Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: IRA + Mad Muasel+ Masta Quba & Marie V

Kontzertua: IRA + Mad Muasel+ Masta Quba & Marie V

  • Kartela

IRA, Mad Muasel eta Masta Quba & Marie V, rap eta dancehall doinuek hartuko dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunea.

Udalherria: Azpeitia

Lekua: Sanagustin Kulturgunea

Ordua: 22:30

Hasiera: 2019/09/14

Amaiera: 2019/09/14

Sarrerak: 8,25

Sanagustin kulturgunea

Plaza Nagusia (20730) Azpeitia

Telefonoa: 674 165684
Weba: http://www.sanagustinkulturgunea.net/
Emaila: info@sanagustinkulturgunea.net

.

IRA - "Arte y terrorismo" (Autoekoiztua, 2016) izan zen IRAren aurkezpen-txartela  Elvirus, Sátira, Medea eta Raissa madrildarrek osatutako rap laukotearentzat. Rap generoaren ezaugarririk bereizgarrienak dituen taldea da eta diskurtso soziala herri-kultura bihurtzeko gaitasuna du.  2018.  urtean eszenatoki handietara salto egin  zuten  "Rap Save The Queen" (Autoekoiztua, 2018) lan berriarekin. Bertan, taldearen izaera agerian uzten duten zortzi abesti dakarzkigute,  oinarri gogorrekin eta gaurkotasunez beteak.

'Mad Muasel', berriz, Bilbon jaiotako dancehall musikaria da. 2008an hasi zen 'Novato'rekin batera. Orduan sintetizagailuarekin soilik ibiltzen zen, baina laster batean abesteari ekin zion. Orduz geroztik ehundaka eszenatoki zapaldu eta milaka hanka jarri ditu dantzan. 2010ean 'Ohlala' lehen bakarkako diska argitaratu zuen.

Masta Quba & Marie V - Ozeanoaren beste aldetik etorriko dira "Masta Quba" eta "Marie V", Mexikotik, hain zuzen ere. Bikote honek beren herrialdeko errealitate gogorra hitz eta errima bidez adierazten dute, rap doinuak emakumeen ahalduntzerako tresna gisa erabiliz.



Ekei Kulturweb S.L.L.