Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Idiazabal lurraldea gastronomi esperientzia

Idiazabal lurraldea gastronomi esperientzia

  • Kartela

Idiazabal Turismo "Idiazabal lurraldea gastronomi esperientzia - Dastatu egiazkoa dena" bisita antolatzen du

Udalherria: Idiazabal

Lekua: Gaztaren Interpretazio Zentroa

Ordua:  

Hasiera: 2019/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak:  

ARANBURU GAZTANDEGIA.
Prezioa Helduak: 6 € / Haurrak: 6 urtetik  gora 3 €
Bisita honetan bertatik ezagutuko duzu artzain famili honen Idiazabal gazta artisau ekoizpen prozesua eta gaztandegiko instalakuntzak ere. Ondoren, bisitaren zati zaporetsua dator: bertan ekoizten dituzten gazta desberdinen dastaketa  egingo da sagardo, txakolin edo urez lagundurik, oroitzapen bikain batekin gelditzeko.

GAZTAINADITXULO GAZTANDEGIA.
Prezioa Helduak: 9 € / Haurrak: 6 urtetik  gora 5 €
Artegian hasiko da bisitaldia ardi eta arkumeakbertatik bertara ikusiz eta artzainak berak ardiaren eta artzantzaren inguruko azalpenak emango dituelarik. Ondoren, jeztokia ikusteko aukera izango da, jezte erak, esneari dagozkion azalpenak,... Ondoren gaztandegian artisau prozesu osoa azalduko digu artzainak, baita gaztak ketzeko etxola ere. Azkenik gazta desberdinak dastatzeko aukera izango da,sagardo, ardo eta urez lagundurik.

GOIBURU GAZTANDEGIA.
Prezioa Helduak: 6 € / Haurrak: 6 urtetik gora 3 €
Artzainak berak egingo dizu bere gaztandegiaren bisita eta Idiazabal gaztaren artisau ekoizpen prozesua azalduko du. Gazta bikain hau lortzeko jarraitzen dituzten pausoak ikusi eta gero, bertan ekoiztutako gazten dastaketa bat egingo da.

Idiazabal gazta bat nola egiten den bertatik bertara ikusteko bisitak. Gutxieneko taldea 6 heldu. Galdetu aukerak.

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia, 37 - 20213 IDIAZABALTf: 943 188 203  - www.idiazabalturismo.com  info@idiazabalturismo.com



Ekei Kulturweb S.L.L.