak 12, asteartea: "Olive Kitteridge", TB serieak.

Literatura & Psicología:

  • Urriak 22, asteartea: Eduardo Mendozaren "Tres vidas de santos (El malentendido)".
  • Azaroak 26, asteartea: Stefan Zweig-en "Carta de una desconocida".
  • Abenduak 10, asteartea: Sigmung Freud-en "La transitoriedad" eta Mario Benedettiren "Día 2 de junion del libro La tregua".

Izenematea:Izena emateko epeak hauek izango dira:

  • Solasaldiak gaztelaniaz: Literatura latinoamericana, Literatura europea eta Literatura y viajes zikloekin: irailaren 16tik aurrera. Plaza mugatuak.
  • Solasaldiak euskaraz: Irailaren 23tik aurrera.
  • Solasaldiak ingelesez: Irailaren 23tik aurrera.
  • Literatura eta Psicologia:Irailaren 23tik aurrera.


Ekei Kulturweb S.L.L.