Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Arrikrutz Koba

Arrikrutz Koba

  • Arrikrutz konplexuaren bista
  • Imagen 2 de la galería de Bisita Gidatua: Arrikrutz Koba
  • Imagen 3 de la galería de Bisita Gidatua: Arrikrutz Koba
  • Imagen 4 de la galería de Bisita Gidatua: Arrikrutz Koba
  • Imagen 5 de la galería de Bisita Gidatua: Arrikrutz Koba
  • Imagen 6 de la galería de Bisita Gidatua: Arrikrutz Koba
  • Imagen 7 de la galería de Bisita Gidatua: Arrikrutz Koba
  • Imagen 8 de la galería de Bisita Gidatua: Arrikrutz Koba

Multzo karstiko hau, 14 kilometro eta 6 pisutan banatutako elkar lotutako galeriek osatzen dituzte, Gipuzkoako konplexu karstiko luzeena sortuz. Arrikrutz-ko koba urtarrila eta otsailean itxita dagoen arren badago bisitatzeko aukerarik, astean zehar taldeentzako erreserbak hartzen baitira eta aste bukaeratan ere bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen baita. Baina era batera edo bestera, aurrez erreserba egitea ezinbestekoa da. Erreserbak, Arrikruzko ohiko telefonoan hartzen dira: 943 08 20 00 zenbakian alegia edo baita, turismo bulegoan ere.

Udalherria: Oņati

Lekua: Arrikurtz-Oņati Kobazuloa

Hasiera: 2015/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 6,00 / 9,00 euro

Oñatiko Turismo Bulegoa

San Juan Kale 14 (frente a la Universidad de Sanct (20560) Oñati

Telefonoa: 943783453
Weba: http://www.oinati.org
Emaila: turismo@oinati.org

Bulegoko Ordutegia

Apiriletik - Irailera
Lanegunetan: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30
Larunbatetan: 10:00 - 14:00 / 16:30 - 18:30
Igandeetan: 10:00 - 14:00

Urritik - Martxora
Lanegunetan: 10:00 - 13:00 / 16:00 - 19:00
Larunbatetan: 11:00 - 14:00
Igandeetan: 11:00 - 14:00

Arrikrutz-Oñatiko kobak Gezaltza-Arrikrutz sistema karstikoaren zati da, Aizkorriko mendi magalean kokatzen delarik. Jurasiko Garaian - Behe Kretazioko (154 eta 96 milioi urteko antzinatasunekin) kareharri eta dolomietan garatutako barrunbea dugu. Itsas mailatik 400 metro inguruan kokatuta dago.

Arrikrutz-Oñatiko kobak Gezaltza-Arrikrutz sistema karstikoaren zati da, Aizkorriko mendi magalean kokatzen delarik. Jurasiko Garaian - Behe Kretazioko (154 eta 96 milioi urteko antzinatasunekin) kareharri eta dolomietan garatutako barrunbea dugu. Itsas mailatik 400 metro inguruan kokatuta dago.

Lehen lanetan, hainbat arkeologia aztarna aurkitu zituzten, hala nola:

  • Haitzuloetako lehoi baten eskeletoa osorik. Horrelako lehen aurkikuntza izan zen Estatuan.
  • Eskeleto-atalak eta pantera-burezurrak.
  • Hartz-aztarnategi ikusgarria.

Proiektuan informatika-sistema erabat aurreratua ere erabiliko dugu, barne-gidaketak egiteko eta barruko elementu historiko, etnografiko, geologiko eta mineral interesgarriak balioesteko. 53. galerian egingo den ibilaldiak 60 minutu iraungo du eta, sistemari ezker, gai ugari landuko dira, erabat modu interesgarrian. Besteak beste:

  • Urak eta Hidrologiak haitzuloa nola zizelatu duten.
  • Arrikrutz haitzuloaren barrualdea, Gezaltza-Arrikrutzeko karst-sistema konplexu eta itzelak hartzen dituen 14 km-etan.
  • Haitzuloaren osaera geologikoa eta aberastasunen baliospena: lurrazpiko erreka eta estalaktita izugarriz.
  • Nola sortu zen mineral-unibertsoa.
  • Arrikrutzeko aurkikuntza arkeologiakoak eta paleontologikoak.

Ordutegia:

  • Martxoa-Apirila eta Urria
    • Asteartetik igandera 10:00 - 14:00 eta 15:00 - 18:00
    • Astelehenetan itxita

  • Uztaila eta Abuztua
    • Egunero 09:30 - 14:30 / 15:30 - 19:00

  • Iraila
    • Egunero 09:30 - 14:30 / 15:30 - 19:00 (astelehenen itxita)
  • Azaroa-Otsaila
    • Asteartetik Igandera 10:00 - 14:00 eta 15:00 - 17:00
    • Astelehenetan itxita
Zubi, Aste Santua eta Jai egunetan - kontsultatu.
Prezioak:
  • Helduak: 9,00 euro.
  • Jubilatu eta Haurrak: (5 - 10 urte bitartekoak): 6,00 euro.
  • 0 - 4 urte bitartekoak: doan (nagusi baten ardurapean).
  • Taldeak: 6,00 euro. (15 pertsona gutxienez)
  • Telefonoa: 943 082000.

Oharra: Oinetako egokiak eta hotzari aurre egiteko arropa aproposak ekartzea gomendatzen da.

Iraupena: 1,00 ordu.

Informazio Gehiago:

  • Oñatiko Turismo Bulegoa



Ekei Kulturweb S.L.L.