Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Egun batez sugina - Jarduera berria Burbinbidearen Euskal Museoan

Egun batez sugina - Jarduera berria Burbinbidearen Euskal Museoan

  • Sugina

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikaren Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, jardueren eskaintzara “EGUN BATEZ SUGINA” ekimena sartu du. Ekimen hau arrunta da Alemaniako, Frantziako edo Britainia Handiko bestelako trenbide turistikoetan, baina berria da Iberiar Penintsulan: Azpeitia eta Lasao artean egun dagoen zerbitzuaren lurrunezko tren-makina baten kabinan bidaiatzeko aukera (Gipuzkoa).

Udalherria: Azpeitia

Lekua: Azpeitiako Trenbidearen Euskal Museoa

Hasiera: 2019/04/18

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 50,00 €

Euskotren

Julian Elorza Kalea, 8 (20730) Azpeitia

Telefonoa: 943150677
Faxa: 943150746
Weba: http://www.euskotren.es/euskotren2/portada/cas

Esperientzia esklusiba honetan parte hartu ahal izateko, interesa duten pertsonek ondorengo urratsak eman behar dituzte:

  • 1. Dagokion erreserba burutu, gutxienez aukeratutako eguna baino 72 ordu lehenago, posta elektronikoz Burdinbidearen Euskal Museoaren bezero arreta zerbitzuaren hurrengo helbidera zuzenduta: museoa@euskotren.es.
  • 2. Behin erreserba baieztatuta, Museoan 11:00etan aurkeztu beharko dira (Julián Elorza, 8 kalea Azpeitia – Gipuzkoa). Hau da, bidaiarako programatutako ordua baino ordu bat eta erdi lehenago. Irteera Museotik igandeetan 12:30ean izaten da. Behin Museora iritsita, prestakuntza eta beharrezko hornikuntza hartuko dute, une osoan zehar segurtasuna bermatzeko. Ondoren, makinariari eta suginari lagun diezaioke lurrunezko tren-makina martxan jartzeko beharrezko prestaketa guztiak burutzen duten bitartean, eta baita Azpeitia – Lasao ibilbidearen joan-etorriko bidaia osoan ere tren-makina horren kabinan joan ahal izango dira.

Egun bakoitzean bakarrik parte-hartzaile bat onartuko da.

Burdinbidearen Euskal Museoko lurrunezko trenen denboraldia Aste Santuan abian jarriko da. Zerbitzu horretan Azpeitia-Lasao tartean zirkulazioak sartzen dira:

  • Larunbatak: irteerak Azpeitiko Museotik 12:30ean eta 18:00etan.
  • Igandeak eta jaiegunak: 12:30ean.

Beste alde batetik, Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoko irekiera ordutegia ondorengoa da:

Asteartetik larunbatera: 10:00 - 13:30 / 15:00 - 18:30
Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30 - 14:00

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.

Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza, 8 kalea (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
Informazio telefonoa: 943 15 06 77 / Faxa: 943 15 07 46 / helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es



Ekei Kulturweb S.L.L.